Hemen zaude: Hasiera Blogak Joana Albret Artxiboa 2008 Otsaila

Artxiboa Otsaila 2008

Esker on

Joan Mari Torrealdai

torrealdai.jpg

 

30 urteko bilakaera euskal liburugintzan

 

Joan Mari Torrealdaik 30 urteotan liburuen munduan  berak egindako gogoetak eta azterketak jaso ditu “30 urte liburugintzan” izeneko liburuan. Herri honetan beste batzuek egin duten bezala Joan Marik ere administrazioak bere gainean hartu behar zuena berak ekin dio arlo horretan hutsunea betetzeko asmoz.  

 

Jakin aldizkarian 1977tik urtero euskal ekoizpen idatziaren gainean plazartu du. Azkena, Jakin 164 (urtarrila-otsaila) irten berri zenbakian jaso du.

Liburuzaina izanda, ondo dakit zenolako lana hartu duen, agerian liburugintzaren azterketak, katalogoak badira ere, emaitza atsegin eta saritu horiek burutzeko  eginkizun astun askori buru belarri aurre ekin behar dizkio egunero urteotan zehar. Edozein tokitan, edozein eratan (baita eta batez ere ISBN ez daukaten liburuak) argitaratutako euskal liburuen arrastoak jarraitu, aurkitu, liburuak fitxatu edo katalogatu... lan nekeza, zinez.

G. L.

 

Joana Albret 2008/02/29

Lacomberen Biblioteka

Lacomberen liburutegi preziatua dagoeneko Euskaltzaindiaren egoitzan kontsulta daiteke

0-6_txiki.jpgTelesforo Monzonek Lacomberen Biblioteka baliotsua bere garaian erosi zuen. Euskaltzaindiak eta Olaso Dorrea Fundazioak, otsailak 13, sinatu duten hitzarmenari esker Euskaltzaindia hurrengo hamar urteetan zaharberritzeaz eta zaintzeaz gain ikerlarien eskura jartzeaz ere arduratuko da.

G. L.

Joana Albret 2008/02/28