Joana Albret
Eusko Legebiltzarreko erakusketa
XVI. eta XVII. mendeetako 14 euskal liburu ikusgai, Lazarragaren eskuizkribu barne
Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak "Euskara, jalgi hadi plazara" erakusketa bisitatzera gonbidatu gaitu.
Jakingo duzuenez, euskaraz inprimatutako lehen lan idatzia Beñat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (1545) eta beste euskal liburu interesgarri batzuk ikusgai daude.
Eusko Legebiltzarrak Liburu arloan ari garenentzat bisita berezia antolatu du MARTXOAREN 3an, 11etan, ostegunean, Eusko Legebiltzarreko egoitzan. Xabier Kintanak bisita gidatuko du.
Bisita etortzekotan abisatu beharko zenukete 945-004161 telefonoan edo prensa.protocolo@parlam.euskadi.net helbide honetan.
Gerardo Luzuriaga
Akats txiki bat
Adi, dena den: Luzuriaga hori ez da gure Gerardo, XVII. mendeko fraide frantziskotar bat baizik, Arantzazuko Ama Birjinaren historia bildu zuena (Paraninfo celeste, bi edizioak). Gutxitan aipatzen den liburu horretako pasarte bat bereziki maite dut nik: Ama Birjina ume batzuei agertzen zaie Arantzazu alde horretan eta adoretzen ditu akelarreak utz ditzaten; aipu hori euskaraz jasotzen du Luzuriagak.
Izan ere, badirudi XVII. mendeko euskaldun umeek bizitza ezin interesgarriagoa zutela: gauaz, akelarrez akelarre, egan sarritan, hantxe sapuak eta sugeak zaintzen egoten zirelarik (eta dantzan eta abar, suposatzen da) eta hori gutxi balitz, tarteka Ama Birjina agertzen zitzaien azalpenak ematera. Bai bizitza interesgarria! Gureek telebistarekin konformatu behar dute.
Akatsa
Dena den, ezin izango zara kexatu, nik egindako akatsa primeran aprobetxatu duzu, Arantzazuko ume horiei gertaturiko paragrafo horiek zabaltzeko.