Harrikadak
greba
Greba dela eta
Zer falta zaigu? JR Morak du erantzuna.
1.- Egun bakarreko grebaldiak ez dutela ezertarako balio esaten dizun laguna. Bi astekoak izan beharko luketela, gutxienez, greba horiek.
2.- Krisitik ateratzeko lan gehiago egin behar dela. Ados. Baina zertarako? Norentzat?
3.- Lantokian arazo asko daudela eta bertako inor ez dela agertzen horiei aurre egiteko prest. Greba orokorra, berriz, arazo abstraktuengatik dela.
4.- Denok estutu beharko dugula gerrikoa. Hau da, hausoilikdenonarteankonponduko dugu kanpainaren ildokoak.
5.- Puteatuta dagoen autonomo andana, baina batzeko ahaleginik ez duena egiten beren arazoei aurre egiteko.
6.- Zuek ondo bizi zarete eta ez dakizue zer den lan egitea. Zertarako mugituko dut ipurdia zuekin batera?
7.- Sindikatuak kaka hutsa dira. Alderdi politikoak baino okerragoak.
Guztiontzat, neu barne, JRMora marrazkilariaren biñeta eskaini nahi dizuet.

Greba Orokorraren berri emateko GOtb
Arratsaldeko 20:00etan albistegia
Informazio gehiago: Greba Euskal Herrian webgunea.
Qik.com probatzen
Aste honetan bertan deskubritu dut.
Gorka Teketenen bidez iritsi naiz qik.com nire telefonoan jartzera. Aste honetan bertan bi bideo labur hauek grabatu ditut, besteak beste.
Larunbat honetan, Literaktum jaialdiaren barruan Rafa Berrio abeslari donostiarrak abestutako lehen kantaren bideoa da.
Ostiral goizean Gipuzkoako metaleko langileek manifestazioa egin zuten Donostian.
Hobetzeko asko daukat, baina erreminta potentea da.
Greba eguna sektore publikoan Euskal Herrian
Maiatzak 25.
Albisteak 2.0.010 from Albisteak 2.0 on Vimeo.
Patxi Gaztelumendik eta Galder Gonzalezek Albisteak 2.0 programan aipatutako San Francis Hotelean eginiko flashmoba dator bigarrenik. Hotel Workers Rising webgunean informazio gehiago.
#greba etiketa erabiliz, jarraitu grebaeuskalherrian.info gunea.