Harrikadak
sustatu
Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua
Xabier Mendiguren editoreak Imanol Muruaren liburu berriaz aurreratutakoak.
Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian: "Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak." Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.
Mendigurenek hiru idazle eta beste hainbeste obra aipatzen ditu jarraian: Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak, Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo, Elorriagaren SPrako tranbia...
Eta zer topatuko dugu irakurleok Muruaren Loiolako hegiak liburuan: "Kronika xehe bat da, 2006ko udazkenean Jesulagunen basilikan EAJ, PSE-EE eta Batasunako ordezkariek egin zituzten elkarrizketei buruz, baita aurretik eta ondotik ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandako hartu-eman eta gorabeherei buruz ere."
Eta amaitzeko: "Liburu hau apartekoa da, ordea, orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen baitu. Urkullu, Egiguren eta Otegirekin izandako solasaldi luzeetan oinarrituta, eta hainbat iturritatik osatuta, azken bake-prozesuaren erretratu zehatza egin du, erdi ezkutuan zeuden edo guztiz ezezagunak ziren datu ugari plazaratuz."
Tira, orain bakarrik falta zaigu jakitea liburua noiz egongo den kalean. Irakurtzeko gogoa piztu zaigu-eta.
Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua. Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko otsailak 9.
Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?
Aktan Jasoa. Sustatu. PSE vs. EAJ.
Komunikabideen aurrean hitz egin zuen asteazkenean José Antonio Pastor sozialistak. "Besteak beste zera esan zuen":
"Ez dago garbi nork agintzen duen EAJn: Urkulluk Interneten duen blogetik, Egibarrek Parlamentutik edo Bilbaok Bizkaiko Foru Aldunditik".
Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat? Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko urtarrilak 21.
Aufbruchstimmung
Atzo eguerdian jaso nuen buzoitik aste honetako Argia aldizkaria. Azalean Maialen Lujanbio txapelduna ageri da, baina beste bertsolari batek eginiko elkarrizketak erakarri ninduen gehiago.
Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa. Frankfurten 1963an jaiotakoa, Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili ondoren, Madrilen gaztelania ikasten ibili zen. Euskaldun batekin maitemindu eta Frantziara joan zen berarekin. Hura laguntzeagatik, sei urte eman zituen espetxean Petrak, ETArekin kolaboratzearen akusaziopean. Azkenik baina, akusazioa bertan behera geratu eta libre utzi zuten.
Esan bezala gauza asko aipatzen ditu elkarrizketan: 80ko hamarkadan Euskal Herria RRVagatik (Rock Radical Vasco) ezagutu zuela, garai batean herri hau oso praktikoa zela politika kontuetan, sufritzeko dagoen gaitasuna (onerako zein txarrerako), nola ikasi zuen euskara kartzelan...
Baina esaldi bakarra aipatzekotan, nik hauxe aipatuko nuke:
"Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut, eta zorionaz ari naizenean ez naiz dibertsio hutsaz ari, benetako zorionaz ari naiz. (...) Zorion kolektiboaren bila joan behar genuke horrenbeste sufritu gabe".
Horixe baietz. Ea No time for love bukatu eta Aufbruchstimmung hasten den (alemanez, gauzak aldatzeko giroa).
Aufbruchstimmung. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko abenduak 17.
Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren
24 ordu nahikoak izan ziren politikari frantses honen kontua blokeatzeko twitter sare sozialean.
Nicholas Sarkozyk gidatzen duen UMP alderdiko bozeramailea da Frédéric Lefebvre. Atzo arte ez nuen Lefebvre jaunaren berri (gutxiegi jarraitzen dugu hegoaldekook Frantziako gorabeherak, baina kristo guztiak daki hemen nor den Belen Esteban). Twitter-en izan dut haren berri. @kortabitarteren tweet honetan, hain zuzen ere. Eta bertan ageri den estekan egin dut klik. Frédéric Lefebvre expulsé de twitter en 24 heures (24 ordutan bota dute twitter-etik Frédéric Lefebvre).
Dena asteazken arratsaldean hasi zen. Bozeramaile aho beroak kontua zabaldu zuen twitter-en eta lehen mezu gisa, aktan jasoa gordetzeko modukoa:
"Que cela serve de leçon a la presse" (Komunikabideentzako irakasgaia izan dadila hau).
Etsai asko izango ditu, zeren di-da montatu zen kanpaina Léfebvre jaunaren twitter kontua blokeatzeko. Eta 24 ordutan bertan behera utzi zuen twitter-ek aipatu kontua.
Baina bueltan da berriro, lehen bezain harroxko.
"I'm BACK, merci pour votre soutien massif et vos nombreux mails!" (Hementxe naiz berriro. Eskerrik asko zuen babesagatik eta zuen mail andanagatik!)
Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko azaroak 28.
Frédéric Lefebvre, un político arrogante en twitter, este apunte en castellano.
Jose Ignacio Munilla dator
Sustatun gaur argitaratutako artikulua. Eskuin muturreko gotzaina izango du Gipuzkoak.
Gaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak).
2006an deskubritu nuen Munilla eta haren artikuluak jasotzen dituen webgunea. Nahiz eta beste helbide batean egon, sarean daude irakurtzeko moduan Jose Ignacio Munillaren artikuluak.
Hona hemen 2006an irakurritako bi parrafo homosexualitateari buruzko artikulu batean idatziak:
"El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores "victorias", al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual)".
"Existen, no obstante, profesionales de primera línea que se atreven a continuar afirmando lo que la psiquiatría siempre ha afirmado: estamos ante un trastorno neurótico (Van Den Aardweg, Bieber & Bieber, Aquilino Polaino, etc...)"
Oraingoz idatzi duen azken artikuluan, abortuaren inguruan, dio: "quien apruebe la Ley del Aborto estará en situación de complicidad de asesinato". Eta, aizue, Mandela aipatzen du bukaeran.
Barre egingo dugu, baina tristea da horrelako pertsonek agintea izatea edonon daudela ere.
Jose Ignacio Munilla dator. Sustatu. 2009-11-21.
José Ignacio Munilla vuelve a casa por navidad, este apunte en castellano.
Gortesauak
Sustatun atzo argitaratutakoa. Errege-erregin espainolen gortesauak, noski.
Aste honetan albiste izan da errege-erreginek Donostiara eginiko bisita. Eta kezkatuta geratu naiz ikusterakoan batzuek nola atera dituzten ukondoak bikotearekin egoteko.
Ez dut jarraipen berezirik egin, baina nire RSS irakurgailura iritsitako apuntetxo bat eta argazki bat aipatu nahi ditut gaur.
Mikel Erentxun musikariak ondoko hau jarri zuen bere blogean errege-erreginak ezagutu ondoren: "Esta tarde he conocido a los Reyes (...) El Rey, muy simpático. La Reina, muy atenta y muy amable. Se ha saltado todo los protocolos y nos hemos hecho unas fotos".
Hurrengo egunean, gainera, errege-erreginekin ateratako argazkia jarri zuen. Hirukoteaz gain, beste musikari bat ageri da erretratuan, Alex Ubago.
Uste baino okerrako dago musikaren mundua.
Gortesauak. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-11-15.
Cortesanos, este apunte en castellano.
Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera
Lau minutu pasatxoko bideoa. Aktan jasoa. Sustatu.
Ander Izagirre kazetariaren bidez izan dut bideo honen berri. Berak fogonazos izeneko blogetik jaso du: Bombardeo en Afganistán y después a cenar a casa.
Kontua da bonbak botatzen dituztenak Estatu Batuetan daudela, Las Vegasko iparraldean dagoen Creech basean. Eta hildakoak, berriz, Afganistanen. Urrutiko kontrol bidez maneiatzen dituzte abioiak eta bonbak.
Lau minutu pasatxoko bideo beldurgarria.
Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-26.
Malalai Joyaren ustez bakeari irain egin diote Nobel Saria Obamari emanez
Sustatun publikatu zuten atzo Malalai Joyak Donostian emandako hitzaldiari buruzko nire lerro batzuk.
Hunkituta atera nintzen atzo arratsaldean Malalai Joyak Donostiako Udaletxean eskaini zuen hitzaldiaren ondoren. Lehen miresten banuen andre hau, orain gehiago. 31 urte dituen emakume afganiarra da. 2005ean aukeratu zuten parlamentari, baina 2007an bota egin zuten Parlamentutik (pisuzko arrazoirik gabe).Geroztik, lau aldiz saiatu dira bera hiltzen eta guztietan onik atera da. Birkarzainen laguntzaz, burkaren babespean (emakumeek pairatzen duten indarkeria-ikurra, paradoxikoki), gauero etxez aldatzen da bizirik jarraitu ahal izateko.
Malalai Joya asko mugitzen da nazioarte mailan eta egun hauetan gure artean daukagu (Donostian, atzo; Iruñean gaur). Goizean elkarrizketa mordoa eskaini ondoren (adibidez, Irutxuloko Hitzari eskainitakoa hemen), berrehun bat lagunen aurrean hitz egin zuen atzo iluntzean Donostiako Pleno Aretoan. Egoera penagarria dela ezagutzera emateko, datu mordoa eman zituen jario handiko andre adoretsu honek.
Publiko artetik, pertsona batek galdetu zion ea zer pentsatzen zuen Obamaren Bake Nobel Sariari buruz:
"Bakeari irain egitea da Obamari Bake Nobel Saria ematea. Gerraren presidenteari eman diote. Zer egin du bederatzi hilabete hauetan Obamak Bakearen alde Afganistanen, Pakistanen, Palestinan...?"
Bi etsai mota dituztela ere gaineratu zuen: barrukoak eta kanpokoak. Azken hauei dagokienez, okupazio indarrek Afganistandik alde egin behar zutela aldarrikatu zuen eta, horretarako, gure laguntza eskatu. Nahi izanez gero, Malai Joyaren aldeko taldearen webgunearen bidez badago berarekin harremanetan jartzeko aukera.
Martin Luther King-en esaldi batekin amaitu zuen ekitaldia, heriotzaren beldur ez dela dioen Malalaik. Izan ere, inoiz itxaropena galtzen ez duen horietakoa baita hezur-haragizko gure heroi berria.
Mikel Iturria. Malalai Joyaren ustez bakeari irain egin diote Nobel Saria Obamari emanez. Sustatu. 2009ko urriak 16.
Bezperan nik hemen bertan ikusgai jarritako bideoa ere ageri da Sustatun. Ander Izagirre ere ekitaldian egon zen eta kronika ederra eta zabala moldatu du. No tengo miedo a la muerte, pero sí al silencio.
Malalai Joya: es un insulto a la paz la concesión del Nobel a Obama, este apunte en castellano.
Ordena zaharra vs. ordena berria
Aktan jasoa atalean kolaboratzen dut Sustatun. Hona hemen gaurkoa.
Fareed Zakaria Newsweek aldizkariko editorea da, eta CNNko GPS elkarrizketa programako aurkezle, besteak beste. Munduko zati honetan ibili zen duela egun batzuk The Post-american World liburuaren promozio tourrean (honetan ere, besteak beste).
Aukera hori ez zuten alferrik pasatzen utzi La Vanguardia periodikoaren kontrazaleko La Contra atalekoek. "Mundua antiamerikarra zen eta gaur jada postamerikarra da" esaldia nabarmendu dute tituluan bertan.
Esaldi azpimarragarri batzuk daude tarte horretan. Munduak dituen arriskuei buruz galdetuta, zera erantzuten du:
"Benetazko arriskua ez da terrorismoa, boterearen mahaian etorri berriei tokia egitea baizik. Lege historikoa da: gora begira dagoen potentzia bat boteretsuen mahaian hartzen ez dutenean, dagoen mundu ordena lehertarazten saiatzen da eta berea sortzen".
Komunikabideen etorkizunari buruz, berriz:
"Alde egindako publizitatea, ez da bueltatuko. Eta lehen iragarkiek finantzatzen zutena, orain irakurleek pagatu beharko dute. (...) Irakurle gutxiagok gehiago ordainduko dute. Periodiko bat produktu oso garestia da, merkeegi saltzen zena dirulaguntza publizitarioagatik".
Demagun Google iritsi berria dela. Gozoak daude Murdoch eta beste jauntxo batzuk berarekin. Newsweek atarian topatu dugu jauntxoen esaldi hau: "Beraiek (komunikabide taldeetako buruek) diote Google dirutza ari dela egiten beren edukiak inolako lotsarik gabe hartuz eta beraiek zuzentzen dituzten periodikoak negoziotik kanpo utziz".
Gauzak horrela: Google-k lehertarazi al du jada ordena zaharra?
Mikel Iturria. Ordena zaharra vs. ordena berria. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-10.
Hau paraderua (II)
Pop politikaz hitz egin genuen aurrekoan. Pop-etik death metalera pasa dira politikariak.
Hau paraderua apuntearen jarraipena.
Gaur goizean lagun batekin egon naiz kontzertuen prezioei buruz hizketan (mail bidez). Horretan ari nintzela, gogoratu naiz atzo Sustatun irakurritako lerro batzuekin. Gipuzkoako Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiaren hausnarketa estrategikoaren atarian lurralde honetako egoera ekonomikoaz zera diote:
"Maria Jesus Aranburuk berak, 2009. urteko zenbait datu ekonomiko eman ditu: Aldundiko diru-sarrerak % 25-26 jaitsi dira, Gipuzkoako industria ekoizpena % 24, eta urtebetean 11.000 lanpostu galdu dira lurraldean. (...) Aurrekontuetan %30 inguruko murrizketa aurreikusten da eta diru laguntzak jasotzen dituzten elkarteek eta enpresek euren jarduera egokitu beharko dutela adierazi dute".
Antzeko-parezido hitz egin omen zuen Bizkaiko ahaldun nagusiak, Bilbao jaunak, ikuspegi orokorragoarekin kasu honetan, Cybereuskadin Jose A Del Moralek dioenez. Paragrafo bat hona ekartzearren (gehiago ekar baitaitezke)
"En lo que él mismo ha definido como “economía de guerra”, ha propuesto un ajuste duro en todos los gastos, salvo los sociales y los de promoción empresarial. “Desaparecerá del presupuesto lo que pueda desaparecer. No habrá ni renovación de flota de vehículos, ni cenas de gala en congresos promocionales, ni nada que resulte prescindible”, ha precisado".
Finean, badirudi politikari batzuek txorakeriak baztertu dituztela eta egoeraren larriaz hitz egin nahi digutela.
Orain ez dago politikan, baina aspaldi dabil bide horretan Amatiño. Bi adibide: Europa aberatsenak egin du eta Eibar aldizkarian publikatutako Eibar y el mundo que nos viene (gaztelaniaz). Hau da azken honen sarrera:
"Lo mejor será que los eibarreses nos vayamos a cantar rancheras a Bangladesh o Vietnam, aunque no sea más que para disimular nuestra propia irresponsabilidad y negro futuro. Llevamos treinta años construyendo más viviendas que generando nuevas industrias y eso no puede tener buen final".
Bueno, ni ez noa Vietnamera (oraingoz). Zinemaldira baizik. Belodromora.
Menudo panorama (II), este apunte en castellano.

Iturri twitter-en