Artxiboa Martxoa 2007
Consumatum est: Euskadiko Liburutegia (I)
Euskadiko liburutegien legea legebiltzarrean azken txanpan dago, hainbeste urte itxaron ondoren produktu hortaz itxaropentsu geunden, baina azkenean ustel atera da. Nahi duenak blog honetan honen gaineko artikulu ugari aurki ditzake: 30 urte iragan ondoren zarata handia atera gabe liburuen biltegia baino ez baitira sortzeko gai, Euskadiko liburutegia lehengo lepotik buruari jarraitzen baitio Asmoa daukat artikulu andana Espianiako Komunitate Autonomoen Liburutegi Nazionalekin (Orokorrekin, Nagusiekin...) Euskadiko Liburutegia konparatzea...
Legeria aldetik Euskadi ere atzean gelditu da, Katalunia eredu gisa har genezake, dudarik gabe, baina baita edozein Autonomia Erkidego ere. Ikusten denez, autonomi erkidego gehienek euren Liburutegi Nagusia sortu dute: Andaluzia, Aragoa, Asturias, Madril, Murtzia, Gaztela eta Leon, Valentzia... Funtzioak, Biblioteca Nacional delakoak Estatu espainiarraren mailan dituenen antzekoak, bakoitzak bere lurraldea marko bezala hartuta:
Andaluzia
16/2003 legea de 22 de diciembre, del Sistema Andaluz de Bibliotecas y Centros de Documentación.
230/1999, azaroaren 15ekoa, Andaluziako Liburutegi Sistema onartzen duena. (Reglamento del Sistema Bibliotecario de Andalucía)
Aragoi
8/1986 Legea, azaroaren 19koa, Aragoiko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Aragón)
1996ko martxoaren 8ko Agindua, Aragoiko liburutegi publikoen funtzionamenduaren eta barne-erregimenaren araudia onartzen duena.
Asturias
65/1986 Dekretua, maiatzaren 15ekoa, Asturiasko Printzerrian liburutegi-zerbitzuak sustatzeko eta koordinatzeko jarduera-arau orokorrak ezartzen dituena. (Normas generales de actuación del Principado de Asturias para la promoción y coordinación de servicios bibliotecarios)
1998ko apirilaren 28ko Ebazpena, Asturiasko Printzerriko liburutegi eta kultur etxeen araudia aldatzen duena. (Reglamento de Bibliotecas y Casas de Cultura del Principado de Asturias)
Balears
Ley 19/2006, de 23 de noviembre, del Sistema Bibliotecario de las Illes Balears
Errioxa 4/1990 legea, ekainaren 29koa, Errioxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Decreto 24/2002, de 19 de abril, por el que se aprueba el reglamento del Sistema de Bibliotecas de La Rioja
Euskadi
7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondarrari Buruzkoa (Patrimonio Cultural Vasco)
Extremadura
Ley 6/1997 Legea, maiatzaren 29koa, Extremadurako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Extremadura)
184/2000 Dekretua, azaroaren 17koa, Liburutegien zentroak eta zerbitzuak Extremadurako Liburutegi Sisteman sartzeko prozedura ezartzen duena. (Estructura y funcionamiento de la Biblioteca de Extremadura)
Galizia
Lei 17/2006 do 27 de decembro, do Libro e da lectura de Galicia 14/1989 Legea, urriaren 11koa, liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Gaztela-Mantxa
1/1989 Legea, maiatzaren 4koa, Gaztela-Mantxako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla-La Mancha)
1991ko urriaren 4ko Agindua, udal-liburutegi publikoak sortzeko arauak ezartzen dituena.
Gaztela eta Leon
9/1989 Legea, azaroaren 30ekoa, Gaztela eta Leongo liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Castilla y León)
56/1991 Dekretua, martxoaren 21ekoa, Gaztela eta Leongo Liburutegiaren egitura eta funtzioak zehazten dituena.
214/1996 Dekretua, irailaren 13koa, Gaztela eta Leongo Liburutegi Sisteman sartuta dauden zentroen eta liburutegi-zerbitzuen arautegia onartzen duena.
Kantabria
3/2001 Legea, irailaren 25ekoa, Kantabriako liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas de Cantabria)
Katalunia
124/1999 Dekretua, maiatzaren 4koa, irakurketa publikorako Kataluniako Sistemaren zerbitzuei eta pertsonalari buruzkoa.
4/1993 Legea, martxoaren 18koa, Kataluniako Liburutegi Sistemari buruzkoa. (Sistema Bibliotecario de Catalunya)
Madril
10/1989 Legea, urriaren 5ekoa, Madrilgo Autonomia Erkidegoko liburutegiei buruzkoa. (Bibliotecas)
Murtzia
7/1990 Legea, apirilaren 11koa, Murtziako erregioko liburutegiei eta ondare bibliografikoari buruzkoa. (de Bibliotecas y Patrimonio Bibliográfico de la Región de Murcia)
Nafarroa
32/2002 foru-legea, Nafarroaren liburutegien Sistema (sistema bibliotecario de Navarra)
Valentzia
10/1986 Legea, abenduaren 30ekoa, Valentziako Erkidegoko liburutegien antolamenduari buruzkoa. (Organización Bibliotecaria de la Comunidad Valenciana)
KuGa (III) : Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroa
Aste honetan KuGa zentroaren inagurazioa izan da. Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea, Tabacalera, Tabako fabrika delakoa Odon Elorzak, Joxe Joan Gonzalez Txabarrik eta Miren Azkaretek inauguratu dute.
Sustatun H. Etxebarriak izenari buruzko eztabaida interesgarriari ekin egin dio.
Lehenik eta behin, aurretik joan dadila pozten naizela antzerako erakunde kulturala sortzea. Zorionak eta denon artean disfruta dezagun.
Liburuzaina naizen aldetik beste ikuspuntu batetik dator kritika. Ea zer demontre egiten duen, zer demontre jotzen du Euskadiko Liburutegia zentru horretan. Ezer er. Egunkari guzti-guztietan zerrendako azken zeregina eranskin gisa gehitu dute.
Garan Berria23 Berria22 Deia eta diario vasco
Berri guzti hauek agerian utzi dute zer gutxi jotzen duen "KuGa" erakundean Euskadi Liburutegia, bereziki azken artikulua.
Liburutegien legea: lehengo lepotik burua
Hona hemen Gara egunkarian (2007-03-20) agertutako artikulua
Ezin dugu ahaztu bibliotekonomiako lanetan, oraindik, Espainiako ereduak soilik erabiltzen direla
Gobernua osatzen duten hiru alderdi politikoek Eusko Legebiltzarrean aurkeztu berri duten Euskadiko Liburutegien legeak ez du ezer aldatuko. Zoritxarrez, lege honek Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legearen akats berak errepikatzen ditu. Ondarearen legeak Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala indarrean jarri zuen, eta agiritegi, liburutegi eta museoetako azpiegitura garatzeko asmoz sortu zen, baina emaitzak ezin eskasagoak izan dira.
Orain, duela 16 urte bezala, lege honek liburutegien arloa ezin izango du arautu, alde batetik, horretarako eskumenik ez duelako, liburutegi sistema honek udal liburutegiak baino ez dituelako barnean hartzen; eta bestaldetik, ez duelako autoritaterik politika bibliotekario komuna herri osoan sortzeko, sistema hau elkarlanean eta borondatezko koordinazioan oinarritzen baita. Horrela bada, liburutegi garrantzitsuenak sistematik kanpo gelditzen dira; eta sistematik at gelditzen diren liburutegi horiek jarraituko dute arauak ezartzen, eta Euskal Herriko Sistema bibliotekarioaren buruak izaten.
Ezin dugu ahaztu bibliotekonomiako lanetan, oraindik Espainiako ereduak soilik erabiltzen direla. Denok dakigu urte luzeetako ohituraren poderioz, gaztelania izan dela lan hizkuntza nagusia, eta nagusiki Espainiako arauak erabiltzen jarraitzen direla. Egoera honen aurrean, euskaldunak eta abertzaleak garen aldetik, ezinegona nabaritzen zaigu, eta aldatzeko unea iritsi delakoan gaude.
Ikus ditzagun honen gainean Gobernuak aurkeztutako lege-proiektuaren gabezia nabarmenenak zeintzuk diren: batetik, Liburutegi Sistemak ez du edukiko eskumenik liburutegi-zerbitzuen plangintza aurrera eramateko, argi eta garbi adierazten baitu plangintzaren koordinazioa baino ez dagokiola; eta bestetik, Sistemaren buru izango den Euskadiko liburutegiak ez du autorita- terik edukiko bibliografia-ondarea biltzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, gainontzeko erakundeen arteko koordinazio-lana burutzera mugatuko delarik.
Euskarari dagokionez, aurreko artikuluan aipatu nuen bezala, euskara erabat baztertua dago lan teknikoetan, gaztelania hutsez egiten dira eta liburutegi- katalogo gehienak ere gaztelaniaz daude. Honen gainean Gobernuak araututakoak lehengo lepotik burua izaten jarraitzen du, liburutegien munduan euskararen egoera ezagututa, lege guztietan jartzen duen «Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bien erabilera bermatzea» leloa errepikatzera mugatzen da. Orain arteko jarrera aldatuko bada ezinbesteko baldintza da legean espresuki eus- kararen tratamendua arautzea; hortaz, legeak, gutxienez, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak euskaraz sortzeko agindua jaso beharko luke.
Azkenik, lege-proiektu honek Nafarroa eta Iparraldea ez ditu kontuan hartzen. Jarrera hau usadioaren kontra doa. Nafarroako liburutegiek baita Euskadiko liburutegiek ere, inoiz ez dituzte muga administratibo hauek ezagutu. Izan ere, mendeetan zehar baita azken urteetan ere, unibertsitateetan eta zientzia munduan Euskal Herria kultur eremu gisa hartu dute, besteak beste, Nevadako Renoko Unibertsitatean, British Libraryn edo Entziklopedia Britannican; eta zer esanik ez Hego Amerikako unibertsitateetan. Era batean edo bestean, Euskal Herriko administrazioen arteko harreman ofizialak lege baten bitartez sustatu beharko lirateke.
Gerardo Luzuriaga
Nafarroako Liburuzainak
Nafarroako Liburuzainen Elkarteak (ASNABIk), weborri eta blog interesgarri dauzka. biBLOGteca-ren azken mezuek arestian egindako udal liburutegietako oposaketa kritikatzen dute. Erantzun ugari dauzka. Agertutako guzti-guztiak oposaketaren edukien kontra dira. Atzoko Diario de Noticiasen ere artikulu bat argitaratu zuten. Patxadaz irakurtzea merezi du.
25-30 urte pasa eta gero... Liburutegiak...
Euskal Herrian oraindik kulturaren arloan euskara baztertua dago. Gaztelania da hizkuntza hegemonikoa, eta ia-ia, oro har, gehienok erabiltzen dugun hizkuntza bakarra. Gaztelania Euskal Herriko hizkuntza nagusia dela ohartarazteko, gizarteko lauzpabost sektore esanguratsuri (egunkari, irrati, liburu denda, liburutegi...) begiratzea besterik ez dago.
Hizkuntzari dagokionez, euskaldunok erbesteko herri batean bizi gara. Horretaz oraindik baten bat konbentzituta ez badago, Euskal Herriko edozein kioskotara hurbildu eta eskaintzen dituzten egunkari guztien artean euskarazkoak zein gutxi diren ikustea baino ez dauka. Halaber, esandakoaren adierazgarri beste hamaika adibide ere jar daitezke: irratiaren diala alde batera eta bestera eraman, eta gaztelaniazko emisorak baino ez ditugu aurkituko; liburu dendetara sartu eta kasurik onenean euskarazko literaturaren inguruko liburuak bazter txiki batean aurkituko ditugu; edo liburutegietako katalogo guztietan Ignazio Loiolakoaz kontsulta egin dezakegu ea zenbat katalogotan agertzen den.
Errealitate gordina hauxe da: Euskal Herriko biztanleak gaztelaniazko munduan %95 bizitzera behartuta gaudela. Baten batek ulertuko al luke herri batera joatea eta kiosko, irrati-igorgailu, liburu denda edota liburutegietan soilik %5 jatorrizko hizkuntzan aurkitzea?
Badakit Euskal Herriko egoera linguistikoa zein izan den, zein egoeratan bizi garen, eta badakit azken urte hauetan euskararen aldeko aurrerapauso ugari egin direla. Bai, baina halere euskararen presentziari dagokionez, bai ekintzetan eta bai erritmoan, ez da espero genuen bilakaerarik gertatu, iturri kulturalen eskaintzen kasuan batik bat.
Ondo dago Euskal Herriko aniztasunaren aldeko adierazpenak egitea, baina oso gutxitan erabiltzen dira aniztasuna, mestizajea eta antzeko terminoak euskararen erabilera pizteko; aitzitik, gaztelaniak daukan hegemoniak irauteko eta bermatzeko erabiltzen direlakoan nago.
Etor gaitezen liburutegien arlora eta ikus dezagun hogeita hamar urte luze hauetan gertatutakoa. 1980an eskuratu zituen Euskal Autonomia Erkidegoak liburutegiak kudeatzeko eskumenak. Harrezkero, hogeita zazpi urte pasa dira, eta liburutegien transferentzia horiek geure esku egon arren, Euskal Herriko liburutegietako lan teknikoak nagusiki erdara hutsez egiten jarraitzen dute, gezurra badirudi ere. Katalogoa da edozein liburutegitako lan-tresna nagusia, berak ematen baitu zerbitzu guztietara heltzeko bidea; baina zenbat katalogo egiten dira euskaraz? Salbuespenak salbuespen, kostata aurkituko du euskararen aztarnarik gure herriko liburutegietara jotzen duenak.
Liburutegietan pairatzen ditugun gabeziak azaltzeko arrazoi ugari badaude ere, nire iritziz garrantzitsuena dena baino ez dut aipatuko: legearen hutsunea. Izan ere, hala Eusko Jaurlaritzak nola Nafarroako Gobernuak oraindik ez dute nazioarteko erakundeek gomendatzen duten erakunde ofiziala sortu, bertako sistema bibliotekarioaren ardura izan eta euskararen erabilera normalizatzeko balioko lukeen erakundea, alegia. Liburutegi Nazional horrek nazioarteko araudiak egokitu eta hainbat zehaztapen egin beharko lituzke katalogatze prozesua euskalduntzeko. Aitzitik, Espainian eta Frantzian egindako arauak hitzez hitz jarraitzen ditugu, edo, beste era batean esanda, herri horiek ezarritako ereduen mende gaude. Aurten, urte dezente igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Liburutegien legea aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean; halaber, talde parlamentarioek arrazoibideak aurkeztu dituzte, baina susmoa daukat onartzeko zorian dagoen legeak orain arte izan dituen gabeziak dauzkala.