Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Administrazioaren artxiboa

albret 2008/07/17 11:42
AZKENEAN, Jaurlaritzak 9.400.000 euroko kreditua baimenduko du administrazioaren artxiboa hartuko duen eraikina kontratatzeko.

Azken Gobernu Kontseiluak Euskadiko administrazio publikoaren artxiboa hartuko duen eraikina eraikitzea erabaki du. Garaia zen! Urteak eta urteak generaman eskatzen instalazio eta sistema egoki propioa administrazio publikoak ekoizten dituen agirientzat. Berandu, baina lehendabiziko urratsak hasi dira ematen. Bertan, instalazio eta sistema egokiak aurreikusten dira artxiboaren kudeaketa eraginkortasunez gauzatu dadin. Eraikina Arabako Gamarrako Industraialdean altxatuko da.

Gerardo Luzuriaga

Katalogazio arauak

albret 2008/07/01 18:41
Aurrerapausoa bai, baina...

Aurrepausoa  eman omen dugu hemendik aurrera liburuak euskaraz katalogatzeko. 

2002ko urtean Euskadiko Liburutegi esanguratzuenek, Kultura Sailaren koordinaziopean, Espainiako Kultura Ministerioaren Reglas de Catalogación izeneko liburua itzultzea erabaki zuten, eztabaida luzeak eduki ondoren beste aukera batzuek baztertu zuten.

Ondoren, bitxia izan arren beste proiektuen alde  geunden partaide gehienekin lantaldea osatu zen, Kultura Sailaren koordinaziopean. Lehenengo momentutik  argi ikusi genuen Espainiako arauen itzulpena gure helburua ez zela beteko, hortaz, pasarte batzuek egokitu ditugu; baina,  pasarte hauek aldatzea lehendabiziko urratsa baino ez da izan, eta ETORKIZUNEAN EUSKARAREN BEHARRETARA EGOKITZEA BEHARREZKOTZAT JOTZEN DUGU.

Dena den, aurrerapauso izan da, eta hemendik aurrera euskal liburutegiek eskura izango dute euskaraz katalogatzeko arauak. Bukatzeko, esan beharra dago, proiektu hau Kulturaren Euskal Plana sortu baino lehen izan zela...

Gerardo Luzuriaga

 

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.