Harrikadak
imanol_murua
Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua
Xabier Mendiguren editoreak Imanol Muruaren liburu berriaz aurreratutakoak.
Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian: "Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak." Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.
Mendigurenek hiru idazle eta beste hainbeste obra aipatzen ditu jarraian: Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak, Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo, Elorriagaren SPrako tranbia...
Eta zer topatuko dugu irakurleok Muruaren Loiolako hegiak liburuan: "Kronika xehe bat da, 2006ko udazkenean Jesulagunen basilikan EAJ, PSE-EE eta Batasunako ordezkariek egin zituzten elkarrizketei buruz, baita aurretik eta ondotik ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandako hartu-eman eta gorabeherei buruz ere."
Eta amaitzeko: "Liburu hau apartekoa da, ordea, orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen baitu. Urkullu, Egiguren eta Otegirekin izandako solasaldi luzeetan oinarrituta, eta hainbat iturritatik osatuta, azken bake-prozesuaren erretratu zehatza egin du, erdi ezkutuan zeuden edo guztiz ezezagunak ziren datu ugari plazaratuz."
Tira, orain bakarrik falta zaigu jakitea liburua noiz egongo den kalean. Irakurtzeko gogoa piztu zaigu-eta.
Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua. Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko otsailak 9.
Sustatun akta jasotzen
Euskal blogosferako blog kolektibo zaharrenak kolaboratzaile eta atal berriak ditu.
Jada jakinaren gainean egongo zarete, baina Sustatu zaharrak kolaboratzaile eta atal berriak ditu pasa den ostiraletik: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Elena Laka, Markos Gimeno, Leire Narbaiza, Amodio Jauna, Maite Goñi.... Goian jarritako loturan duzue, Sustatun bertan agertu den albistean, esplikazio gehiago.
Udaberrian-edo aipatu zidan Luistxok gauzak mugitu nahi zituztela eta, iritziak iritzi, klasiko koadrila polita batu dela iruditzen zait. Gustura asko arituko naiz horrelako pertsonekin.
Nire eginbeharrari dagokionez, berriz, luxuzko bikotearekin arituko naizela esan behar dut. Imanol Murua kazetariarekin arituko bainaiz hortik zehar topatzen ditugun gauza interesgarriak aktan jasotzen. Horrela aurkeztu dute goian aipatutako loturan gure atala:
"Benito Fizek ondo egiten du hau, Atoan atalean, euskararen irakaskuntzarekin eta normalizazioarekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen, eta erreferentziarako gordetzen. Gauza bera egingo dute, kultura, politika eta gizarte alorreko kontuekin, Aktan Jasoa atalerako hona gonbidatutako bi notarioek, Imanol Murua Uriak eta Mikel Iturriak.
Notaritza berezi honetan aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com".
Lehenengo aipua aspaldian irakurri dudan elkarrizketa interesgarrienetik jaso dut, Xabier Erkiziari Uxue Alberdik egina (gaztelaniaz itzuli eta Pedradas-en dago: Uxue Alberdi entrevista a Xabier Erkizia); Entzuten ikasi izenburua du zitak.
Urte askotarako, Sustatu.
Espainiako Zuzenbide Estatua (eta II)
Auzitegi Konstituzionalaren epaia dela-eta.
Imanol Muruaren blogean irakurri dugu asteburu honetan:
"Asko ikasten da Espainiako auzitegietako autoak eta epaiak irakurrita. Auzitegi Konstituzionalaren epaiarekin ikasi dugu, adibidez, fiskalarentzat eta Estatuko abokatuarentzat txostenak egiten dituzten polizien iritziak ezin direla frogatzat hartu; ezker abertzalea «ideologia adierazpen gisa» ez dagoela debekatua, Espainiako ordenamenduan ideologiak «erabat libreak» direla; ETAren eta hautagaietako batzuen arteko adostasun ideologikoa ez dela hautagaitza debekatzeko arrazoi; abalisten «historia pertsonala (politikoa, poliziala edo judiziala)» ezin dela ezer baliogabetzeko oinarri izan; eta ez direla aintzat hartzeko moduko zantzuak hautagaien jokabideak, hala nola Angeles Maestrok Batasuneko kide espetxeratu baten askatasuna eskatzeko sinadura eman izana, Doris Benegasek 1984an Herri Batasunaren mitin batean parte hartu izana, edota Francisco Javier Belarra 1999an Euskal Herritarrok hautagaitzaren zerrendan agertu izana; azken batean, horiek guztiak oinarri hartuta hautagaitza debekatzea, hautagaien oinarrizko eskubide politikoak urratzea izango litzatekeela. Harrigarriena ez da Auzitegi Gorenak froga horietan eta antzeko beste batzuetan oinarrituta baliogabetu zuela joan den astean II-HE hautagaitza, baizik eta Auzitegi Konstituzionalak berak orain oinarririk gabekotzat jo dituenen pareko argudioekin utzi izan dituela legez kanpo, bata bestearen atzetik, ezker abertzalearen joerako hainbat hautagaitza. Gorde beharreko epaia, inondik ere, datorrena datorrela ere".
Horren zergatia José María Brunet-en "Malestar en el Supremo por la luz verde a los abertzales" artikuluan etor daiteke (ordaindu beharrekoa da lotura, baina paperetik kopiatuko dut zati bat):
"En el asunto hay gato encerrado. Hace un par de semanas estuvo en España el presidente del Tribunal Europeo de Derechos Humanos (TEDH), Jean Paul Costa. Fue recibido por las máximas autoridades del Estado y estuvo de visita en el Constitucional. Fue una charla informal. Pero entre canapé y canapé surgió el tema de los recursos contra la ilegalización de Batasuna y organizaciones abertzales derivadas".
(...)
"No es posible reproducir con exactitud el diálogo, pero fuentes conocedoras del encuentro y sus circunstancias aseguran que en el Constitucional quedó clara la conveniencia de no seguir bajando el techo de las exigencias para ilegalizar partidos. España se juega recibir un varapalo del Tribunal de Estrasburgo dentro de unos meses, y no es cuestión de ponerlo más fácil. En el actual estado de cosas, parece que la ilegalización de Batasuna pasará el filtro, pero otras anulaciones de candidaturas pudieran tenerlo peor si los jueces del Tribunal Europeo llegan a la conclusión de que la ofensiva contra el entorno del terrorismo se está haciendo en España con inadecuada finura jurídica. Y ahí es donde reside en buena medida parte del malestar del Supremo, en haberse quedado fuera de juego en este sutil intercambio de pareceres jurídicos con Europa, con el resultado de ver anulada su decisión. El malestar es mayor si se tiene en cuenta que la resolución del Supremo se tomó por 11 votos a 5 y que los discrepantes ni siquiera hicieron voto particular por escrito para exponer sus objeciones".
Hau da, Bruneti kasu eginez, Konstituzionalak emandako epaia Europari dion beldurragatik hartua da.
Honen harira, beste bi artikulu gomendatuko ditut: Samuel Quilomborena bata (Lega-legalización) eta Mariano Ferrerena bestea (Límites).
Eguneraketa. 21:45. Beste artikulu interesgarri bat. Iñigo Saénz de Ugarterena hau. Iniciativa Internacionalista estará en las elecciones.
Pim-pam-pum
Ander Rodríguez zinegotziari eginiko bi elkarrizketa irakurgai.
Txundituta irakurtzen ditut Arrasateko Ezker Batua-Zutik koalizioaren kontra esaten ari direnak. Ados nago Ander Rodríguez zinegotziarekin: exekutibek agindu nahi dute eta udaletako zinegotziak albo batera utzi, ez-dakit-nongo bulegotan adosten diren akordioak betetzea besterik ez zaie utzi nahi.
Maiatzaren 1ean Berriak publikatu zuen Imanol Murua Uriak eginiko elkarrizketa eta maiatzaren 2an Noticias taldeko periodikoetan agertu da Jone G. Lurgain kazetariak eginikoa. Kontutan hartzeko gauzak esaten ditu zinegotzi gazteak, pim-pam-pum-aren erdian, duintasun osoz.
Iturri twitter-en