Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Chirbeatzen

Chirbeatzen

Mikel Iturria 2016/06/09 22:05
Egun batzuk pasa berri ditugu Calp-en laugarren aldiz eta asko gogoratu naiz Chirbesekin.

Besteak beste, berriro ere garabiak martxa onean ikusi ditudalako. Adibidez, Arenal-Bol izeneko hondartzan, alokatutako apartamentutik gertu, 30 solairuko hotela eraikitzen ari ziren (2017ko maiatzean zabaltzekotan daude).

Levante-EMV egunkariaren ekainaren 3ko azalean ageri den lerroburu honengatik: "Carlos Fabra retoma la vida laboral como agente de seguros". Eta, gainera: "El expresidente provincial aprovecha el tercer grado para ofrecer sus servicios a empresarios". Eskerrak barruan, 10. orrialdean, dioela batzuk ez zutela hartu.

Ez nuen gogoratzen idazlearekin batera lehen aldiz bazkaldu genuen jatetxearen izena, baina bai nuela buruan Alfonso Armada kazetariak aipatzen zuela Tabernes de Valldigna-ko gure gizonari eginiko elkarrizketa onenetako batean: Rafael Chirbes: "No hay riqueza inocente". Gaur berriro irakurri dut goitik behera.

Parentesia zabaldu. Jatetxearen izena Un cuiner a l´Escoleta de Sagra da. Parentesia itxi.

Gainera, familiak 2014ko Espainiako Literatur Saria jaso zuen eta, arrazoi hori tarteko, Chirbesek berak Wert ministro ohiaren aurrean irakurri nahi zuen idatzia argitaratu zuten: Un parlamento que no pronuncié.

Amaitzeko, Turia aldizkariaren 112. zenbakia hartu dut eskutan (2014ko udazkenekoa da). Bertan idazleari buruzko txosten zabala dago, baita Chirbesen testu argitaragabea, berak horrela aurkezten duena: "busco en los cuadernos en los que, con escasa disciplina, vengo anotando opiniones y recuerdos desde mediados de los años ochenta, y selecciono algunas notas que tienen como banda sonora común un fondo de violencia". Bi orrialde luze daude 2007ko abenduan idatzitakoak Donostiara Crematorio nobela aurkezteko eginiko bidaiaren harira. Testuaren izenburua A ratos perdidos da. Chirbeando honen bukaeran duzue.

Irakurri dezakezue irudikatuz Chirbes bera Deniako errepideetatik barna autoa gidatzen Hasier Etxeberriak oparitutako Xoriek entzuten duen bitartean. Adibidez, Ne me quitte pas.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter