Eibar.Org blog-komunitatea martxan!
Hogei lagun inguru alkartu giñan atzo, zapatua, Eibar.Org webgune barrixa zelan antolatu dogun, eta gure blogak zelan kudeatu bihar doguzen ikasteko. Erramintta errez eta ona, irakasliak gauzak ondo antolatuta, eta "ikaslien" artian giro ederra.
Honezkero martxan dagoz 4-5 blog. Ia datozen egunotan bestiak be ibilbide barrixa hasten daben! Animo! Ikastarua Codesyntaxen lokaletan izan zan, Azitaingo Industrialdian. Goizeko 9.30etan hasi, eta eguardiko 13.30ak arte.

Luistxo Fernandez Ostolaza jauna izan genduan irakasle, eta Eibar.blog bat zelan kudeatu ikasi ahal izan gendun: Eibar.Org-eko blogak zelan antolatzen diran, ezaugarri orokorrak, zelan kudeatu, irudixak zelan gehittu, moblogen inguruko kontua...
Eibar.Org-eko Blog-komunitateaz gehixago jakitzeko, jo atal honetara
Eta zuk be blog bat nahi badozu, eskatu Arrateko Amari.

Hamabost ikasle inguru egon ziran ikastaruan: Mikel Iturria, Ander Arroitajauregi, Leire Narbaiza, Joseba Zabala, Oier Araolaza, Iban Arantzabal, Imanol Trebiño, Amatiño, Xabier Mendiguren, Asier Sarasua, Oier Gorosabel, Joseba Etxarri, Iñaki Zugasti eta Felix Elortza.

Mikel Iturria, adi-adi.

Luistxo irakasle gogorra da gero!

Kafiandako tartetxo bat be izan zan.