Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak blogosfera

Harrikadak

blogosfera

Do it(urri) yourself

6 urte bete ditu gaur blog honek.

Do it yourself

Atzo goizean Berriako kultur atalean bi orrialde oso punki zeuden.

Ezkerrekoa, Udako Euskal Unibertsitateak Eibarren antolatutako Punk eta (des)eraikuntza nazionala: ukaziotik harago ikastaroari buruzkoa. "No future" garaiak izeneko artikulua sinatzen zuen Ainhoa Sarasolak eta jardunaldietan Juan Luis Zabalak eta Akauzazte taldeko bi partaidek (Oier Etxeberriak eta Joxe Manuel Larrañagak) esandakoak biltzen zituen.

Eskubikoa, Nora Arbelbidek Rachid Taha musikariari eginiko elkarrizketa. Oranen (Aljeria) jaiotako musikaria Euskal Herria Zuzenean jaialdian egon berri da.

Akauzazte taldeko kide baten esaldi hau azpimarratu dut: "Niretzat punkaren herentzia onena gorrotoa da; mundua ez dela asmo onengatik aldatuko, gorrotoa antolatzetik baizik".

Gaur sei urte bete ditu blog honek. Eibar.org blog komunitatearen barruan sortu zen 2004ko uztailean. Antolatu beharra dugu, komunikazioaren eremuan ere. Eta horretarako blogak oso erreminta onak dira.

Gogoratu punkaren leloa: do it yourself.

Glotonioak: Biba zuek!

Dibortziatu egin dira glotonioak. Blog interesgarri bat gutxiago. Bi gehiago?

Duela gutxi iruditu zitzaidan bi aketzen arteko harremanak ez zirela lehen bezalakoak. Pasa den astean lagun batekin komentatu nuen eta esan zidan baietz, gauzak ez zeudela ondo. Berasategui-Aduriz dibortzioak izango al du zer ikusia? Horrek ere bazuela eraginik esan zidan adiskideak.

Aste honetan bertan, glotonioek requiema idatzi dute. Ondoren, Davidek ¡Esto ha sido todo, amigos! publikatu zuen. Ez dakit Hasierrek zer nolako planak izango dituen. Alua.mundua blogean irakurri diogu sukaldean.com geratu zaiola herentzian, besteak beste, eta zirt edo zart egin nahi du. Gure laguntza eskatzen du aurrera egiteko edo bere horretan uzteko.

Davidek, berriz, gaur bidali dio kristo guztiari (mailak bistan bidali baititu) Gloria in excelsis deo izeneko testua. Blog berri batekin bueltatuko dela dio bertan. Ez dut hemen jarriko gaztelerazko nire blogean kopiatu baitut. Hona hemen lotura: Glotonia ha muerto. ¡Vivan los verracos! Ba horixe, biba zuek!

Blogen rankinak

Bloguzz rankinean egon naiz kuskuseoan gaur iluntzean.

Atzo, statcounteren bidez nire blog honetan jendea nondik sartzen zen begiratzen ari nintzela, ikusi nuen bazegoela sarrera bat Bloguzz webgunetik. Rank hitza ageri zen orrian eta sakatu egin nuen nora zihoan jakitearren. Sorpresa hartu nuen euskarazko lehenengoa nintzela ikusterakoan.

Duela gutxi aritu naiz detaile gehiago begiratzen eta hara zer aurkitu dudan:

"Este blog ocupa la posición 1373 de los 52433 blogs indexados en Bloguzz. En Euskera está en el puesto 1 de un total de 84 blogs. Mantiene su nivel de buzz en los últimos días. Su nivel de influencia absoluta es del 50%, es un blog influyente en la blogosfera. Es uno de los mejores blogs en Euskera. Es un referente en la red acerca de Fútbol, uno de los mejores lugares para informarse sobre este tema". Eta kasu honetan negritak ez dira nireak.

Lehenengo blog gisa agertzea, tira, besteak ikusi behar, baina zur eta lur geratu naiz jakiterakoan Harrikadak erreferentea dela futbolean eta kirolean orokorrean. Eskubiko zutabeari erreparatuta garbi dago zergatia: kategoria horietan bakarra naizelako.

Oker ez banago, dagoen kategoria guztietan, blog hau lehenengoa da eta, gainerakoak zeintzuk diren ikusirik, datua ez da sinesgarria:

Hizkuntzaren arabera (euskara):

1.- Harrikadak.

2.- Sustatu.

3.- Faroa.

4.- Eibar.org.

5.- Emazteek diote.

Kategoriaren eta hizkuntzaren arabera (jendartea):

1.- Harrikadak.

2.- Faroa.

3.- Arabatik.

4.- Karrajua.

5.- Ikastorratza.

Kategoriaren eta hizkuntzaren arabera (Internet):

1.- Harrikadak.

2.- Sustatu.

3.- Faroa.

4.- Emazteek diote.

5.- Zabaldu.

Kategoriaren eta hizkuntzaren arabera (entretenimendua):

1.- Harrikadak.

2.- Faroa.

3.- Patxitrapero.

4.- Espaloia.

5.- metropolitan...

Kategoriaren eta hizkuntzaren arabera (erlijioa):

1.- Harrikadak.

2.- Euskonomia.

3.- Garagoikoa.

4.- plisti-plasta.

Garbi dago zergatik dagoen oraindik beta fasean. Alianzok duen euskarazko blogen rankina, berriz, sinesgarriagoa iruditzen zait. Garai batean, hirugarren edo laugarren egon bazen ere, egun zortzigarren lekuan agertzen da bertan blog hau.

Amarauna irratsaioan hamabostean behin

Igandean lehen solasaldia egin nuen Euskadi Irratian.

Pasa den igandean Arantxa Artzak Euskadi Irratian uztailean gidatzen duen Amarauna irratsaioan egon nintzen. Edurne Ayusoren deia jaso nuen duela zenbait aste eta hamabostean behin igande goizetan (10:40-11:00) Internetez eta blogosferaz hitz egitekotan geratu naiz.

Solasaldi bakoitzean hiruna lagun arituko gara. Pasa den igandean Patxi Trapero eta Leire Narbaiza egon ziren etxetik eta ni Donostian. Josu Mendicute eta Jozulin ere badira solaskide. Seguruenik, datorren igandean, hilaren 20an, bi hauekin arituko naiz berbetan.

Ah! Estudioan bertan egon zen ere Xabier, baina honen abizena ahaztu egin zait. Praktiketan dagoen kazetaria da.

Traperoak grabatu zuen irrati tarte hau eta bere blogean eskegi (mila esker, Patxi). Ezin baduzue hemen entzun, jo  Amaraunakoak irekita daude apuntera eta bukaeran duzue entzuteko aukera.

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31