Hemen zaude: Hasiera Blogak Joana Albret Artxiboa 2004 Ekaina 20 Biblioteka Nazionala Euskal Herriarentzat
Dokumentu Akzioak

Joana Albret

Biblioteka Nazionala Euskal Herriarentzat

Edukia:

1- Sarrera: Kulturaren Euskal Planaren erabakia

2- Kontzeptua : funtzioak betetzerik bai biblioteka nazionalik gabe?

3- Biblioteka nazionalak eta kultur nortasuna

4- Biblioteka digitala versus biblioteka nazionala?

5- Biblioteka nazionalen etorkizuna

6- Gurean zer

7- Belgikako eredu bibliografikoak

8- Quèbec-eko biblioteka berria

________________________________________________

1- Sarrera: Kulturaren Euskal Planaren erabakia

Kultur politikaren arloan interesatua denak gogoan izango du 2003ko maiatzean egin zela, Gasteizen, Kulturaren Euskal Planaren Aurkezpen Jardunaldia.

Orduko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Imanol Agotek, azaldu zuenez, Planaren egitekoa honako helburuetan gauzatzen zen:

  • Europarekin bateratzea
  • Kultur eragileen sarea osatzea
  • Euskal kulturaren sistemaren arkitektura eraikitzea.

Adibideen artean, ondokoa aipatu zuen: Biblioteka Nazionala bai ala ez erabakitzea.

Kultura Ondarearen multzoaren barruan, azpimultzo bat zegokien bibliotekei. Azken honetarako lan talde bat osatu zen, biblioteka esanguratsuenetako arduradunak eta elkarte profesionalak partaide zituena. Gure mintegiak ere, Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak, lan-taldean parte hartzeko eta ekarpenak egiteko aukera izan zuen. Lerrook idazten ari naizen momentuan ez daukat ondorioak ezagutzera emango dituen agiri definitiboaren berri, baina berori iritsi bitartean, artikulu honetan gai horren inguruko puntu batzuk azaltzen saiatuko naiz.

Izan ere, 2003ko urrian egin ziren “Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren I. Jardunaldiak” deitutakoetan entzun zenez, “erakunde” bat sortzearen aldekoak ziren hainbat aditu,”erakunde” eta ez “biblioteka” bat (espresuki eskatu zuten terminoa ordezkatzea).

Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia, aldiz, maiz mintzatu da azken urteotan biblioteka nazionala sortzearen alde. Azkena, Kulturaren Euskal Plana eta Biblioteka Nazionala agiriarekin, 2003ko udaran zabaldua.

Zein arrazoitan oinarritu garen? ...

IRAKURRI ARTIKULU OSOA

Agurtzane Juanena 2004/06/20
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)