Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak eliza

Harrikadak

eliza

Spotify, ora pro nobis

Abuztuan Madrilen egingo den Gazteriaren Mundu mailako Jardunaldia.

Ostiral arratsaldean irakurri nuenean Spotify Aita Santuaren bisitaren babesle zela, asko haserretu nintzen. Eta horrela jakinarazi nuen twitter-en.

Javier Vizcaínok, ondoren, baja emango zuela jakinarazi zuen eta nik astebete ematen niola enpresari nire erabakia gauzatzeko. Vizcaínok jada esan dio agur Spotify-ri.

Ostiralean bertan beste pertsona batek esan zidan orduan gainerako babesle guztiekin berdin jokatu behar nuela. Arrazoi zuen. Begiratu dut eta zerrenda luze horretan, gutxienez, hiruzpalau enpresa gehiagoren bezero naiz. Are gehiago, Munilla Elorzarengana joan zen eta Donostiako Udalak ere laguntza eskainiko dio Elizari.

Gauzak gehiago korapilatzeko, El Paísen agertu zen baja emango nuela Spotifyn (tuitak bota eta jada ez ditu haizeak eramaten; hortxe geratzen dira kieto-parau).

Hainbat pertsonek jakinarazi didate, berriz, beraiek Spotifyn alta emango dutela. Oso ondo iruditzen zait. Ez naiz boikoten zale. Aspalditik gainera. Produktu frantsesen kontra 80. hamarkadan egin ziren haiek gogoratzen ditut, Euskal Herriko hainbat musikariren kontra eginikoak, Israelen usaia duen ororen aurkakoak... Ez zait gustatzen jendeari esatea zer egin behar duen, baina, trukean, portaera beretsua eskatzen diot hurkoari.

Ezin dut jasan Eliza Katolikoaren Kuria, ultrakatolikoz josita baitago (eta hauek bai direla abilak besteei zer egin behar duten esaten, baita inposatzen ere ahal dutenean). Ezin dut Ratzinger-ekin, ezta ere Gipuzkoako gotzai ultra horrekin ere, Munillarekin.

Gauzak horrela, zer kristo egin behar dut Spotify Premium kontuarekin? Une honetan bertan ez dakit. Pasa den udazkenetik ari naiz hilero 10 euro pagatzen eta musika piloa entzuten dut, bai etxean, bai bulegoan.

Hori bai, enpresaren aldetik ez zait iruditzen oso estrategia egokia, jakina baita ez dela gauza bera Haitiren aldeko kanpaina laguntzea edo hain polemikoa den figura baten alde egitea.

Spotify, ora pro nobis. Este apunte en castellano.

Mikel Iturria 2011/04/10

Jose Ignacio Munilla dator

Sustatun gaur argitaratutako artikulua. Eskuin muturreko gotzaina izango du Gipuzkoak.

Gaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak).

2006an deskubritu nuen Munilla eta haren artikuluak jasotzen dituen webgunea. Nahiz eta beste helbide batean egon, sarean daude irakurtzeko moduan Jose Ignacio Munillaren artikuluak.

Hona hemen 2006an irakurritako bi parrafo homosexualitateari buruzko artikulu batean idatziak:

"El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores "victorias", al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual)".

"Existen, no obstante, profesionales de primera línea que se atreven a continuar afirmando lo que la psiquiatría siempre ha afirmado: estamos ante un trastorno neurótico (Van Den Aardweg, Bieber & Bieber, Aquilino Polaino, etc...)"

Oraingoz idatzi duen azken artikuluan, abortuaren inguruan, dio: "quien apruebe la Ley del Aborto estará en situación de complicidad de asesinato". Eta, aizue, Mandela aipatzen du bukaeran.

Barre egingo dugu, baina tristea da horrelako pertsonek agintea izatea edonon daudela ere.

Jose Ignacio Munilla dator. Sustatu. 2009-11-21.

José Ignacio Munilla vuelve a casa por navidad, este apunte en castellano.

Mikel Iturria 2009/11/21

Etxeko andreak

Genia proiektu ultra: etxeko lanak egiteko daude emakumeak.

Natalia Martín Cantero kazetariaren bloga irakurriz izan nuen atzo Proyecto Geniaren berri eta bertatik ekarri ditut goiko eta beheko irudiak.

Albistea Público egunkarian azaldu zen. Hala ere, sarean ikusi dudanez, albistearen iturriak uztailaren 1era eramaten gaitu. Egun horretan eskatu baitzion Andalucía Laica taldeak Andaluziako Juntari ez emateko dirulaguntzarik bi proiektu hauei: Proyecto Genia eta Club Albihar (lotuta daude).

Andalucía Laicak kudeatzen du Laikotasunaren Behatokia izenekoa eta zenbait hiritarrak aurkeztu omen zuten bertan kexa.

Bi arrazoi aipatzen dituzte:

1.- Emakumearen diskriminazioa sustatzen du (emakumeak etxebizitzari mugatu beharko luke bere eginkizuna) eta prestakuntza matxista eskaintzen du.

2.- Opus Deiri loturiko taldea da (froga moduan esteken atala aurkeztu dute), erakunde konfesionala.

Kexek komunikabideetan izan duten oihartzuna ikusi ondoren, korrika eta presaka ari da Junta zerbait egin nahian.

Barrea eragiteko modukoa da, tristea izango ez balitz.

Eguneratzea. Uztailak 31. 10:30. Agian ez dut behar den bezala adierazi: funtsean, 9-17 urteko neskei etxeko lanak egiten ikasteko ekimena da.

Mikel Iturria 2009/07/30

Eliztarrak uxatzen

Apaiz baten perlak.

Igande goizeko 11:00ak. Amaren lehengusu baten aldeko meza. Pare bat hileta-elizkizunetan eta ezkontza batean egonagatik ezagutzen ditut eliza eta apaiza. Gizon erretxina, elizara joateko denborarik ez duen jendearekin egiten omen du topo askotan. Gehienetan ez omen die ezer esaten, baina isilik gelditzen ez denean zera botatzen omen die: nolatan liteke Jaungoikoarekin egoteko nahikoa denbora ez hartzea? Hori bai, lagunekin egoteko, koadrilan eta parrandan ibiltzeko, auto bat, bi etxe… horretarako bai, baina Jaunarekin egoteko ez.

Hiru pega:

Baga, hori elizan esan zuela eta mezatara joaten ez den jendeari luzaturiko mezua zela.

Biga, Jaungoikoa ez al dago toki guztietan?

Higa, horrelako apaiz erretxinekin, Afrikako eta Amerikako apaizak soilik ez, eliztarrak ere inportatu beharko ditu Eliza Katolikoak. Beno, goseak eta globalizazio neo-liberalak laguntzen dute azken puntu hau bete dadin.

En castellano

Mikel Iturria 2008/05/08

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31