Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret / ESAIT - JOANA ALBRET 0-0

ESAIT - JOANA ALBRET 0-0

albret 2015/04/15 12:34
Zer lortuko dugu lehenago selekzioa edo liburutegia?

Duela 10 urtetik hona nire buruari galdetzen diot ea Euskal Herrian zer lortuko dugun lehenago Futboleko Euskal Selekzioa ala Euskal Liburutegi Nazionala. 

Azken urte  hauetan horrela ibili gara, erronkan, jokatzen, baina epaileak ez dizkigu utzi golak  sartzen, eta sartu ditugun gol guztiak baliorik gabe utzi ditu. 

Batzuetan iruditu zait kultura kirola baino aurrerago ikustea, askoz hobeto jokatzen, eta gola sartzeko zorian ikusi dut behin baino gehiagotan.

 Baloia ere behin baino gehiagotan sare barruan ikusi dut, baina alferrik, epaileak balio gabe utzi ditu sartutako gol guztiak.

 Unerik hurbilenaLiburutegien Legea Euskal Legebiltzarrak onartu zuen izan zen. Epailak ere gola ontzat eman zuen, baina Lehiaketa Batzordeak partida bertan behera utzi zuen.

Euskadiko Liburutegia Liburutegien Legeak Euskadiko Liburutegia sistemaren ardatza eta  burutzat hartzen du, baina lastima justu Euskadiko Liburutegiari dagozkion artikuluak ez dira garatu, ez dira jarri indarrean.  Hutsaren hurrengoan geratu dira.

Laburbilduz, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Liburutegi Nazionalaren sormena parean daude!

Gerardo Luzuriaga 

ESAITek  desagertzea erabaki du, Joana Albret, berriz, minimoetan jarraitzea erabaki du. Azken finean, berdin!

Anonimoak dio:
2015/06/02 22:07
Kontua da inor ez dagoela prest hain beharrezkoa den Liburutegi Nazional bat sortzeko, eraikin ta guzti ez hainbeste erakundetako "teknikariek" aldarrikatzen duten liburutegi digital hori. Zein da arazoa? Kokapena? erakunde batzuek bildu beharra bertan liburutegia osatzeko? arauak, lege gordailua e.a. behar diren bezela emateko... lotsagarria da!!
Hainbeste teknikarien arteko bilerak tontakeriak aukeratzeko ta ...ez dute nahi berain postua arriskuan ikusten dutelako ta "dena digitala izango denez"...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.