Joana Albret
Zentsura
Barañainen gertatutakoa eta Nafarroako Liburutegien Zerbitzuko Zuzendariaren jarrera oso arriskutzat jo dugu. Non ote gelditzen da gure duintasun profesionala zentsura aurrean?
Berriro, liburutegiak zentsuratu dituzte, kasu honetan Nafarroan, Barañaingo UPNko zinegotziak debekatu du Berria eta Gara egunkariak erostea. Hori zentsura da. Agintari eskuindar hauek noraino nahi dute ailegatu? Hemendik aurrera, gertakaera hau onartuz gero, liburutegien funts-bibliografikoei dagokienez edozein agintariren mende izango gara liburuzainok. Ez dago lotsarik.
Ezbairik gabe, Baraiñanen gertatutakoa zentsura da. Oraingoan behinik behin Nafarroako liburuzainok mobilizatu dira, honez gero 160 bat liburuzainek Pablo Gomez bertako UPNko kultur zinegotziak egindakoa gaitzetsi dute. Halaber Nafarroako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari agindu hori baligabetzea eskatu diote aipatutako liburuzainek eta baita Nafarroako Liburuzainen Elkarteak ere.
Era berean Nafarroako Liburutegien Zerbitzuko zuzendari Fermin Guillormeren jarrera salatu nahi dugu.
Gerardo Luzuriaga
Orain Iruñean ere
Gero eta okerrago
Iruñean eta Barañainen hartutako erabaki hori gogor salatu du Asnabi Nafarroako Liburuzainen Elkarteak. Hala, profesionalek duten ikuspuntua helarazteko, 167 liburuzain nafarrek sinatutako eskutitza kaleratu du elkarteak. Iruñeko Udalak hartutako erabakia «informazioa zentsuratzeko tresna garbia» dela salatu dute.
«Liburutegietan lau egunkari soilik erosteko erabakia despotismo ekintza da, Udalarekin bat ez datozen iritziak tokirik gabe utzi nahi baitituzte», diote liburuzainek gutunean. Liburuzainen ustez, iritzi askatasunaren kontrako eraso gogorra da. Halaber, 1994an Unescok liburutegien inguruan ebatzitako definizioa gogorarazi dute liburuzainek: «Liburutegia informazioaren gunea da, bertan, erabiltzaileak era guztietako ezagutza eta informazioa aurki dezake».
Horren harira, 2004an Nafarroako Gobernuak martxan jarri zuen Liburutegien Legea ere aipatu dute: «Komenigarria da herritarrek informazioa askatasun osoz jasoko dutela bermatzea». Hori guztia ez dela ziurtatzen salatu du Asnabik beste behin ere.
Elkartasuna
Mezu honen bidez, Nafarroatik egin diguten eskaera luzatzen dizuet:
Kaixo Andrea, claro que te puedes adherir, está abierto a todo el mundo. De todas formas necesito tus dos apellidos y DNI;
Si te puedes hacer eco a tus colegas mucho mejor; la verdad es que aquí estamos un poco preocupados por la poca repercusión que ha tenido hasta ahora este acto de censura en una biblioteca.
Hace una semana también nos ha tocado a las de Iruña aunque todavía no ha saltado a la prensa.
Las referencias en Iwetel han sido pequeñas y unicamente han llegado adhesiones de las bibliotecas de Cuenca.
espero tu respuesta y gracias de antemano. nacho etchegaray
biblioteca.yamaguchi@cfnavarra.es
Jakinda denon adhesioak onartzen direla, euskal liburutegiok gure elkartasuna adieraztea ezinbestekoa dela uste dut: bai pertsonal mailan, liburutegi mailan zein elkarte mailan ere eskertuko luketela uste dut.
Zabaldu gainontzeko elkarte, liburutegi zein herritarren artean!