Harrikadak
teketen
Qik.com probatzen
Aste honetan bertan deskubritu dut.
Gorka Teketenen bidez iritsi naiz qik.com nire telefonoan jartzera. Aste honetan bertan bi bideo labur hauek grabatu ditut, besteak beste.
Larunbat honetan, Literaktum jaialdiaren barruan Rafa Berrio abeslari donostiarrak abestutako lehen kantaren bideoa da.
Ostiral goizean Gipuzkoako metaleko langileek manifestazioa egin zuten Donostian.
Hobetzeko asko daukat, baina erreminta potentea da.
Blogak sortzeko sovieta Itzalagunean
Teketen jauna gidari, blog bat sortzeko aukera larunbat honetan Andoainen.
Apirilaren 15ean idatzi zuen bere blogean Gorka Juliok, Bloga sortu nahi? apuntea.
"Niretzako garrantzitsuenak, azken urteetan sortu ditugun milaka blogak. Beharbada zuetako batzuk bloga duzue dohaineko zerbitzu batean edo ez duzue baina blog bat nahi duzue zuen domeinuarekin. Apirilaren 24ean itzalagunea.com -en urteurrena ere izango da, denon artean hosting merke bat hartu eta erabiltzaile guztien artean kudeatzeko ardurarekin, bakoitzak bere blog propioa eta domeinuarekin sortzeko tailer bat egin dezakegu. Zer iruditzen, zenbatek emango luke izena?"
Jende ezberdinak utzi zituen aldeko komentarioak (nik ere bai) eta iritsi da eguna. Bertara joateko asmoa izanez gero, Larunbatean blogak sortzeko sovieta apuntean eman behar da izena. Komentario bat utzita nahikoa da. Goizeko 11:00etan da hitzordua, Andoaingo Itzalagunean.
Oraindik ez dakit joaterik izango ote dudan, baina gustatuko litzaidake agertzea. Gorkarekin beti ikasten baita zerbait.
Honen harira, Ander Izagirreri esker, jakin dut Juan Varelak diola herritarrek eginiko kazetaritza ez dela esistitzen. Nik ez dut oso garbi. Eta kazetaritza? Esistitzen al da kazetaritza gaur egun?
Un soviet para crear blogs soberanos, este apunte en castellano.
Zorionak, Maialen
Zorionak, Amets. Zorionak, Jon. Zorionak, Andoni. Zorionak, Unai. Zorionak, Sustrai. Zorionak, Mendiluze. Zorionak, Sarriegi. Zorionak, Bertsozale eta bertsozale.
"Gura lukete idazle euskaldunek horrelako elkarte sendo, egituratu eta eraginkor bat; gura lukete zinegileek beraien gora beherak babestu eta landuko lukeen ofizio-elkarte bat; gura lukete euskal kantariek beraien eskubideak babestu eta kantarien beharrak asetzen lagunduko lukeen talde autoeratua".
Hori idatzi zuen urriaren 21ean Iban Arantzabalek. Bertsozale Elkartea: kanpotik zer esango duten zain egon barik.
Honen harira beste bi gomendio gehiago:
Lehena, zuzena: Galder Gonzalezek Zuzeun idatzitako Norena da bertsoa? hausnarketa.
Bigarrena, zeharkakoa: Gorka Juliok idatzitako e-Liburuak gurean mugatuta etorriko dira. Kasu honetan, gainera, eztabaida interesgarria piztu da bertan.
Amets prefabrikatuak
Atzo goizean hartu nuen Hertzainaken disko hau. Aurreko batean Jolausek "Aitormena"ri erreparatu zion. Nik kanta guztiekin osatu dut apuntea.
Amets prefabrikatuak
"Prefabrikatutako ametsetan / estadistikaren zeruan / borondatea itoa izan da / kontsumoaren ferian".
Akabo hilabete asko iraun duen hauteskunde kanpaina. Iluntzeko 20:01ean alderdiak gutaz ahaztu egin ziren. Bi ordu pasatxo eman zuten bakoitzaren boto-poltsari begira.
Ispiluaren aurrean
"Kristalaren bestaldera bi begiak iltzaturik / jada ezin dut konprenitu zein gaizki sentitzen naizen / Dena aldatu da erabat".
Noiz izango dira hurrengo hauteskundeak? EAEri dagokionez, ezetz aguantatu lau urte gobernuan udaberri honetan lehendakari izendatua denak.
Autokutsatzen
"Automata bat naiz, zarata belarritan / Ez dakit non nagoen baina berandu da".
Ibarretxeri etxera joateko garaia iritsi zaiola dirudi. Bere onerako izango da.
Era berean, EAJri ere komeni zaio Lakuatik urruntzea bolada batez. Hainbeste urte pasa dituzte gobernuan!
Aitormena
"Ez dira betiko garai onenak / Azken finean, gizaki hutsak gara / barearen ostean dator ekaitza / udaberri berririk ez guretzat".
Papeleta ederra du PatxiLok. Ez litzaidake gustatuko bere tokian egotea. Ez dut ezer espero berarengandik, baina gaur Jukeboxek ederki gogoratzen zuen bezala, horrela hartu zuen Donostiako alkatetza Odón Elorzak 1991n... eta bertan jubilatuko dela dirudi.
Gaizki pentsatzen
"Ez pentsa gaizki. / Gaizki pentsatzen hasi naiz betiko lez pentsatzen / zuek beti zaudela pentsatzen / gu beti garela gauza bera pentsatzen".
Demagun 25 eserleku lortzen dituela PSEk (EArekin du eserleku bat jokoan, baina partidu honek 8 boto ateratzen dizkio bakarrik eta atzerrian daudenen botoak kontatzeke daude oraindik). Ederki sufrituko du Lopezek PPkoen menpe geratzen bada. Zer esanik ez UPyDkoak bidaide badituzte.
Zuzen zuzen heriotzeraino
"Zuzen heriotzeraino / ez dago atzeko biderik / Argiak itzali egin dira / bukaera goxoa banoa".
Javier Madrazori norbaitek erakutsi beharko dio dimisioa hitza hiztegian bilatzen. Eta etxerako bidean jar dezala hain ondo ordaindu dugun Kepa Junkeraren lana. Unai Ziarretak egin duen bezala.
Tupeak gora
"Hauxe da ronkanroll jaia / hoixe eroa jaia / rokanrola dantza jaia / hoixe eroa".
Aralarri dagokionez, pena ez kentzea PPri Gipuzkoako azken eserlekua. Euforikoak daudela dirudi. Hori bai, ondo baino hobeto ikasi beharko lukete goiko bi alderdiek larrutik ordaindu duten lezioa: boterea ukitzeak, are gehiago alderdi handi baten arrimuan jartzeak, ondorio larriak izan ditzakeela.
Suaren gainean dantzan
"Etxetik alde egin eta giltza bota, ez nintzan itzuliko legepera / eskaintzen zidatena ez nuen nahi / lehenengo obeditu ta gero jai".
Ezker abertzale ortodoxoa erditik kentzen saiatzen badira ere, ur azpitik bizi-bizi ateratzen da beti. Baina, kontuz, gazte garaiak pasa dira jada.
564
"Hotz amaigabe bat baino latzago / ta urteak egun baino gehio / 564 ohe huts / samina zabaltzen".
Adi, boto biltzaileak! Abstentzioa ere gora doa.
Bi minutuero
"Hegoko itsasoraino tren bat doala pentsatzen / hasten baldin bazara / bi minutuero / herrimina".
Atzo ez nuen jarraitu hautesgaua telebistaz: irratia, hauteskundeak.teketen.com, twitter eta Sustatuk montatuko liveblogging-a izan nituen lagun.
Oharra: hauxe da Jolausek egin zuena Aitormena kantarekin.