Artxiboa Uztaila 2008
Administrazioaren artxiboa
AZKENEAN, Jaurlaritzak 9.400.000 euroko kreditua baimenduko du administrazioaren artxiboa hartuko duen eraikina kontratatzeko.
Azken Gobernu Kontseiluak Euskadiko administrazio publikoaren artxiboa hartuko duen eraikina eraikitzea erabaki du. Garaia zen! Urteak eta urteak generaman eskatzen instalazio eta sistema egoki propioa administrazio publikoak ekoizten dituen agirientzat. Berandu, baina lehendabiziko urratsak hasi dira ematen. Bertan, instalazio eta sistema egokiak aurreikusten dira artxiboaren kudeaketa eraginkortasunez gauzatu dadin. Eraikina Arabako Gamarrako Industraialdean altxatuko da.
Gerardo Luzuriaga
Katalogazio arauak
Aurrerapausoa bai, baina...
Aurrepausoa eman omen dugu hemendik aurrera liburuak euskaraz katalogatzeko.
2002ko urtean Euskadiko Liburutegi esanguratzuenek, Kultura Sailaren koordinaziopean, Espainiako Kultura Ministerioaren Reglas de Catalogación izeneko liburua itzultzea erabaki zuten, eztabaida luzeak eduki ondoren beste aukera batzuek baztertu zuten.
Ondoren, bitxia izan arren beste proiektuen alde geunden partaide gehienekin lantaldea osatu zen, Kultura Sailaren koordinaziopean. Lehenengo momentutik argi ikusi genuen Espainiako arauen itzulpena gure helburua ez zela beteko, hortaz, pasarte batzuek egokitu ditugu; baina, pasarte hauek aldatzea lehendabiziko urratsa baino ez da izan, eta ETORKIZUNEAN EUSKARAREN BEHARRETARA EGOKITZEA BEHARREZKOTZAT JOTZEN DUGU.
Dena den, aurrerapauso izan da, eta hemendik aurrera euskal liburutegiek eskura izango dute euskaraz katalogatzeko arauak. Bukatzeko, esan beharra dago, proiektu hau Kulturaren Euskal Plana sortu baino lehen izan zela...
Gerardo Luzuriaga