Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak aktan_jasoa

Harrikadak

aktan_jasoa

Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua

Xabier Mendiguren editoreak Imanol Muruaren liburu berriaz aurreratutakoak.

Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian: "Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak." Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.

Mendigurenek hiru idazle eta beste hainbeste obra aipatzen ditu jarraian: Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak, Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo, Elorriagaren SPrako tranbia...

Eta zer topatuko dugu irakurleok Muruaren Loiolako hegiak liburuan: "Kronika xehe bat da, 2006ko udazkenean Jesulagunen basilikan EAJ, PSE-EE eta Batasunako ordezkariek egin zituzten elkarrizketei buruz, baita aurretik eta ondotik ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandako hartu-eman eta gorabeherei buruz ere."

Eta amaitzeko: "Liburu hau apartekoa da, ordea, orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen baitu. Urkullu, Egiguren eta Otegirekin izandako solasaldi luzeetan oinarrituta, eta hainbat iturritatik osatuta, azken bake-prozesuaren erretratu zehatza egin du, erdi ezkutuan zeuden edo guztiz ezezagunak ziren datu ugari plazaratuz."

Tira, orain bakarrik falta zaigu jakitea liburua noiz egongo den kalean. Irakurtzeko gogoa piztu zaigu-eta.

Imanol Muruaren "Loiolako hegiak" liburua. Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko otsailak 9.

Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

Aktan Jasoa. Sustatu. PSE vs. EAJ.

Komunikabideen aurrean hitz egin zuen asteazkenean José Antonio Pastor sozialistak. "Besteak beste zera esan zuen":

"Ez dago garbi nork agintzen duen EAJn: Urkulluk Interneten duen blogetik, Egibarrek Parlamentutik edo Bilbaok Bizkaiko Foru Aldunditik".

Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat? Aktan jasoa. Sustatu. 2010eko urtarrilak 21.

Mikel Iturria 2010/01/23

Aufbruchstimmung

Atzo eguerdian jaso nuen buzoitik aste honetako Argia aldizkaria. Azalean Maialen Lujanbio txapelduna ageri da, baina beste bertsolari batek eginiko elkarrizketak erakarri ninduen gehiago.

Di-da eransteko modukoa baita Uxue Alberdik Petra Elser-i eginiko elkarrizketa. Frankfurten 1963an jaiotakoa, Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili ondoren, Madrilen gaztelania ikasten ibili zen. Euskaldun batekin maitemindu eta Frantziara joan zen berarekin. Hura laguntzeagatik, sei urte eman zituen espetxean Petrak, ETArekin kolaboratzearen akusaziopean. Azkenik baina, akusazioa bertan behera geratu eta libre utzi zuten.

Esan bezala gauza asko aipatzen ditu elkarrizketan: 80ko hamarkadan Euskal Herria RRVagatik (Rock Radical Vasco) ezagutu zuela, garai batean herri hau oso praktikoa zela politika kontuetan, sufritzeko dagoen gaitasuna (onerako zein txarrerako), nola ikasi zuen euskara kartzelan...

Baina esaldi bakarra aipatzekotan, nik hauxe aipatuko nuke:

"Euskaldunok zoriontasunari balio handiagoa ematen ikasi behar genukeela uste dut, eta zorionaz ari naizenean ez naiz dibertsio hutsaz ari, benetako zorionaz ari naiz. (...) Zorion kolektiboaren bila joan behar genuke horrenbeste sufritu gabe".

Horixe baietz. Ea No time for love bukatu eta Aufbruchstimmung hasten den (alemanez, gauzak aldatzeko giroa).

Aufbruchstimmung. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko abenduak 17.

Mikel Iturria 2009/12/17

Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren

24 ordu nahikoak izan ziren politikari frantses honen kontua blokeatzeko twitter sare sozialean.

Nicholas Sarkozyk gidatzen duen UMP alderdiko bozeramailea da Frédéric Lefebvre. Atzo arte ez nuen Lefebvre jaunaren berri (gutxiegi jarraitzen dugu hegoaldekook Frantziako gorabeherak, baina kristo guztiak daki hemen nor den Belen Esteban). Twitter-en izan dut haren berri. @kortabitarteren tweet honetan, hain zuzen ere. Eta bertan ageri den estekan egin dut klik. Frédéric Lefebvre expulsé de twitter en 24 heures (24 ordutan bota dute twitter-etik Frédéric Lefebvre).

Dena asteazken arratsaldean hasi zen. Bozeramaile aho beroak kontua zabaldu zuen twitter-en eta lehen mezu gisa, aktan jasoa gordetzeko modukoa:

"Que cela serve de leçon a la presse" (Komunikabideentzako irakasgaia izan dadila hau).

Etsai asko izango ditu, zeren di-da montatu zen kanpaina Léfebvre jaunaren twitter kontua blokeatzeko. Eta 24 ordutan bertan behera utzi zuen twitter-ek aipatu kontua.

Baina bueltan da berriro, lehen bezain harroxko.

"I'm BACK, merci pour votre soutien massif et vos nombreux mails!" (Hementxe naiz berriro. Eskerrik asko zuen babesagatik eta zuen mail andanagatik!)

Frédéric Lefebvre, politikari harroxkoa Twitterren. Sustatu. Aktan jasoa. 2009ko azaroak 28.

Frédéric Lefebvre, un político arrogante en twitter, este apunte en castellano.

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

Lau minutu pasatxoko bideoa. Aktan jasoa. Sustatu.

Ander Izagirre kazetariaren bidez izan dut bideo honen berri. Berak fogonazos izeneko blogetik jaso du: Bombardeo en Afganistán y después a cenar a casa.

Kontua da bonbak botatzen dituztenak Estatu Batuetan daudela, Las Vegasko iparraldean dagoen Creech basean. Eta hildakoak, berriz, Afganistanen. Urrutiko kontrol bidez maneiatzen dituzte abioiak eta bonbak.

Lau minutu pasatxoko bideo beldurgarria.

 

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-26.

Mikel Iturria 2009/10/26

Ordena zaharra vs. ordena berria

Aktan jasoa atalean kolaboratzen dut Sustatun. Hona hemen gaurkoa.

Fareed Zakaria Newsweek aldizkariko editorea da, eta CNNko GPS elkarrizketa programako aurkezle, besteak beste. Munduko zati honetan ibili zen duela egun batzuk The Post-american World liburuaren promozio tourrean (honetan ere, besteak beste).

Aukera hori ez zuten alferrik pasatzen utzi La Vanguardia periodikoaren kontrazaleko La Contra atalekoek. "Mundua antiamerikarra zen eta gaur jada postamerikarra da" esaldia nabarmendu dute tituluan bertan.

Esaldi azpimarragarri batzuk daude tarte horretan. Munduak dituen arriskuei buruz galdetuta, zera erantzuten du:

"Benetazko arriskua ez da terrorismoa, boterearen mahaian etorri berriei tokia egitea baizik. Lege historikoa da: gora begira dagoen potentzia bat boteretsuen mahaian hartzen ez dutenean, dagoen mundu ordena lehertarazten saiatzen da eta berea sortzen".

Komunikabideen etorkizunari buruz, berriz:

"Alde egindako publizitatea, ez da bueltatuko. Eta lehen iragarkiek finantzatzen zutena, orain irakurleek pagatu beharko dute. (...) Irakurle gutxiagok gehiago ordainduko dute. Periodiko bat produktu oso garestia da, merkeegi saltzen zena dirulaguntza publizitarioagatik".

Demagun Google iritsi berria dela. Gozoak daude Murdoch eta beste jauntxo batzuk berarekin. Newsweek atarian topatu dugu jauntxoen esaldi hau: "Beraiek (komunikabide taldeetako buruek) diote Google dirutza ari dela egiten beren edukiak inolako lotsarik gabe hartuz eta beraiek zuzentzen dituzten periodikoak negoziotik kanpo utziz".

Gauzak horrela: Google-k lehertarazi al du jada ordena zaharra?

Mikel Iturria. Ordena zaharra vs. ordena berria. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-10.

Sustatun akta jasotzen

Euskal blogosferako blog kolektibo zaharrenak kolaboratzaile eta atal berriak ditu.

Jada jakinaren gainean egongo zarete, baina Sustatu zaharrak kolaboratzaile eta atal berriak ditu pasa den ostiraletik: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Elena Laka, Markos Gimeno, Leire Narbaiza, Amodio Jauna, Maite Goñi.... Goian jarritako loturan duzue, Sustatun bertan agertu den albistean, esplikazio gehiago.

Udaberrian-edo aipatu zidan Luistxok gauzak mugitu nahi zituztela eta, iritziak iritzi, klasiko koadrila polita batu dela iruditzen zait. Gustura asko arituko naiz horrelako pertsonekin.

Nire eginbeharrari dagokionez, berriz, luxuzko bikotearekin arituko naizela esan behar dut. Imanol Murua kazetariarekin arituko bainaiz hortik zehar topatzen ditugun gauza interesgarriak aktan jasotzen. Horrela aurkeztu dute goian aipatutako loturan gure atala:

"Benito Fizek ondo egiten du hau, Atoan atalean, euskararen irakaskuntzarekin eta normalizazioarekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen, eta erreferentziarako gordetzen. Gauza bera egingo dute, kultura, politika eta gizarte alorreko kontuekin, Aktan Jasoa atalerako hona gonbidatutako bi notarioek, Imanol Murua Uriak eta Mikel Iturriak.

Notaritza berezi honetan aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com".

Lehenengo aipua aspaldian irakurri dudan elkarrizketa interesgarrienetik jaso dut, Xabier Erkiziari Uxue Alberdik egina (gaztelaniaz itzuli eta Pedradas-en dago: Uxue Alberdi entrevista a Xabier Erkizia); Entzuten ikasi izenburua du zitak.

Urte askotarako, Sustatu.

Ancha es Castilla

Seguridade datuak emateko mugarik ez. Pertsona jakin batzuek.

"Martínez es madrileño, está casado y tiene dos hijos. Desde hace más de cinco años forma parte del equipo que se encarga de la seguridad de Borja y Blanca. Está contratado a través de la empresa Prosetecnisa, son sede en el País Vasco, y su sueldo supera los 2.500 euros. (...) Martínez ha superado todas las pruebas del Ministerio del Interior (que no son pocas) y es escolta privado desde febrero de 2004. (...)  Pero por mucho celo profesional que tengan David y sus otros dos compañeros (son tres los guardaespaldas con los que cuentan B&B), sigue siendo insuficiente. Según un experto consultado por La Otra Crónica (LOC), su potencial para ser secuestrados exige al menos de cuatro escoltas por turno, más dos vigilantes de seguridad en su domicilio".

Oporretan irakurritako lerroak dira. Goiko informazio hori abuztuaren 29an publikatu zuen El Mundo egunkariak (Borja y Blanca: siempre con el escolta de la discordia). Agian izango da aipatu periodikoa irakurtzeko ohitura galdu dudalako, baina zur eta lur geratu nintzen. Artikuluan datu gehiago daude, baina ikaragarria iruditzen zait azken lerro hori. Argi eta garbi dago klaseak eta klaseak daudela eta soilik aitaren eskubian eseritzen diren periodiko gutxi batzuetako zuzendariek dutela horrelako informazioa zabaltzeko aukera.

Erraza da irudikatzea non bukatuko zukeen zuzendariak buruan dugun beste egunkari batek argitaratu izan balu informazioa.

Barregarria ere bada albistearen goialdean ageri den espresioa: Celo profesional.

Mikel Iturria 2009/09/14

Politesse falta

Julio Ibarrari Ion Orzaizek eginiko elkarrizketa ageri da Nabarra aldizkariaren 101. zenbakian. Abuztukoa.

"Abenduan lau urte beteko dira Euskal Telebista utzi nuenetik, eta ez dut uste balantzea egiteko garaia iritsi denik, baina zera esan dezaket: asko ikasi dudala Metroan egiten dudan lan honetatik. Nik aukeratutako aldaketa izan zen. Hogeita bi urte eman ditut hedabideetan, baina berez, nik marketina ikasi nuen, eta telebistatik alde egin arte ez nuen aukerarik izan ikasitakoa praktikan jartzeko. Horregatik baliatu nuen Metro Bilbaoren aukera, eta eskertzekoa da".

Kanpoan zaudenetik, nola ikusten duzu telebistaren mundua?

"Nire ikuspuntutik, telebistak asko galdu du azken lau urteotan, baina horrekin ez dut esan nahi ni joatearen ondorioa izan denik (barrez)".

Askoren ustez, Teleberriek ere behera egin dute zuk alde egin zenuenetik...

"Tira, txarto dago nik esatea, eta ezagutzen nauen jendeak badaki ez naizela batere harroputza edo handinahia, baina egia da. Esan dudan bezala, ez da nik alde egin izanaren ondorio zuzena, baina iruditzen zait Teleberriak bere profil edo nortasun guztia galdu duela. Gauzak islatzeko modua galdu egin zen, auskalo zergatik: karismarik gabeko aurkezleak jarri zituztelako, oso profesional gazteak zirelako... Nire irudipena da une horretako zuzendaritzak profil light edo gatzgabeago bat planteatu zuela, ez molestatzeko. Zaratarik ez. Aldaketa hori, gainera, oso epe laburrean gauzatu zen. Nik abenduan alde egin nuen eta ekainerako Teleberriaren nortasuna erabat ezberdina zen. Eta horrek eragina izan zuen ikusle kopuruan ere: guk lidergoa izan genuen hamar urtez jarraian; Euskal Herri mailan, albistegien erreferente nagusia ginen. Gerora, Teleberria laugarren postura jaitsi zen, Tele 5, TVE eta Antena 3 albistegien atzetik, eta arrazoia indefinizio hori izan zen. Nortasun eza. Konplexu mordoa dugu; besteek nahi duten guztia egiten dute, eta guk beti inor molestatu gabe ibili behar dugu, zaratarik atera gabe. Finean, eguneko berrien %80 berdinak dira kate batean zein bestean: atentatua Iraken, erasoak Palestinan, Lehendakaritza, AEBetako presidentea... eta kitto. Desberdintasuna kontatzeko moduan datza. Jendeari pentsatu ahal izateko aukerak eman behar dizkiozu. Hortxe dago gakoa".

Julio Ibarra. Ion Orzaizek 2009ko abuztuko Nabarra aldizkarian agertu den elkarrizketa, 101. zenbakia. Papera hartu beharko duzue gainerakoa irakurtzeko.

Marketina ikasi ei zuen, baina politesse pizarra ere ez litzaioke gaizki etorriko. Gauza bera esan daiteke egungo aurkezleak hain txarto utzi gabe. Azken finean, lankideak ditu eta egunen batean, agian, elkar ikusiko dute. Gainera, Juliok ez al du gogoratzen nola hasi zen bera telebistan? Hau da, fakultatetik atera zenean gaur egungo Ibarra zen? Baita zera ere!

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Iturri twitter-en

Blogaren estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Zabalarena iturri, 2010/03/09
Txikiagotzea? iturri, 2010/03/09
Desazelerazioa oto lete, 2010/03/09
Baserritartasuna Luistxo, 2010/03/09
Lekunberri iturri, 2010/03/08