Hemen zaude: Hasiera Blogak Joana Albret Artxiboa 2009 Abendua 10 Unibertso digitalaren doakotasuna
Dokumentu Akzioak

Joana Albret

Unibertso digitalaren doakotasuna

Jakinen 173. aleak liburu elektronikoen inguruko hausnarketa interesgarri ugari (aldaketak, abantailak, izena, garapena, egile-eskubideak…)  dakartza, nire iritziz interesgarrienetariko bat doakotasunari buruzkoa da, ikuspuntu berria bezain funtsezkoa.  Joan Marik argi adierazten du doakotasunak kontsumitzaileen mendekotasuna eta askatasun eza ekar dezakeela, baizik eta erabiltzaileak  telekomunikazioko operatzaileen eskuetan harrapatuta gera daitezke. 

  Izan ere, orain arte artikulu ugari argitaratu ditugu gaur-gaurko egoera salatzeko, bada agintarien alferkeriei esker etorkizunean errentagarriak izango diren proiektu digitalak esku pribatuetan (Google, Microsoft, Amazonas…) gelditzen ari dira. Behin baino gehiagotan, adierazi dugu aurrerantzean, erremediorik izango ez denean, denok ordainduko dugula oraingo batzuen erruak. Etorkizunean orain doain diren zerbitzuak garesti ordaindu behar baitugu.

 Liburutegietako ikuspuntutik, horrela gertatzeak ez dauka ez hankarik ez bururik, liburutegi publikoek aspalditik gorde dute ekoizpen bibliografiko historikoa erabiltzaileen eskuetan jartzeko asmoz, doain gainera. Salbuespena digitalizazioarekin etorri da, orain arte inori ez zaio bururatu Liburutegi Nazional pribatua antolatzea, sortzea eta kudeatzea. Ez da izango, proiektu honetan  negoziorik ez  zegoela, eta orain berriz, ekoizpen digitala kudeatzea erraza izateaz gain pagotxa delako?  Teknika aldetik erraz egin daiteke, baita pertsonal aldetik ere, eta horren ondorioz hor dago diru pribatua sartuta erakunde publikoek egin behar dutena egiteko, gero etekinak haien poltsikoetan sartzeko.  

 Torrealdaik  doakotasunari buruz dioena egokitzat jotzen dut, beste kontu batzuen artean, nazioarteko digitalizazioaren norabidea aldatzeko abiapuntua izan daitekeelako, modernidadearen izenean orain arte izandako zerbitzu publikoak enpresa pribatuen eskuetan uzten ari baikara.

 

Gerardo Luzuriaga

 

Joana Albret 2009/12/10

Gerardori erantzunez

Pruden — 2009/12/21 18:11
Tira, erantzunez baino haren haritik segituz.

Nik ere irakurri dut Jakin 173 eta benetan interesgarria iruditu zait. Nire
iritzia Gerardorenaren oso antzekoa da eta bi puntutan laburbiltzen da:

1) Liburu elektronikoa badator; hemendik aurrera trantsizio fase batean sartuko
gara, zeinetan paperezkoak eta elektronikoak borroka egingo duten merkatuaren
zelaian. Nork irabaziko du? Galdera okerra, hau da benetakoa: noiz desagertuko
da paperezkoa? Bost urte barru? Hamar urte barru? Hogei urte barru? Edo beste
modu batera esanda, zein merkatu (edo produkzio) kuotari eutsi ahal izango dio
paperak? Gaiaren arabera? Kalitatearen arabera? Zeren arabera?

2) Eta bibliotekak zer? Dena modu digitalean egiten bada, eta zati handi-handi
batean esku pribatuetan, gertatuko da beste iraultza handi bat, orain arte
pentsezina: biblioteken pribatizazioa. Alegia, uste dut ezer ez dela munduan
egon publikoagorik, beren sorreratik, bibliotekak baino... baina agian ospitalak
bezala bukatuko dugu, hots, publiko-pribatu dikotomia batean, paraleloan,
diferentzia batekin, pribatuetan askoz ere zerbitzu digital hobeak egongo
direla. Eta honetan ere: bost urte beharko dira? Hamar? Hogei?

Damu zaitezte, munduaren akabera hurbil dugu!

Bihur zaitezte Ordenagailuarengana!

Josefateko zelaian ikusi arte.

Pruden

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)