Euskadiko Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : V
Euskadiko irakurketa publikoko zentru asko eta garrantsitzu batzuek (Foru Aldundiak) kanpoan uzteak sasisarea sortzea suposatzen omen du. Aurrekontuak eta orain arteko usadioak ez badira aldatzen sarean izatearen onurak hutsaren hurrengoaren parekoak izan daitezke.
Euskadiko liburutegi legeari buruzko dekalogoa : IV
Euskadiko Liburutegi Sistemari dagokionez honako hau azpimarratu nahi dut: alde batetik zein liburutegiren artean osatzen dute Sistema udal liburutegiak, administrazio orokorreko liburutegiak, Unibertsitate eta ikastetxe publikoetako liburutegiak- eta zeintzuk gelditzen dira sistematik at; eta bestetik Euskadiko Liburutegi Sisteman sartzearen ondorioak, batik bat erredakzioari begira, -Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumenak dituen sailak AHALEGINAK EGINGO DITU polítika bateratuei ekiteko, liburutegi-ikerketak egiteko
Liburutegi legearen gaineko dekalogoa : III
AUTONOMISTA da oso. Bitxia da, Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 legearekin konparatuta autonomistagoa da. Eta horrela da, azken momentuan horrela izatea erabaki baitzuten. Eusko Legebiltzarrearen Kultura eta Hezkuntza Batzordearen IRIZPENaren kontra bozkatzea talde batzuek erabaki baitzuten.
Lurraldetasunari dagokionez, lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legean agertzen zen artikulu interesgarria ez du jaso eta ez da izango ez proposatzeagatik-, atea irekita uztea Nafarroa Foru Elkartearekin eta Iparraldearekin itunen bitartez lankidetzan eremu honetan proiektuak aurrera eraman ahal izatearen artikulua, hain zuzen ere.
Lege hau autonomista izan arren, terminología aldetik, kontraesan ugari daude, eta irakurketa zabala eginez gero Euskal Herriko Liburutegi bihur daiteke. Testuan behin baino gehiagotan euskal ondare digitala, euskal bibliografía-ondarea, euskal bibliografía, jaso beharko duela aipatzen duenez, izenburuan Euskadiko Liburutegi izendatu arren, Iparraldean eta Nafarroan sortzen den ekoizpen bibliografiakoa erreferentzia egiten duenez; izena dela dena, borondatea eta aurrekontu egokiak edukiz gero, kontu batzuetarako Euskal Herriko liburutegi bihur daiteke.
Liburutegi legeari buruzko dekalogoa : II
BERANTIARRA da oso. 1980. urtetik EAEk eskumen osoa du liburutegien alorrean, eta egun arte teorian eta politikoen hitzetan ezin garrantzitsua den kultur eremu hau arautu gabe izan da. Hainbeste urte araurik gabe, sistemarik gabe ondorioak ditu: eskumenak oso sakabanatuta izatea, taifen erreinua...
Zinez, esanguratsua da, liburutegiei dagozkion eskumen osoak 1980. urtetik edukita, legerik gabe, sistemarik gabe, sistemaren bururen egoitzarik gabe hainbeste urte izatea. Baina, beno gustukua ez izan arren azkenean liburutegiei buruzko legea onartu zuten.
Konturatu zarete, noiz sortu ziren Legebiltzarra, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eresbil, Ararteko, Orkrestra, IVAP-EHAA, Justiziako erakundeak, eta enparauak. Eta ez da izango eremu honetako profesionalak horren aldeko aldarrikapenak ez izanagatik.
Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Liburutegien Legearen gaineko dekalogoa
Hona hemen lege honek dauzkan alde on batzuek:
- Euskadiko Liburutegi Sistema barruan dauden liburutegiek bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatuko dute, bereziki, lan teknikoak, katalogoak eta baliabide teknikoak bi hizkuntzatan izatea bermatuko baitute.
- Unibertsitate eta Ikastetxe publikoetako liburutegiak Sistema barruan kokatu dira.
- Euskadiko Liburutegia izendatu dute: a. Euskal kulturaren nazioarteko eta ikerketarako zentro. b. Euskal ondare digitalaren egoitza.
- Euskadiko Liburutegiak euskal ondare digitala sortu, babestu, eta zabaltzeko; eta ondare horretarako irispidea bermatzeko mekanismo egokiak edukiko ditu.
- Euskadiko Liburutegiak nazioarteko bibliografia-arauak egokituko ditu Euskadiko Liburutegi Sistema osorako katalogazio-arauak egingo ditu. Era berean, autoritateen katalogoa ikuskatu, bakoizkotu eta zerrenda bakarrean bateratuko du.
Para este viaje no hacía falta alforjas.
Hainbeste zarata, hainbeste lan, hainbeste urte pasatu ondoren lege hau irten da. Prozesua benetan bitxia izan da, lege-aurreproiektu eskasa baino eskasagoa aurkeztu zuten, Legebiltzarreko Kultura eta Hezkuntza Batzordeko irizpena, azkenean lorpena izan zen; baina Legebiltzarreko Osoko Bilkuran buelta eman dute. Politikaren kontuak...
Ikus ditzagun bitxikeria batzuk. Hona hemen PSEk emandako arrazoia jarreraz aldatzeko. queremos que se vuelva al texto original, por sentirlo, por percibirlo muchísimo más claro y mucho más coherente con el debate que mantuvimos en comisión. Batzorde horretan euskal hitza jartzea onartu zen. Batzorde horretan ez zituen defenditu horren kontrako argudioak eta ez zituen jarri emendakinarik. Osoko bilkuran ere ez zuen esan hitz batere euskal hitza ez jartzearen kontra, Nazional hitzari buruz baino ez baitzuen hitz egin, eta gainera oso argudio bitxia erabili zuen PSEk, defenditu zuen Nazional hitza, (Sozialista alderdi barruan nazional hitza erabiltzen dutela zion) euskal eta nazional hitzak baztertzeko. Baten batek zer edo zer ulertu badu adiera dezala.
PPtik etorri zitzaion erantzuna: nosotros votaremos favorablemente el voto particular de la señora Celaá, del Grupo Socialista, porque nos parece que, además, es coherente con lo que nosotros estábamos defendiendo.
Dena den, harridura dator EAJ, EA, EB, eta Aralarrek hartutako joeragatik, -onartu zituzten aldaketak, eztabaidatu gabe, hitzik esan gabe- eta ez PSEk eta Ppk hartutako jarreratik. Aralarrek jokabidea ulergaitzagoa egin zaigua. Hona hemen prozesuan hartutako bitxikeriaren bat: Baztarrika andreak dio: Euskadiko liburutegien legea izatea da. Guretzako ez litzateke Euskadiko Liburutegien legea izango, baizik eta Euskal Herriko Liburutegi Nazionala, beti aldarrikatzen dugun oinarri inportante baten baitan, hau da, Euskal lurralde anitzagoa da, zazpi lurraldez osaturik Hona Hemen Ezenarro andrearen erantzuna, EAJrekin bat eginez: iruditzen zaigulako egiten diren planteamenduak politikoak direla legeak berak jasotzen duenetik haratago. Eta denok dakigu, nahiz abertzaleok beste egitura bat nahiko genukeen, denok dakigu Parlamentu [Eusko Legebiltzarra] honek zer lurralde-eremutan arautzen duen. Beraz, batzuetan balio duenak bestean ez du balio
Lege honek euskal kultura ondareari buruzko 7/1990 legearen akatsak errepikatzen ditu. A) Terminologia aldetik askoz atzerakoia gelditu dute. B) Euskadiko Liburutegiak ez du bibliografia bilduko, kontserbatuko, eta zabalduko, helburu koordinatzea baita. EAJk dio: El título cuarto, que se refiere a la Biblioteca Nacional, la configura como cabecera del sistema bibliotecario de Euskadi, y coordinadora en patrimonio bibliográfico vasco a efectos de su recopilación, conservación y difusión. Oraindik Koordinazio Zentruen garaian gaude, gogoan dauzkazue Liburutegietako Zentru Koordinatzaileak, baten batek baino gehiagok bai. C) Euskararen lehentasuna, non gelditu da? Egun euskararen presentzia eskasa da, erabat baztertuta dago lan teknikoetan, gaztelaniaz jarraitzen dugu lan egiten eta pentsatzen. Non gelditu da bi hizkuntz ofizialen erabilera bermatzeko eskubiderik? Euskararen normalizazioa bultzatu behar da. Non gelditu da horren aldeko erronkak? usadioari jarraituz gero gaztelaniazko ereduei jarraituko diegu in sekula sekulorum. Amen.
Dakizuenez, hiru azken hilabete hauetan saiatu gara artikuluen bitartez, Unibertsitateetan eta zientzia munduan Euskal Herria izan dela kultur eremu naturala adierazten.
Liburutegi arloan Jon Bilbaok bidea erraztu zigun, Euskal Herria eremu naturaltzat hartu zuelako. Baina hutsaren hurrengoan gelditu da, dena. Argi eta garbi utzi dugu liburutegi arloan inoiz ez ditugula lan muga administratibo hauek ezagutu. Orain harritu gaitu oztopoak edo ekimen gabeziak Euskal Autonomia Erkidegoko aldetik etorri izana
Para este viaje no hacían falta alforjas.
Gerardo Luzuriaga
Euskadi ala Euskal
Iruzurra: aurretik den-dena hitzartuta baitzegoen. Lege hau indarrean jartzeko prozesua luzea izan denez, liburutegi mundutik atzemandako kontu batzuei buruzko gogoetak egingo ditut:
Zergatik EAJ, EA, EB, EHAK eta Aralarrek aurkeztu zuten Euskadiko Liburutegien legearen Irizpena era honetan: Euskal Liburutegi Nazionala, eta Euskal Bibliogragia Gordailua azkenean EAJ, EA, EB eta Aralarrek osoko bilkuran atzera egiteko eta PSEren proposamenarekin bat etortzeko: Euskadiko Liburutegi Nazionala, Euskadiko Bibliografia Gordailua uzteko, alegia.
Zertarako?, agian izan da afera nahasteko? Gogoan daukat duela hiru urte, kontu hauekin hasi ginenean idazle eta argitaratzaile ospetsu baten hitzak, liburutegi legea PSEren proposamenekin adostuko zituztela. Horrela izan da, Legebiltzarrean azken irizpena EAJ, EA, EB, EHAK, eta Aralarreko adostasunarekin aurkeztu zen osoko bilkura. Baina, dakizuenez, Euskal Sozialistak honen gaineko boto partikularra aurkeztu zuten, testu osoan aipatutako terminologia aldatzeko. Eta PSE-EEk eskatuta, izena aldatu diote oraindik sortu ez duten erakundeari eta gainontzeko testuari , beraz Euskal Liburutegi Nazionala Euskal erakundea soilik izan da fetoa izan den arte, erakundea jaio berri orduko Euskadiko Liburutegia bihurtzeko.
Euskadi edo Euskal jartzeak prentsan ere nahaspena ekarri du. Baina legea indarrean jarri ondoren ezin garbia geldituko da, izena eta ahalmena, eta funtzioak. Egun, berriz inork ez du jakin nola jarri, nola izendatu, ikus dezagun nola eman duen berria prentsak:
Deiak: Por otro lado, la nueva norma es el primer paso para la creación de la biblioteca nacional vasca o Biblioteca de Euskadi, que se creará por medio de otra ley. Diario de Noticiasek: Durante el debate de la ley, el PP y el PSE han intercambiado críticas por la consideración que cada grupo da a la denominación de la biblioteca nacional vasca. Gasteizen emandako prentsa oharran ere horrela zetorren: La futura Biblioteca nacional vasca se creará sobre la base de una normativa con rango de Ley que será desarrollo de la aprobada hoy.
Aurrekoak garbi adierazten du izenaren aldaketa inork ulertu ez duen azken mugimendua izan dela. Euskadi edo Euskal izatea erabat desberdin baita, jakina.
Nafarroako Liburutegi Digitala
Ustekabe atsegina jaso dut ASNABIko blogetik, horren bitartez jakin izan dut BINADI, Nafarroako Liburutegi Digitala sortu dela. Nafarroako Liburutegi Digitalaren helburua (BiNaDi) Nafarroako ondare bibliografikoa hedatzea da informazio teknologia berrien bitartez. Egun 120 lan eskuragarri dago.
Liburutegi Legea motz gelditu da
Gerardo luzuriaga Joana Albret Mintegiko kidea
«Legea motz geldituko da, liburutegi garrantzitsuenak sistematik at badaude»
- BERRO
Eusko Legebiltzarrak onartutako Liburutegi Legearekin kritikoa da Gerardo Luzuriaga.
Liburutegi Legeak ez die eragingo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegi guztiei, haietako batzuk Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo baitaude. Hortaz, legea eraginkorra izango dela uste duzu?
Gauzak dauden bezala egonda, zaila izango da eraginkorra izatea. Euskadiko Liburutegi Sistema motz geldituko da, liburutegi garrantzitsuenak sistematik kanpo daudelako. Borondatez, ahalmena daukate sistemara biltzeko. Legeak aukera ematen die. Baina Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak ere ematen zien aukera hori, eta 17 urtean, arrazoi bategatik edo besteagatik, liburutegi horiek ez dira sistemara bildu. Orain, egoera politikoa bestelakoa da, badaude beste tresna batzuk duela 17 urte ez zeudenak, baina susmoa daukat liburutegi horiek sistematik kanpo jarraituko dutela. Euskal Herriko egoera berezia da; Espainiako eta Frantziako ereduen mende daude hemengo liburutegiak. Eta garrantzitsuenak Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo geratzen badira, zaila izango da noizbait sistema propio eta antolatua izatea.
Liburutegien eremuan interes asko eta desberdinak daudela esan duzu. Batzuek eredu propioen alde egiten dutela eta beste batzuek Espainiako eta Frantziako eredu bibliografikoei jarraitzen dietela. Legeak eredu propioa ezartzen lagunduko duela uste duzu?
Legea pauso bat da, baditu alde onak. Duela 17 urteko legea sistemari buruzkoa zen bakarrik. Oraingo honek beste gauza batzuk arautzen ditu; esaterako, Euskadiko Liburutegia. Baina liburutegien euskal eredua lortzeko beste gauza batzuk kontuan hartu beharko lituzke legeak. Adibidez, ez du esaten liburutegietako katalogoek euskaraz egon behar dutela. Egun, erdaraz daude gure herrietako liburutegietako katalogoak.
Euskadiko Liburutegi Sistema lankidetza harremanen bitartez liburutegi zerbitzuak emateko gai diren erakundeen multzoa izango dela esan du Kultura Sailak. Hori praktikara eramatea posible dela uste duzu?
Zaila ikusten dut lankidetza sistema, liburutegi asko sistematik kanpo badaude, eta sistemak baino indar handiagoa badute. Haien interesei eta beharrei soilik erantzuten badie bilduko dira sistemara liburutegi horiek.
Liburutegi Legea
Liburutegi Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak, EHAK ez beste alderdien babesarekin
Irune Berro
Eusko Legebiltzarrak Liburutegi Legea onartu du, eta horrenbestez, Euskadiko Liburutegia eratzeko lehen pausoa eman du. Legebiltzarreko alderdi guztiak azaldu dira legearen alde, EHAK izan ezik. Alderdi horretako legebiltzarkideen aburuz, «Liburutegi Legea ez da nahikoa». Bestalde, Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkidearen hitzetan, «legea motz gelditzen da», baina «aurrerapausoa da», eta aldeko botoa eman du. Hala, Miren Azkarate Kultura sailburua pozik agertu da «legea onartzeko lortutako adostasun zabalarekin», eta «Liburutegi Legea sektorea Europa moderno eta aurreratuan kokatzeko aurrerapausoa» dela esan du.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegiek Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeari jarraitzen zioten orain arte. Baina duela 17 urteko lege horrek ez zien eragiten EAEko liburutegi guztiei. Euskadiko Liburutegi Sistema osatzen zutenak bakarrik arautzen zituen, hots, udal liburutegiak. Izan ere, Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat liburutegi; esate baterako, foru aldundietako liburutegi publikoak eta erkidegoko administrazioaren mende ez dauden liburutegi espezializatu eta pribatuak: honako hauek, besteren artean: Gasteizko Antso Jakituna, La Floridako Foru Liburutegia, Bizkaiko Foru Liburutegia, Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka, Eusko Ikaskuntzarena eta Koldo Mitxelena.
Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak bezala, Eusko Legebiltzarrak atzo onartu zuen Liburutegi Legeak ez die aipatutako liburutegi horiei eragingo, Euskadiko Liburutegi Sistematik kanpo baitaude. Alabaina, Irakurketa Sare Publikora biltzeko aukera emango die, «beren zerbitzu multzoa herritar guztien eskura jartzen badute».
Legearekin sektorearen erregulazio zehatzagoa egin nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, «Euskadik liburutegi azpiegitura eta zerbitzu moderno eta koordinatuagoak izan ditzan, herritar guztiek erraz erabiltzeko modukoak». Hartara, «herri administrazioek establezimendu horietarako jartzen dituzten baliabideak optimizatu egingo dituzte».
BESTE IZEN BAT LIBURUTEGIARENTZAT. Halaber, Liburutegi Legearen bitartez, oinarrizko eskubide diren adierazpen askatasuna eta informaziorako irizpide publikoa bermatu nahi ditu Kultura Sailak.
Hori hala izan dadin, aginte publikoek helburuak betetzeko behar diren bitartekoak bermatuko dituztela esan du Jaurlaritzak, «eta liburutegi-zerbitzuen titularrak diren administrazioen arteko koordinaziorik estu eta eraginkorrena bultzatuko» dutela. Hortaz, Jaurlaritzako Kultura Sailaren arabera, Euskadiko Liburutegi Sistema «lankidetza harremanen bitartez liburutegi-zerbitzuak emateko gai diren erakundeen multzoa izango da».
Bestalde, Euskadiko Liburutegia sortzeko legea aurki aurkeztuko du Kultura Sailak Legebiltzarrean. Donostiako Tabako Fabrikan jarriko dutena, baina, ez da Euskal Liburutegi Nazionala izango, Euskadiko Liburutegia baizik. PSEE-EEk eskatuta, izena aldatu diote oraindik sortu ez duten erakundeari. Isabel Celaa legebiltzarkideak egin du proposamena, «terminoaren anbiguotasuna gutxitzeko». Eta Fernando Maura PPko legebiltzarkideak gaiari garrantzia kentzea leporatu dio, «izenak defenditzen duen ideia estatu bihurtu nahi duen nazioarena baita».
