Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak uxue_alberdi

Harrikadak

uxue_alberdi

Aufbruchstimmung

Atzo eguerdian jaso nuen buzoitik aste honetako Argia aldizkaria. Azalean Maialen Lujanbio txapelduna ageri da, baina beste bertsolari batek eginiko elkarrizketak erakarri ninduen gehiago.

Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa. Frankfurten 1963an jaiotakoa, Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili ondoren, Madrilen gaztelania ikasten ibili zen. Euskaldun batekin maitemindu eta Frantziara joan zen berarekin. Hura laguntzeagatik, sei urte eman zituen espetxean Petrak, ETArekin kolaboratzearen akusaziopean. Azkenik baina, akusazioa bertan behera geratu eta libre utzi zuten.

Esan bezala gauza asko aipatzen ditu elkarrizketan: 80ko hamarkadan Euskal Herria RRVagatik (Rock Radical Vasco) ezagutu zuela, garai batean herri hau oso praktikoa zela politika kontuetan, sufritzeko dagoen gaitasuna (onerako zein txarrerako), nola ikasi zuen euskara kartzelan...

Baina esaldi bakarra aipatzekotan, nik hauxe aipatuko nuke:

"Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut, eta zorionaz ari naizenean ez naiz dibertsio hutsaz ari, benetako zorionaz ari naiz. (...) Zorion kolektiboaren bila joan behar genuke horrenbeste sufritu gabe".

Horixe baietz. Ea No time for love bukatu eta Aufbruchstimmung hasten den (alemanez, gauzak aldatzeko giroa).

Aufbruchstimmung. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko abenduak 17.

Mikel Iturria 2009/12/17

Sustatun akta jasotzen

Euskal blogosferako blog kolektibo zaharrenak kolaboratzaile eta atal berriak ditu.

Jada jakinaren gainean egongo zarete, baina Sustatu zaharrak kolaboratzaile eta atal berriak ditu pasa den ostiraletik: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Elena Laka, Markos Gimeno, Leire Narbaiza, Amodio Jauna, Maite Goñi.... Goian jarritako loturan duzue, Sustatun bertan agertu den albistean, esplikazio gehiago.

Udaberrian-edo aipatu zidan Luistxok gauzak mugitu nahi zituztela eta, iritziak iritzi, klasiko koadrila polita batu dela iruditzen zait. Gustura asko arituko naiz horrelako pertsonekin.

Nire eginbeharrari dagokionez, berriz, luxuzko bikotearekin arituko naizela esan behar dut. Imanol Murua kazetariarekin arituko bainaiz hortik zehar topatzen ditugun gauza interesgarriak aktan jasotzen. Horrela aurkeztu dute goian aipatutako loturan gure atala:

"Benito Fizek ondo egiten du hau, Atoan atalean, euskararen irakaskuntzarekin eta normalizazioarekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen, eta erreferentziarako gordetzen. Gauza bera egingo dute, kultura, politika eta gizarte alorreko kontuekin, Aktan Jasoa atalerako hona gonbidatutako bi notarioek, Imanol Murua Uriak eta Mikel Iturriak.

Notaritza berezi honetan aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com".

Lehenengo aipua aspaldian irakurri dudan elkarrizketa interesgarrienetik jaso dut, Xabier Erkiziari Uxue Alberdik egina (gaztelaniaz itzuli eta Pedradas-en dago: Uxue Alberdi entrevista a Xabier Erkizia); Entzuten ikasi izenburua du zitak.

Urte askotarako, Sustatu.

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31