Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak antonio_bartrina

Harrikadak

antonio_bartrina

Hitzorduak

Mikel Erentxun musikariak hiru kontzertu eskainiko ditu aste bukaera honetan Victoria Eugenia antzokian. Lehenengoan egon nintzen.

Ostegunean Mikel Erentxun abeslariak bere bigarren bizitza musikalari (ustez) adio esateko abiatu duen hiruko seriearen lehenengoan egon nintzen Victoria Eugenia antzokian. Beteta zegoen aretoa eta Erentxun erdian, gitarren alarde amaiezinean (kanta bakoitzeko bat, María Dolores Praderak xalekin egin bezala), Fran Iturbe eta Rubén Caballero gitarristak ezker-eskuin; atzerago, bajista (izena ahaztu egin zait), Rufo Urbina bateria jolea eta Joserra Senperena pianista handia.

Alfonbra baten gainean aritu zen Mikel. Etxean bezala egon nahiko zuen, baina urduri zegoen. Publikoa, berriz, hotz. Noski bazeudela Erentxun zaleak, baina iruditu zitzaidan publikoa gehiago zela Victoria Eugenia zaleago. Jarreragatik diot.

Erreforma egiteko itxieraren aurretik, Antonio Bartrina tango-kantari madrildarra etorri zen Malevaje taldearekin duela hamar bat urte. Harrituta zegoen jendearen hoztasunagatik. Amaiera aldera esan zigun arrazoia topatu zuela: antzokiaren belusa. Horregatik jarriko zion agian "Aterciopelado" Juan Luis Etxeberriak ostiralean dvn agertu zen kronikari. Meritua dute Etxeberria bezalakoek, ordu erdi eskas izan baitzuen lerro horiek idazteko.

Osteguna propina izan zen, ostiraleko eta larunbateko sarrerak agortu zirela ikusirik. Filma grabatuko du Jose Mari Goenagak (are urduriago egongo da asteburuan, ea Goya sariren bat jasotzen duen Moriarti etxeak ekoitzi eta Aitor Arregirekin batera eginiko Lucio filmagatik). Ostiralean gonbidatuak egon dira, baita gaur ere. Bakarra egon zen ostegunean: Rafa Berrio. Detailea izan zuen Erentxunek eta ondo bete zuen papera Rafak.

Bi kanta berri eskaini zituen Mikelek. Horietako batean, blues doinuen artean, "tengo una cita en el Boulevard a las nueve y diez" abestu zuen. Silveira bertsolariaren hitzorduaz ("A las ocho en el Bule") eta Sabino Ormazabal bakezaleak hitz egiteko bultzatutakoaz gogoratu nintzen. Desberdinak denak, baina toki berean guztiak.

En castellano

Mikel Iturria

Irundar bat eibarnauta elastikoaz

 

View My Stats

 

Azken erantzunak
Zelan igo dozu? leire, 2008/07/18
Esker mila iturri, 2008/07/07
zorionak! haritz, 2008/07/07
Prestige François Terre, 2008/07/07
Izen ofiziala Ventas da iturri, 2008/07/04
Etiketa lainoa
18/98 1968 1978 1988 1998 2008 2018 40principales 8probintzia ABC Anjel_Lertxundi Besteen harrikadak Bidaietako harrikadak EKT Eibartarrak El_País Eusko_Jaurlaritza Felipe_González Giorgio Harrikadak Harrikadak loretopetik Harrikadak_loretopetik Irun Irutxuloko_Hitza Irutxuloko_hitza Iñaki_Badiola Jabier_Muguruza Kalamuatik Kirol harrikadak Kultur harrikadak Kultura Mikel_Essery Musika Narratzaileen_Txokoa Pedradas Pop_afaria Samuel Sareko harrikadak Simone_de_Beauvoir Tenerife adegi aeb ahotsak ahotsak.com aht aingeru_epaltza aita alavés alberto_moyano alejo_garcía alfonso_gallardo alfredo_agirre alhuzemas alondra_bentley alzheimer amarauna amatiño amautxia amets_arzallus anari ander_rodríguez angel_erro anjel_lertxundi anoeta antigua antonio_bartrina antoñana_moraza antzerkia arantxa_artza arantxa_kaltzada arantxa_kalzada arco areatza argazkia argentina argia arrasate arturo_garcía asier_leoz asier_sarasua asmaa assumpta_montellà astigarraga asueldodemoscu.com atxaga barack_obama baskonia behnaz_rezaei beltza_records benemerita beni_komandantea bernard_hinault berria berria5 berrogei bidebieta bilbao bilbo bixente_serrano_izko bloglines blogosfera boise bruce_springsteen bruzelosia bukowski cadena_ser calvo_sotelo castellers catalunya ceinpro cheli_lanzagorta chillida cruz_larrañeta danbaka.com dantza david_de_jorge dejuana_chaos desastrea desorden_público diru_arazoak djmilkyway dkliteratura donostia donostia2016 donostia_kultura donostiakultura donotsaveme dontsaveme dv eduardo_madina eduardo_zubiaurre edurne_ayuso egia egunkaria eibar eibartarrak ekonomia el_mundo el_país elgeta elisabeth_eidenbenz eliza elizabeth_eidenbenz elluch elna emilio_bellvis eneko_olasagasti enpresa enterrua entzun_com entzutegi_nazionala erakusketak erakusleihoa esan_ozenki espai_catalunya espainia espaloia estopa etorkinak eurovision euskadi_irratia euskal aberia euskal herria euskal_aberia euskal_herria euskal_literatura euskara ezeraiketak ezker_batua ezkonagurrak fast_fatum faustino_galdos fermin_muguruza fernando_martínez_hinojal figuranteak franco fregona futbola gainsbourg gara gari_araolaza gasteiz gaztelupeko_hotsak gazteszena gazteszena10 gehitu giorgio_bassmati giorgio_bassmatti gipuzkoa gps guggenheim guillermo_fernández_vara gurutze gutagurrak gutagutarrak harkaitz_cano harrikadak hernani herri_lanak hillary_clinton iban_arantzabal iban_aranzabal iban_nikolai iban_zaldua ibarretxe igor_calzada imanol_murua imanol_murua_uria imanol_reta infoxikazioa ingrid_betancourt ino_galparsoro intrusismoa irakurketa iran irribarreak irun irune_lasa irutxuloko_hitza isaías_carrasco iñaki_anasagasti iñaki_badiola iñaki_dieguez iñaki_gómez iñigo_muguruza jabier_muguruza jatsu jauntxokeriak javier_ortiz javier_vizcaíno jesús_cutillas jletxeberria jokin_muñoz jon_gerediaga jon_larreategi jon_torner jone_lurgain jose_mari_goenaga joseba_irazoki josemari_zabala josep_pla joserra_senperena josu_leokanne josu_mendicute josé_maría_ridao joxe_aranzabal jozulin juan_luis_etxeberria juan_pablo_ii juanito_galdos juanra_viles julen_gabiria julen_iturbe julia_cristina katalunia kazetaritza kempes kike_amonariz kirol_harrikadak koldo_mitxelena komunikabideak kordoba kortatu kultur_harrikadak kultura kursaal la_casa_azul la_tafanera lan_mundua lander_arbelaitz lebukowski legasa legutio leire leire_narbaiza lendakaris muertos literaktum08 literatura loiola love_of_74 loveof74 lubakiak lugaritz luisa_etxenike luistxo mahaingurua mallorca manifestua manuel_cañada manuel_jalón marian_betialarrangoitia mariano_ferrer mariano_rajoy maribí_ibarrola mariluz_cortés markak markel_olano martin_ugalde_foroa maría_garcía mataró metak michael_robinson miel_anjel_elustondo mikel_asurmendi mikel_erentxun mikel_goni mikel_recalde mikel_reparaz mikel_urmeneta mikel_zabaltza mikelazulo miquel_torner miren_jaio morgan_creativos mqp musika nba ndg negu_gorriak noticiasdegipuzkoa odón_elorza oiartzun oier_etxeberria olatz_osa opila oporrak ortega_lara osasuna pablo_cabeza pablo_casares pako_aiestaran pako_belmonte pantxo_pottoka patxi_lópez patxi_trapero patziku_perurena pce pintura pirritx_eta_porrotx piterman poch poesia politika processblack punto_radio radio_euskadi rafa_aceves rafa_berrio rafa_reig rafael_chirbes raúl_argemí real_madrid reala rne ruiz_urchegui ruper_ordorika sabino_ormazabal sagardoa san_markos_eguna sanchís_y_jocano sandra_carrasco sansebastian2016 santos_mitxelena sartaguda saturraran sexu_erasoak sole_giménez sorkun stock13 sustatu tabernak tele5 tele_donosti telebista teresa_iraola the_organization thee_brandy_hips tiburtzio_aranburu tito_irazusta tom_waits toni_espinosa toni_strubell tourra turistak tusuri txaro_barinaga txirrindularitza txotx txuma_murugarren udal_egutegiak victoria_echevarria victoria_eugenia videla volgako_batelariak wikipedia world_café worldcafé xabi_strubell xabier_erkizia xabier_silveira xabier_zabaltza xapre yosigo youtube zabale zootemelk zubiak