Joana Albret
Katalogazio arauak
Aurrerapausoa bai, baina...
Aurrepausoa eman omen dugu hemendik aurrera liburuak euskaraz katalogatzeko.
2002ko urtean Euskadiko Liburutegi esanguratzuenek, Kultura Sailaren koordinaziopean, Espainiako Kultura Ministerioaren Reglas de Catalogación izeneko liburua itzultzea erabaki zuten, eztabaida luzeak eduki ondoren beste aukera batzuek baztertu zuten.
Ondoren, bitxia izan arren beste proiektuen alde geunden partaide gehienekin lantaldea osatu zen, Kultura Sailaren koordinaziopean. Lehenengo momentutik argi ikusi genuen Espainiako arauen itzulpena gure helburua ez zela beteko, hortaz, pasarte batzuek egokitu ditugu; baina, pasarte hauek aldatzea lehendabiziko urratsa baino ez da izan, eta ETORKIZUNEAN EUSKARAREN BEHARRETARA EGOKITZEA BEHARREZKOTZAT JOTZEN DUGU.
Dena den, aurrerapauso izan da, eta hemendik aurrera euskal liburutegiek eskura izango dute euskaraz katalogatzeko arauak. Bukatzeko, esan beharra dago, proiektu hau Kulturaren Euskal Plana sortu baino lehen izan zela...
Gerardo Luzuriaga
katalogatzeko arauak
Katalogatzeko arauak
Galdera asko espazio gutxitan.
Hauek izan gara partaideok:
Bilboko Udala (Itziar Folla), Donostiako Udala (Arantza Urkia), Eresbil (Jaione Landaberea), Euskaltzaindia (Pruden Gartzia), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila (Roberto Kerexeta), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saila (Gerardo Luzuriaga), Eusko Jaurlaritzako Ogasun Saila (Emiliano Bartolome).
Nafarroatik inor ez da ibili. Proiektu hau Euskal Autonomia Erkidegoan mugatu da.
Liburu salgai dagoela badakit, dagoeneko liburu horren erreferentzi bibliografikoa katalogo komertzial batzuetan ikusi baitut. Seguraski Euskadiko udal liburutegietara eta beste erakunde batzuetara dohain bidaliko dutelakoan nago.
Dena den komenigarria ikusten dut Euskadiko liburutegi batzuetara bidaltzeaz gain, Nafarroako, Iparraldeko eta beste leku batzuetako euskal liburutegietara ere bidaltzea.
Beno, laster arte