Hemen zaude: Hasiera Blogak Joana Albret Artxiboa 2010 Abuztua 06 Liburu elektronikoak
Dokumentu Akzioak

Joana Albret

Liburu elektronikoak

Euskaldunak gure banatzaile propiak sortzeko gai izango gara edo Google, Apple edo Googlen banatzailen mende izango gara?

Liburu elektronikoaren ibilbidea luzea egiten ari zaigu. Badaramagu urte batzuk horren helduera entzuten, dagoneko asko gara liburu elektronikoaren etorreraren zain gaudela.

Enpresa ugari murgiltzen dira liburu elektronikoen merkatuan (Amazon, Apple, Barnes & Noble), irakurgailuen salneurria asko merkatu dira eta hobekuntzak jaso dituzte  egun  irakurgailuak (Kindle, iPad, Nook) 150 € inguruan eros daitezke.

Dena den, oraindik arazo batzuk daude merkatu horretan. Liburu elektronikoaz hitz egitean bi elementu kontuan hartu beharko genuke. Bata irakurgailua, eta bestea edukia. Telebistarekin aldenduz bata izango zen kutxa (gailua), eta bestea programak (edukia).

Une honetan edukia, eta nola lotu irakurgailuen enpresak edukiekin arazo nagusietarikoak dira. Liburutegietan aldaketa asko ekarriko dizkigu. Liburuzainok ez dakigu zer nolako aldaketak ekarriko dizkigun; baina badakigu etorriko direla, eta iraultzailak izango  omen dira. Izan ere,  irakurgailu horiek pisurik gabe milaka liburu gordetzeko gai direlako.

Horren panoramaren aurrean orain arte doan izan den irakurketa publikoa kolakan jartzen du, eta horren aurka zer edozer egin beharrean gaude.

Beste aldetik, euskaldunek  beste arazo batzuk  ere aurkitzen ditugu arbel digitalen aurrean, non kokatuko dugun euskal edukiak, eta batik bat, izango gara gai gure banatzaile propioak sortzeko edo Google, Apple edo Googlen banatzailen mende izango gara?

Gerardo Luzuriaga

 

Joana Albret 2010/08/06
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)