Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Joana Albret

Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : III

Gerardo 2007/11/29 12:06

AUTONOMISTA da oso. Bitxia da, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearekin konparatuta autonomistagoa da. Eta horrela da, azken momentuan horrela izatea erabaki baitzuten. Eusko Legebiltzarrearen Kultura eta Hezkuntza Batzordearen IRIZPENaren kontra bozkatzea talde batzuek erabaki baitzuten.

Lurraldetasunari dagokionez, lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legean agertzen zen artikulu interesgarria ez du jaso –eta ez da izango ez proposatzeagatik-, atea irekita uztea Nafarroa Foru Elkartearekin eta Iparraldearekin itunen bitartez lankidetzan eremu honetan proiektuak aurrera eraman ahal izatearen artikulua, hain zuzen ere.

Lege hau autonomista izan arren, terminología aldetik, kontraesan ugari daude, eta irakurketa zabala eginez gero Euskal Herriko Liburutegi bihur daiteke. Testuan behin baino gehiagotan euskal ondare digitala, euskal bibliografía-ondarea, euskal bibliografía, jaso beharko duela aipatzen duenez, izenburuan Euskadiko Liburutegi izendatu arren, Iparraldean eta Nafarroan sortzen den ekoizpen bibliografiakoa erreferentzia egiten duenez; izena dela dena, borondatea eta aurrekontu egokiak edukiz gero, kontu batzuetarako Euskal Herriko liburutegi bihur daiteke.

Liburutegi legeari buruzko dekalogoa : II

Gerardo 2007/11/27 08:42

BERANTIARRA da oso. 1980. urtetik EAEk eskumen osoa du liburutegien alorrean, eta egun arte teorian eta politikoen hitzetan ezin garrantzitsua den kultur eremu hau arautu gabe izan da. Hainbeste urte araurik gabe, sistemarik gabe ondorioak ditu: eskumenak oso sakabanatuta izatea, taifen erreinua...

Zinez, esanguratsua da, liburutegiei dagozkion eskumen osoak 1980. urtetik edukita, legerik gabe, sistemarik gabe, sistemaren bururen egoitzarik gabe hainbeste urte izatea. Baina, beno gustukua ez izan arren azkenean liburutegiei buruzko legea onartu zuten.

Konturatu zarete, noiz sortu ziren Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eresbil, Ararteko, Orkrestra, IVAP-EHAA, Justiziako erakundeak, eta enparauak. Eta ez da izango eremu honetako profesionalak horren aldeko aldarrikapenak ez izanagatik.

Gerardo Luzuriaga

Euskadiko Liburutegien Legearen gaineko dekalogoa

Gerardo Luzuriaga 2007/11/25 23:06

Hona hemen lege honek dauzkan alde on batzuek:

  1. Euskadiko Liburutegi Sistema barruan dauden liburutegiek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dute, bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko baitute.
  2. Unibertsitate eta Ikastetxe publikoetako liburutegiak Sistema barruan kokatu dira.
  3. Euskadiko Liburutegia izendatu dute: a. Euskal kulturaren nazioarteko eta ikerketarako zentro. b. Euskal ondare digitalaren egoitza.
  4. Euskadiko Liburutegiak euskal ondare digitala sortu, babestu, eta zabaltzeko; eta ondare horretarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak edukiko ditu.
  5. Euskadiko Liburutegiak nazioarteko bibliografia-arauak… egokituko ditu… Euskadiko Liburutegi Sistema osorako katalogazio-arauak egingo ditu. Era berean, autoritateen katalogoa ikuskatu, bakoizkotu eta zerrenda bakarrean bateratuko du.

Para este viaje no hacía falta alforjas.

Gerardo Luzuriaga 2007/11/01 16:11

Hainbeste zarata, hainbeste lan, hainbeste urte pasatu ondoren lege hau irten da. Prozesua benetan bitxia izan da, lege-aurreproiektu eskasa baino eskasagoa aurkeztu zuten, Legebiltzarreko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko irizpena, azkenean lorpena izan zen; baina Legebiltzarreko Osoko Bilkuran buelta eman dute. Politikaren kontuak...

Ikus ditzagun bitxikeria batzuk. Hona hemen PSEk emandako arrazoia jarreraz aldatzeko. “queremos que se vuelva al texto original, por sentirlo, por percibirlo muchísimo más claro y mucho más coherente con el debate que mantuvimos en comisión”. Batzorde horretan “euskal” hitza jartzea onartu zen. Batzorde horretan ez zituen defenditu horren kontrako argudioak eta ez zituen jarri emendakinarik. Osoko bilkuran ere ez zuen esan hitz batere euskal hitza ez jartzearen kontra, “Nazional” hitzari buruz baino ez baitzuen hitz egin, eta gainera oso argudio bitxia erabili zuen PSEk, defenditu zuen Nazional hitza, (Sozialista alderdi barruan nazional hitza erabiltzen dutela zion) “euskal eta nazional” hitzak baztertzeko. Baten batek zer edo zer ulertu badu adiera dezala.

PPtik etorri zitzaion erantzuna: “nosotros votaremos favorablemente el voto particular de la señora Celaá, del Grupo Socialista, porque nos parece que, además, es coherente con lo que nosotros estábamos defendiendo”.

Dena den, harridura dator EAJ, EA, EB, eta Aralarrek hartutako joeragatik, -onartu zituzten aldaketak, eztabaidatu gabe, hitzik esan gabe- eta ez PSEk eta Ppk hartutako jarreratik. Aralarrek jokabidea ulergaitzagoa egin zaigua. Hona hemen prozesuan hartutako bitxikeriaren bat: Baztarrika andreak dio: …”Euskadiko liburutegien legea izatea da. Guretzako ez litzateke Euskadiko Liburutegien legea izango, baizik eta Euskal Herriko Liburutegi Nazionala, beti aldarrikatzen dugun oinarri inportante baten baitan, hau da, Euskal lurralde anitzagoa da, zazpi lurraldez osaturik…” Hona Hemen Ezenarro andrearen erantzuna, EAJrekin bat eginez: …”iruditzen zaigulako egiten diren planteamenduak politikoak direla legeak berak jasotzen duenetik haratago. Eta denok dakigu, nahiz abertzaleok beste egitura bat nahiko genukeen, denok dakigu Parlamentu [Eusko Legebiltzarra] honek zer lurralde-eremutan arautzen duen. Beraz, batzuetan balio duenak bestean ez du balio…”

Lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legearen akatsak errepikatzen ditu. A) Terminologia aldetik askoz atzerakoia gelditu dute. B) Euskadiko Liburutegiak ez du bibliografia bilduko, kontserbatuko, eta zabalduko, helburu koordinatzea baita. EAJk dio: “El título cuarto, que se refiere a la Biblioteca Nacional, la configura como cabecera del sistema bibliotecario de Euskadi, y coordinadora en patrimonio bibliográfico vasco a efectos de su recopilación, conservación y difusión”. Oraindik Koordinazio Zentruen garaian gaude, gogoan dauzkazue Liburutegietako Zentru Koordinatzaileak, baten batek baino gehiagok bai. C) Euskararen lehentasuna, non gelditu da? Egun euskararen presentzia eskasa da, erabat baztertuta dago lan teknikoetan, gaztelaniaz jarraitzen dugu lan egiten eta pentsatzen. Non gelditu da bi hizkuntz ofizialen erabilera bermatzeko eskubiderik? Euskararen normalizazioa bultzatu behar da. Non gelditu da horren aldeko erronkak? usadioari jarraituz gero gaztelaniazko ereduei jarraituko diegu in sekula sekulorum. Amen.

Dakizuenez, hiru azken hilabete hauetan saiatu gara artikuluen bitartez, Unibertsitateetan eta zientzia munduan Euskal Herria izan dela kultur eremu naturala adierazten.

Liburutegi arloan Jon Bilbaok bidea erraztu zigun, Euskal Herria eremu naturaltzat hartu zuelako. Baina hutsaren hurrengoan gelditu da, dena. Argi eta garbi utzi dugu liburutegi arloan inoiz ez ditugula lan muga administratibo hauek ezagutu. Orain harritu gaitu oztopoak edo ekimen gabeziak Euskal Autonomia Erkidegoko aldetik etorri izana…

Para este viaje no hacían falta alforjas.

Gerardo Luzuriaga

Katalogatzeko Terminologia

Euskaraz katalogatzeko terminologia Joana Albret mintegikideen ahaleginez egindako lana da. 2000 urtean argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako IZOren gainbegiratuarekin eta Iametza enpresaren laguntzarekin internet datu-base bezala eskaintzen da hemen.