Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak iñaki_diéguez

Harrikadak

iñaki_diéguez

Amaitu da Cirque du Soleil Iñaki Diéguezentzat

Ia hiru urte eman ditu konpainia horretan lanean. Euskal Herriratu berria da eta haren tokia beste euskaldun batek hartuko du, Amaia Iraola doneztebearrak.

"Bueno pues esto se terminó. 2 años y 9 meses después de mi primera experiencia en el Show “Alegría” en Seul, casi mil shows en total, no sé cuantas ciudades y tampoco cuanta gente he conocido en todo este tiempo, es hora de volver a casa. El sábado al mediodía estaré comiendo pescado (que es lo que más he echado de menos aquí), y un txakoli en casa. Lo siguiente que tengo que hacer es subir a Peñas de Aia porque cuando me marché de casa mi amigo Andde Larzabal me trajo un saquito con tierra de ese monte que he ido llevando durante todo este tiempo conmigo, así que hay que devolver la tierra a su lugar de origen!!"

Horrela hasten da ekainaren 17an bidalitako "Kaixo Minneapolis-etik eta Agur Amerika 32" izeneko mezu elektronikoa, zenbakiak dioen bezala Cirque du Soleil konpainian sartu zenean Iñaki Diéguez irundarrak lagunez, ezagunez eta senidez osaturiko zerrenda batera igorritako 32. mezua (hilero mezu bat, gutxi gorabehera) eta azkena.

Iñaki, proba moduan, Hego Korean aritu zen 2008ko urte bukaeran. 2009ko udan joan zen Ipar Amerikara eta handik ibili da konpainiaren oVo obran musikari lanetan. Hilabete hauetan ikuskizuna inguru hauetan eskaini dute: Montreal, Quebec, Toronto, San Francisco, San Jose, New York, Hartford, Boston, Otawa, Washington, Atlanta, Houston, Cincinatti eta Minneapolis. Normalean aste batzuk pasa dituzte hiri bakoitzean.

"En general esta experiencia ha estado bastante bien en todos los niveles. Si me tuviera que quedar con algo es que estuvimos un año y pico en familia lo que es bastante difícil cuando estoy por allí. Fueron como unas vacaciones largas haciendo turismo. Para los niños creo que ha sido una buenísima experiencia, y para mí (aunque he currado bastante..), también han sido en cierta medida unas vacaciones pagadas".

Iñakiren tokia Doneztebeko Amaia Iraola soinujoleak hartuko du eta, dena ondo joanez gero, Chicago, Los Angeles, Santa Monica eta Calgary bezalako hiriak ezagutzeko parada izango du. Baita Australia herrialdea ere.

"Las condiciones de trabajo son buenísimas, la gente te cuida super bien (...) se vive demasiado bien y eso creo que es lo malo de esto. Creo que si pasas mucho tiempo en esta empresa te olvidas que fuera de la carpa del circo hay un mundo en que la vida no es así".

Ongi etorri errealitatera. Espero dezagun esperientzia honetatik buruan duzun diskoa egiteko aukera izatea.

Se acabó el Circo del Sol para Iñaki Diéguez, este apunte en castellano.

 

Mikel Iturria 2011/06/21

Mundu hau zirku bat da

Duela bi urte pasatxo kontatu nuen hemen Iñaki Diéguez Cirque du Soleil konpainiak fitxatu zuela.

Esan bezala, duela bi urte pasatxo kontatu nuen Iñaki Diéguez irundarra Cirque du Soleil-ekin apuntean mundu mailan ezaguna den konpainiak eginiko casting-a pasatu zuela musikari honek. Handik urtebete ingurura-edo, aste batzuk eman zituen (2008ko bukaera eta 2009ko hasiera) Hego Korean. Baina berriro bueltatu zen Euskal Herrira.

Bertan hilabete batzuk egin ondoren, 2009ko ekainean jo zuen Quebecera. Ipar Amerikan dabil geroztik: Montreal, Toronto, California... Irailetik, gainera, emaztea (Edurne) eta bi semeak ditu inguruan.

Beraiekin gogoratu nintzen aurreko batean jakin nuenean Cirque du Soleil konpainiako beste talde bat Donostian egongo dela apirilaren bukaeran Saltimbanco izeneko ikuskizunarekin.

Hilean behin edo, mezu kolektibo luzea bidaltzen du Iñakik azken hilabetean nondik nora ibili den kontatuz. Behin baino gehiagotan esan izan diot bloga egin beharko lukeela, baina ez dit kasu egiten (behintzat Iñaki Diéguez profila badu Myspace atarian).

Azken mezuan Kepa Junkera musikariarekin egon dela kontatzen zigun. Eta Kepa Junkerak Egokitu zutabea idatzi zuela Deian. Dirudienez, musikari bizkaitarra Kalifornia aldean omen dabil, familiarekin hau ere.

Amaitzeko, Myspaceko txokoan kuku egin ondoren jakin dut New York-en pasako duela udaberria. Zaila izango da, baina gustatuko litzaidake halako batean beraiekin topo egitea. Izan ere, Edurne nire lehengusua da-eta.

Iñaki Dieguez irundarra Cirque du Soleil-ekin

Publiko egin duenez lasaiago kontatuko dut orain txoko honetan.

Iñaki Diéguez akordeonista irundarrak artista askorekin jo izan du akordeioa, besteak beste Pantxoa eta Peiorekin edo Gontzal Mendibilekin batera. Proiektu pertsonalenak, berriz, Ghatusain folk taldea eta Iñaki Diéguez trio jazz hirukotea dira.

Azken honekin grabatu du "Crossing time" diskoa eta aurten kaleratu du katalogo guztia iTunes-en duela iragartzen duen Etxe-ondo diskoetxean (zalantza daukat: gainerako diskoetxeek ez dute?). "Crossing time"n jazzaren mugetatik barrena eraman du instrumentua. Klasikoak jotzeaz aparte, bere zenbait konposizio sartu ditu. Igor Telletxea bateria jotzaile eta Ritxi Salaberria baxu jotzailearekin batera ari dira lan hau aurkezten eta, kostata, baina atera zaizkio zenbait emanaldi Euskal Herrian.

Dena dela, uste dut ezagunagoa egingo dela hemendik aurrera Cirque du Soleil konpainiarekin munduan barrena egingo duen biragatik. Dirudienez, duela zenbait hilabete multinazional horrek musikariak behar zituela esan omen zion norbaitek. Beraiekin harremanetan jarri ondoren, hiru bideo bidaltzeko esan zioten. Hiru pieza horiek grabatu eta bidali egin zizkien.

Dena ahaztuta zuenean, Parisen egitekoa zen casting batera joateko gonbitea jaso zuen. Zirkoak bitan banatzen du mundua horrelakoetan: batzuk Chicagora, besteak Parisera.

Pariseko langa gainditu ondoren, hartu egin dute eta hilabete batzuk barru deituko diote konpainia prestatzen ari den ikuskizun batean pare bat urtez munduan zehar emaztea eta bi semeekin ibiltzeko.

Cirque du Soleil-en ibilitako beste euskaldun bat ezagutzen dut nik: Virginia Imaz pailazoa, Oihulari Klown-ekoa.

Bietako inor ez da egongo Donostiako Antonio Elorza Belodromoan eskainiko duten ikuskizunean. Webgunearen arabera, sarrera guztiak saldu dituzte.

En castellano

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31