Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak grebaorokorra

Harrikadak

grebaorokorra

Gaur #grebaorokorra Euskal Herrian

Pentsio-sistemaren erreformen aurka.

Greba Orokorra

Blog honek eta atzean dagoen blogariak greba egingo dute gaur, duela egun batzuk esan bezala

Grebari buruzko informazio eguneratua greba.euskalherrian.info gunean.

Twitter-en grebari buruz idatziko dut eta horretarako #grebaorokorra etiketa erabiliko dut (nik eta beste askok).

Espainiako Estatuan grebak izango duen oihartzunaren berri jarraitzeko huelgageneral.net webgunea dago.

Mikel Iturria 2011/01/27

Greba orokorra urtarrilaren 27an

Pentsio-sistemaren erreformen aurkako greba deitu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek.

Beñat Irasuegiren tuit bati esker iritsi naiz aurkezpen honetara. Manu Robles-Arangiz Institutuak prestaturiko aukezpena da: pentsio-sistemaren erreforma. Ea ba. Nik greba egingo dut.

Mikel Iturria 2011/01/12

Argia Sarien emate-ekitaldian

Jende ezagun eta ezezagun asko bildu zen pasa den ostiralean Lasarte-Oriako (Orian baitago) Txitxardin Beltza jatetxean. Arrazoia: Argia Sarien banaketa.

Lehen aldiz hurbildu nintzen pasa den ostiralean Argia Sarien emate-ekitaldira. Eta lehenengo gauza izango da gonbidapenagatik eskerrak ematea antolatzaileei.

Konpainia eta giro ederrean egotea tokatu zitzaidan, gainera, Interneteko saltsero batzuen artean jarri baininduten. Mahaian eseri bezain pronto, Sareko Argia grebaorokorra.info ekimeneko lagunei eman zietela ikusi nuen. Beste behin, irizpide egokiz gainera, Interneteko ekimen kolektiboak saritu zituzten.

Fakun, Galder eta Nagorez gain (Teketenen blogean dituzue haiei eginiko argazki batzuk), zorionak eman nahi dizkiet ere gainerako saridunei: Itxaro Borda idazlea (prentsa idatzia; bertan egon ez zen bakarra: bideo bat jarri zuten haren hitzekin), AEK (publizitate munduko saria), Eriz Zapirain (telebista alorrean; oraindik ez dut ezer ikusi, baina jende askok eta desberdinak hitz politak baino ez dizkit esan Zai Zoi Bele saioaz) Agin Rezola (irratigintzan, Info7n 5etako dilijentzia irratsaioko gidaria: vis comica berezia duen kazetaria) eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak (sudur gorriak ematen duen askatasuna ekitaldian bertan ezagutzera eman zutenak).

En la entrega de premios de la revista Argia, este apunte en castellano.

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31