Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Lan umezurtzak

albret 2012/09/27 22:32
Lan umezurtzak doain kontsulta ahalko dira hemendik aurrera

2012ko irailean Europako Legebiltzarrak indarrean jarri du lan umezurtzei buruzko Direktiba.

Europar Batasuneko kideek doain kontsultatuko dituzte lan umezurtzak (argazkiak, filmak, eleberriak, olerkiak, lan teknikoak...)

Baina, zeintzuk dira lan umezurtzak? Lan umezurtzat hartuko dugu lan horien eskubideen jabea nor den ezin denean jakin edo ezin denean bilatu.

Europar Batasuneko estatuek hemendik aurrera daukate bi urte honen gainean Europako Legebiltzarrean   indarrean ezarri dituzten arauak  egokitzeko. Hots, bi urte barru Europar Batasuneko herrietan abian izan behar dute. Arau honen bitartez, hemendik aurrera erakunde publikoek liburutegiek eta museoek publikoen eskura harri ahalko dute.

Hortaz, hemendik aurrera lan horiek (umezurtzak direnak) digitaliztu ahalko dira egileen baimenik gabe.

Hori bai, lan horiek umezurtzatzat konsideratzeko ezinbestekoa izango da eskubideen jabearen bilaketa "arretatsu eta fe onekoa" egitea.

Logikoa denez, arretatsu eta fe onekoaren bilaketaren irizpideak  arau horretan sakon eta zehatz deskribatzen dira. Baldintz zehatzak jartzen dira.

Areago, aipatutako lan umezurtzen egileak agertuz gero, edozein momentutan,  erabaki daiteke bere lana ez dela uumezurtz. Eskatu orduko ez da izango umezurtz. Lan hori hortik aurrera ez da izango libre, eta egileak eska ahalko du konpentsazioa irabil izanagatik.

Dena den, Direktiba horretan dena dago araututa, eta konpentsazio hori neurrikoa izan beharko da. Erakunde publikoek inoiz ez diete ordainduko konpentsazio gisa diru kopuru handia, baizik eta neurrikoa izan beharko da.

Bestetik, erakunde publikoek etekinak atera ahalko dute lan umezurtz horiek erabiltzeagatik. Hori bai, etekin horiek erabili beharko dituzte beste lan umezurtz batzuk bilatzeko eta digitalizatzeko. Halaber,  nahiko izango da horietako lan bat umezurtza  konsideratzea Europar Batasuneko herri batean  Europar Batasuneko edozein herritan aske erabiltzeko.

Aurrerapauso handia eman da lan asko eta asko digitalizatu ahal izateko.

Gerardo Luzuriaga

EH Bildu eta liburutegiak

albret 2012/09/25 12:52
EH Bilduk Euskal Herriko Liburutegi Nazionala sortuko du

EH Bilduk Lehendakaritza lortuz gero Euskal Herriko Liburutegi Nazionala sortuko duela iragarri du. Agenda politikoan sartuko duela. Ekimen interesgarri hori EH Bilduren programan satzeaz gain liburutegiei buruzko ekimen berriak ere nabarmendu ditu: Liburutegiak herritarrek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuen artean izanda, liburutegi zerbitzuei lehentasuna emango diela aipatu du EH Bilduren Kulturaren arduradunak. Urtean eta urtean zehar aldarrikatu duguna azkenean errealitate bihur daiteke. Zer gehiago eska dezakegu!

 Halaber, liburutegiak, agiritegiak, dokumentazioa aspaldiko partez kulturaren lehendabiziko lerrotan jartzeko asmoa adirazi du. Oraingo egoera tamalgarri gaindituz, bada egun liburutegi asko material berria erosteko ere aurrekonturik gabe daude.

 Prentsak ere, oro har, primeran jaso ditu aipatutako liburutegien aldeko ekimenak. Hona hemen GARAn jasotakoa: “Algunas actuaciones en el campo de cultura: Dar a conocer Euskal Herria mediante proyectos culturales, a modo de marca. Constituir talleres de creación en cada disciplina. Fomentar proyectos culturales vecinales y de calle. Lograr que los museos sean didácticos. Recuperar el material localizado en archivos de fuera de Euskal Herria (Simancas, Salamanca...). Dar prioridad a las bibliotecas. Crear la Biblioteca Nacional de Euskal Herria”. Ezin gara kexatu!

Orain guri, dokumentazio arloan ibiltzen garen profesionalei dagozkigu Euskal Herriko Liburutegi Nazionalaren jarduerak, ezaugarriak, lehentasunak…  zehaztea. XXI. mendeko erakundea izan dadin, eta XXI. mendeko  euskal herritarren eta Euskal Herriaren beharrei aurre egin diezaion.

Gerardo Luzuriaga      

Agiritegien Legea (eta IV)

albret 2012/08/09 11:00
174/2003 Dekretua ez da egokia, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren sailetako agiritegi zerbitzuak ez baititu kontuan hartzen

Seigarrena, aipatutako 174/2003 Dekretuak Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta gainontzeko erakundeen (erakunde autonomoak, sozietate publikoak, agentziak) eskumenak ukatzen ditu. Dekretu horrek Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta gainontzeko erakundeen agiritegi zerbitzuak onartzen ez baititu.

 Zazpigarrena, Agiritegi Historiko Probintzialek (Gasteiz, Bilbo, Oñati) honako funtzio hauek edukiko dituzte:

 Euskadiko lurralde historikoetan sortutako ehun urtetik gorako notario agiriak bildu eta ezagutarazi beharko lukete. Estatuaren administrazio orokorrak lurralde historikoetan sortutako dokumentazio bilduz, gordez eta ezagutaraziz, Administrazio Zibilaren Agiritegi Orokorra sortzeari buruzko maiatzaren 8ko 914/1969 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Horretarako, bitarteko agiritegiaren funtzio bikoiztea administrazio balioa dokumentatzeko, eta agiritegi historikoaren funtzioa etengabe aurrera eramateko.

 Zortzigarrena, Euskadiko Agiritegi Orokorrak honako funtzio hauek  beteko ditu:

 Bitarteko artxiboa edo artxibo administratiboa izango da, administrazio orokorren bitarteko agiritegi edota agiritegi historikoa, alegia. Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren sailetako agiritegi, erakunde autonomo, eta herri administrazioaren enpresen agiriak jaso, kudeatu eta gordeko ditu. Halaber agirien kontsultak, ikerketak eta zabalkuntza baimenduko ditu.

Agiritegien Legea (III)

albret 2012/08/06 09:55
Hasieran esan nuen bezala Lege-Proiektua txarra ez izan arren, alderdi askorekin ez nator bat, hona hemen beste bi.

Laugarrena, aurkeztutako Agirien Lege-Proiektuan ez dut ikusten Agiritegien sistema bat. Ez baitago Agiritegien sistemarik. Sistema sortu beharrean, elementu guztiak zerrendatu dituzte, idazketa nahasgarri batean  (art. 15).  Hurrenez hurren,  aipatzen dira: Kultura saila, Euskadiko Agiritegien Kontseilua, Agiriak ebaluatzeko batzordea, Agiritegi Historiko Nazionala, EAEko Herri Administrazioen Agiritegien sistema, Tokiko agiritegien zerbitzuak eta sistemak, Euskal Herriko Unibertsitatearen agiritegien sistema eta zerbitzua, Eusko Legebiltzarraren,  Arartekoaren eta Herri Kontuen Euskal   Auzitegiaren agiritegien sistemak eta zerbitzuak.

 Lege-Proiektuaren zehar kultura saila  sistemaren buru dela argi eta garbi behin eta berriro adierazten bada ere, orain abian dagoen sistema mantentzeko edo  inor ez mintzeko agian idazketa ezin nahasgarriago egin da.  Sistemaren burua  (kontu guztietan erabakiko duena) kultura saila (Euskadiko Agiritegi Historiko Nazionala, Euskadiko Agiritegien Kontseilua) dela garbi uzten badu ere;  beste aldetik, oraingo sistema mantentzen da,  Justizia eta Herri Administrazio Sailak kudeatzen duena (EAEko agiritegi sistema). Laburbilduz, sistemaren koordinazio eza agerian dago, sistema bi bururekin sortu egin baita.  

 Nik neuk 15.artikulu hau horrela  antolatuko nuke, elementu partikularretik orokorretara. Oinarrizko agiritegiei dagokien garrantzia eta lehentasuna ematen, Lege-Proiektuan behin eta berriro adierazten duena praktikan jartzeko: agiriak sortzen eta kudeatzen dituzten erakundeen eskumenak errespetatzen, hain zuzen ere. Horretaz gain, haien arteko erlazio hierarkikoa ere markatuko nuke, eta era horretan  errazagoa izango da dokumentazio funtsen deskribapen eta balorazioen gaineko irizpide teknikoak eta metodologia komuna ezartzea.

 a)       Euskadiko Tokiko Administrazioaren agiritegiaren zerbitzuak eta sistemak

b)       Foru Aldundietako agiritegiaren zerbitzuak eta sistemak

c)       Eusko Jaurlaritzako agiritegien zerbitzuak eta sistemak: sail, erakunde autonomo, sozietate publiko agentzien zerbitzuak eta sistemak

d)       Euskal Herriko Unibertsitatearen agiritegien sistema eta zerbitzua

e)       Eusko Legebiltzarraren,  Arartekoaren eta Herri Kontuen Euskal   Auzitegiaren agiritegien sistemak eta zerbitzuak

f)         Auzitegien agiritegien sistemak eta zerbitzuak

g)       Euskadiko Agiritegi Orokorra

h)       Agiritegi Historiko Probintzialak

i)         Euskadiko Agiritegi Historiko Nazionala

j)         Agiriak Ebaluatzeko, Hautatzeko eta Eskuratzeko batzordea (AEHEB)

k)       Euskadiko Agiritegien Kontseilua

 Bosgarrena,    Euskadiko Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Agiritegien Sistemak,  174/2003 Dekretuan oinarrituta dagoenak ez dauka eskumenik EAEko herri administrazio osoa aplikatzeko. Dekretu horrek soilik Eusko Jaurlaritzaren erakundeetarako baita, eta sistema horretan toki guztietako erakundeak osatzen dituzte: Tokiko administrazioa, Foru administrazioa, Auzitegi administrazioa, Unibertsitateko administrazioa, Eusko Legebiltzarra, Arartekoa…

Gerardo Luzuriaga

Agiritegien Legea (II)

albret 2012/08/02 11:27
Aurreko mezuan adierazi nituen Euskadiko Agiritegien Lege-Proiektuaren alderdi onak, txarrak ere badauzka, nola ez. Hona hemen, batzuk.

Lehendabizikoa, Bilbo, Gasteiz eta Oñatiko Agiritegi HIstoriko Probintzialak ez dira aipatzen, ziur aski transferentziak duela gutxi izanda, Legearen idazlariei Euskadiko Agiritegien Sisteman sartzea ahaztu zaie. Aipatutako artxiboak Eusko Jaurlaritzari dagokio kudeatzea.

Bigarrena, Euskal Herrian, eta batez ere kultura eremuan bihurtu den arazo estrukturalari erreparatuko diot. Lurralde Historikoetako Foru administrazioak lege horren eremutik kanpo geratu dira, araupetze horretatik at daude, alegia. (art. 2.3)

Hirugarrena, dokumentazio profesionalei dagokionez, esaldi handikoia bezain hutsala jasotzen du Lege-Proiektuak "kudeaketa profesionala eta eraginkorra" aurreikusten du legeak bere aldetik. (art. 4) Esaldi biribil horrek, ondo izan arren, ez digu gehiegi argitzen. Esaldi horrek baiogarria izateko aurrekontu ekonomikoarekin lotuta izan beharko luke, eta kasu horretan ez dago. Hortaz, eraginik gabe geratzeko aukera handirik dauka. Hutsaren hurrengoan gera daitezke. 

Areago, Lege hau indarrean jatzeko porposatzen duen alderdi politiko bera (PSE),  Lege-Proiektua tramitatzen den bitartean, agirietako lanpostu batzuk suntsitzen ari da. Azken hilabete hauetan Herrizaingo sailean eta Lehendakaritzan bertan, dokumentaziorako lau lanpostu amortizatu dituzte.

Bestetik, jakina da agiritegi eremuan, Estatuaren beste Komunitate Autonomoekin konparatuta langile kopurua eskasa dela. Izan ere, badaude Eusko Jaurlaritzaren sail eta Erakunde Autonomo batzuk, non dokumentazio, agiritegi zerbitzuak ere ez diren existitzen. Halaber, sail askotan eta Erakunde Autonomo batzuetan zerbitzu osoa tekniko batek soilik atenditu behar ditu liburutegi, dokumentazio eta agiritegi zerbitzuak. Pertsona bakar bat zerbitzu osorako. Inondik inora ez da aski.

Paperean, Legean jartzeaz gain praktikan ere (errealitatean) garatu behar da.

Gerardo Luzuriaga

Agiritegien Legea

albret 2012/07/31 13:39
Euskadiko Agiritegien Lege Proiektuari buruzko gogoeta batzuk.

Eusko Jaurlaritzaren Saileko agiritegien arduradunak ez bagaituzte ere kontuan hartu Lege Proiektua erredaktatzeko unean, nahita baztertu bagaituzte ere arestian aurkeztutako Lege Proiektuan ikuspuntu positibo asko ikusi ditugu.

Besteak beste, garai berrietara egokitua eta alderdi elektroniko eta digitalari begira izatea; hiritarrek une oro agiriei sarbidea bermatuta edukitzea; balio historikoaz gain agirien administrazio kudeaketa ere kontuan hartu izatea; unitate administratiboetan informazio sistema eta informazio kudeaketa sortzea; hau guztia aurrera eramateko agiri eta artxiboen sistema antolatzea, eta sistema hori abian jartzeko dokumentazio profesional kopuru egokiekin aurreikustea; Administrazioak bere izapideetan erabilitako aplikazio eta sistema informatiko guztien inbentario egiteko beharra ikustea; Administrazioak agiriak eta agiritegiak administratzeko sistema sortzeko  eta mantentzeko arauztea.

Gerardo Luzuriaga

Euskal Liburutegia

albret 2012/07/02 12:50
Hiria eta lekua gutxienekoa da, garrantzitsuena erakundea abian jartzea da.

Badaramagu urte dezente EUSKAL LIBURUTEGIaren sormena aldarrikatzen. Hamaika bider esan dugu lekua gutxienekoa dela, garrantzitsuena, aitzitik, bestelako ezaugarriak direla. Hala nola espazio nahikoa, pertsonal egokia, bai kopuru aldetik, bai prestakuntza aldetik.

Azken finean Euskal Liburutegiak funtzio batzuk bete beharko ditu, besteak beste, euskal memoria kontserbatu, lioburutegietako arauak euskal mundurako egokitu, nazioartean euskal ikur kulturala bihurtu, euskal liburutegien liderazgoa eta erreferentzia ordezkatu, euskal ekoizpena nazioartean ezagutarazi, euskal liburuen ezaugarriak ezagutarazi erakusleiho birtualean beste herrietako produktuen ondoan jarriz (Europeana, Munduko Liburutegi Digitala, Google...)

Ezbairik gabe, halako erakundeak - Euskal Liburutegi Nazionalak- egoitza propioa eduki beharko duelakoan gaude; baina hori, honez gero, gutxienekoa da. Goian aipatu dudan moduan garrantzitsuena ezinbesteko baldintza batzuk bete izanez gero... edozein tokitan izan koka genezakeen.

Gerardo Luzuriaga

Albretekideok

albret 2012/06/25 11:03
Aurten Leitzan

Albretekideakleitza1

Albretekideak

albret 2012/06/22 16:10
Urtero moduan...
Albretekideak

Leitza

Aurten Joana Albreteko Bibliotekonomia Mintegikideok Leitzan izan gara. Hamabietatik hamarrak arte laino eta euriaren artean izan gara. Perurenaren Museoan igaro dugu goiza. Iñaki maisu liburuzainen artean. Harrigarri utzi gaitu, bereziki bere azalpen garbi eta sokonekin. Ni naparra izanda hunkituta utzi nau, nire eskualdeko jentea ekarriko nuke hona, Perurenaren azalpen interesgarriak entzun ditzaten.

Jose Luis gidari, primeran ibili gara kalez kale, bazkaria ezin hobea izan da, ez da izan gutxiago bost orduko bazkari ondoko solasaldia, aurten, zorionez, liburu eta liburutegiak baztertu samar izan dira. Lopezen Gobernuak, egia esateko, ez du egin kontu handirik eremu horretan. Hauek ere ez dira izan gai EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALA abian jartzeko. Ezin pareko aukera galdu dute alor horretan aurrerapauso handia lortzeko. Hamaika konturi ekin diogu, patxarana lagun.

Ezbairik gabe, Leitzan hartutako haize freskoarekin indarra hartu dugu, gutxienez beste urte batean zehar liburutegi munduko kontuetan aldarrikatzen jarraitzeko, eta Leitzako haizea ez bada izan nahikoa, zalantzarik gabe datorren urtean lortuko dugu NAZARreko (Lizarradeko Berrotza haran dagoen herri txiki batean) haize lehoarrekin.

Gerardo Luzuriaga

Liburu elektronikoen etorkizuna

albret 2012/05/23 17:05
Liburuen eremuan ibiltzen garenoi teknologia eta liburu elektronikoen onurei erreparatzen hastea komeni zaigu, belaunaldi berriei bideak errazteko

Garai aldakorrean bizi gara, aurkikuntza iraultzaileak bata bestearen atzetik datoz. Orain txanda liburu elektronikoei etorri zaie. Lehenik eta behin aurkikuntza guztiak garrantzitsuak izan arren; denak ez direla berdinak azpimarratu nahi dut; izan ere, irakurgailu digitala beste asmakari batzuekin alderatuz puntako asmakizunik ez dela izango onartu behar dut; behintzat, nekazaritza eremuan traktorea edo uzta biltzeko modukoak ez direla izango agerian dago.

Egia da liburua sortu zenez geroztik, irakurketa ohiturek ez dutela funtsean aldaketa handirik izan, euskarria harria, buztina, egurra, papiroa, pergaminoa edo papera izan, irakurtzeko erak berdinak izan direla aurreko mende askotan zehar, eta horrek irakurzaleengan eragin handia izan du. Paperaren erabilera hedatu zenetik, batez ere Guttenbergek XV. mendean inprenta asmatu zuenetik, paperaren ukitze fisikoa, orriak banan-banan behatzez pasatzea, kapituluak bukatzea, orrietan atzera egitea, paper berriaren usain gozoa hautematea, azalen koloreak bereiztea, azal berak ikutzea... irakurketaren balio erantsitzat hartu dugu, eskuan liburua edukitzea, orrikatzea, irudiak mirestea... jakin-mina eta plazer bihurtu da, harik eta irakurleek balio horiek bereganatu arte.

Liburu elektronikoak eta irakurgailu elektronikoak ailegatu zaizkigunetik, liburu tamainako gailu batean liburu digital asko eta bestelako informazio osagarria gorde daitekeen aparailua merkatura heldu zenetik, abantaila ugari ekarri ditu: irakurtzeko erraztasunak, liburuak edonon eskura uztea, prezioa... harik eta liburu tradizionalen etorkizuna kolokan jarri arte.

Liburuaren egoerari helduz, literaturari buruzko paperezko liburuek sasoi luze batean liburu elektronikoekin batera merkatua partekatuko omen dute. Baina ziur nago urteak aurrera joan ahala, egun idiak soroetan salbuespen bihurtu diren moduan, paperezko liburuen presentzia ere denbora kontua dela, eta etorkizunean desagertu egingo dela.

Egun irakurketak sorrarazten dituen sentsazio gozoak usadio kontua baino ez dira, eta ezbairik gabe, ziur nago irakurketa elektronikoak orain ezagutzen ez ditugun plazerrak irakurri ahala sorraraziko dituela. Gakoa edukian baitago, liburuen edukian, hizkietan eta esaldietan hain zuzen ere, eta ez euskarrian; euskarriak sortutako gustuak, azken finean, ohiturarekin sortzen diren ezaugarri berezia direnez; belaunaldi berriek liburu tradizionalen irakurtzean nabarituko ez dituzten sentsazioak baino ez dira izango, eta, berriz, liburu elektronikoak eta irakurgailu elektronikoak bere bide naturala eginez gero, irakurzaleengan zirrara berriak eta ikaragarriak ekarriko ditu. Areago ziur naiz laster liburu elektronikoen xarmei buruz arituko garela.

Aurrekoak ez du esan nahi gustuko ditudanik liburu elektronikoak, edo paperezko liburuen desagertzearen alde nagoela, nigatik izango balitz, aizkora motozerra edo aitzurra kultibadorea baino nahiago dudan bezala, nahiago ditut liburu tradizionalak liburu elektronikoak baino. Baina idealismoa amets politak izateko oso ondo dago, baina errealitatea gordina da, motozerraren zarata jasanezina izan arren, beharrezkoa bezain lagungarria da basoak garbitzeko eta zuhaitz batzuk botatzeko, eta egun inori ez zaio bururatzen soroetako lanak aitzurraz egitea.

Dena den, paperezko liburuak desagertuko ote direneko eztabaida hau ere antzua da; borroka honetan, beste arlo batzuetan bezala merkatuak markatuko du bidea, merkatuak alde batera joz gero, jai baitaukagu irakurzale tradizionalen baloreak defenditzen, binilozko diskoen entzule amorratuei duela urte gutxi gertatu zitzaien bezala. Oker izan naiteke (oker banintz poz handia hartuko nuke) baina susmoa dut jarrera nabaria dela liburu elektronikoen alde, hasierako bidean izan bagara ere.

Beraz, liburuen eremuan ibiltzen garenoi teknologia eta liburu elektronikoen onurei erreparatzen hastea komeni zaigu, belaunaldi berriei bideak errazteko. Egun, belaunaldi berriak prestatuta daude digitalizazioari dagozkion aldaketetan murgiltzeko, eta zer esanik ez etorkizunean jaioko diren gizaldiak. Ikus ditzagun liburu digitalen eta irakurgailu elektronikoen aldeko abantailaren batzuk: paperezko argitalpenekin alderatuz, prezioa izugarri jaits daiteke, printzipioz papera askoz gutxiago kontsumituz gero, basoak hobeto zaindu daitezke, ez dugu izango ekoizpen bibliografikoa gordetzeko orain ditugun espazio arazoak, paperezko liburuak gordetzeko sekulako lekua behar dugulako...

Gerardo Luzuriaga

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.