Joana Albret
Henrike Knörr
Henrikek liburugintzaren alde ere eginkizun ugari egin ditu, hona hemen batzuek.
Henrike Knörren galera handia izan da, batik bat euskal kulturarentzat, baita euskal liburugintzarentzat ere. Lerro hauetan arlo honi buruzko ekarpen batzuek azpimarratuko ditut:
Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka Batzordearen kidea izan da.
1992 urtera arte Eusko Bibliographiaren kidea izan zen.
Halaber, Gasteizko Antso Jakintsuaren Fundazioaren eta aldizkariaren aholkularia izan da.
Kultura eta liburugintza arloan gizon garrantzitsua izan da, besteak beste aipatzearren bi lan hauek nabarmenduko nituzke: “Eusko Bibliographia: unas puntualizaciones a Joseba Arregi” (1993) eta zer-nolako Euskal liburutegi Nazionala? (2000).
Jakina da, ardura handia eduki duela eremu honetan eta oso kezkatuta izan dela euskal Herriko liburutegien egoerari buruz, Azkue Biblioteka Batzordean ezagutu dugunok baiezta dezakegunez. Izan ere, bere azken asteetan Henrike bere liburutegia hornitzen ibili da.
Ikus dezagun Argia aldizkarian egindako elkarrizketa, non behin eta berriro aipatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegiko proposatutako hobekuntzak: “Euskal Herriko Unibertsitatea gaztea da eta oraindik akats asko ditu. Aspaldi egin nuen kanpuseko liburutegi baten organigramarako proiektua, baina ez zen ezer egin. Donostian berdin gertatzen da. Apunteen nagusikeriara bultzatzen ditugu ikasleak. Munduko zientziaren ikuspegia modu zabal batean ikusi behar dute eta hori liburutegian lortzen da, baina horretarako gutxienez 500.000 ale behar dira eta gu oso urrun gaude. Europan zehar bestelako garrantzia dute liburutegiek”.
Gerardo Luzuriaga
Eusko Bibliographia