Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Azaroa 17 Nork ordaintzen dio Brian Currini?
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Nork ordaintzen dio Brian Currini?

Igandean Berrian argitaratutako elkarrizketan dio ez diola ezker abertzaleak ordaintzen, Fundazio baten baizik.

Brian Currin

Argazkia: Argia.

"Batetik, nire lana da. Batzuk iturginak dira, beste batzuk kazetariak eta beste batzuk sendagileak. Ni abokatua naiz, baina lan hau egiten dut. Duela sei urte eskatu zidaten Euskal Herriko auzian parte hartzeko, presoen arloan nuen esperientziagatik. Izan ere, Ipar Irlandan preso politikoen auziari buruzko batzordeburu nintzen. Geroztik, nire esku-hartzea handituz joan da. Alderdietako batek, ezker abertzaleak, uste izan zuen nik lagundu nezakeela (...) Argitu behar dut ez didala ezker abertzaleak ordaintzen. Inoiz ez dit ordaindu ezker abertzaleak. Aspaldi honetan Joseph Rowntree Charitable Trustek ordaindu dit. Kit Kat eta beste txokolate batzuk ekoizten dituen konpainiako buruak sortua da. Sortzailea, Joseph Rowntree, kuakeroa zen, oso gizon eskuzabala. Gatazka politikoen konponbidean laguntzea da fundazioaren egitekoa eta, hain zuzen, Hego Afrikan eta Ipar Irlandan lagundu zuen, dirua emanez eta denbora eskainiz. Nire lana diruz lagundu zuen Ipar Irlandan, eta hemen egiten ari naizen lana ere laguntzen du".

Brian Currinek Imanol Murua Uriaren galderei emandako bi erantzun bildu ditut goiko zati honetan. Behin baino gehiagotan agertu da kontu hau. Ea nork pagatzen dion Hegoafrikako abokatuari eta ondo da haren bertsioa ezagutzea.

Bertsio horren ifrentzua, berriz, besteen artean, ETBko Politika buruak mantentzen du. Juan Carlos Viloriaren ustez ezker abertzaleak ordaintzen dio. Ez du garbi esaten. Balizkotzat jotzen du.

Nik ez dakit nork ordaintzen dion, baina Viloriak dioen bezala Currinek dirua gustuko badu, nola demontre izan daiteke ezker abertzalea faktura horien pagatzailea?

¿Quién le paga a Brian Currin?, este apunte en castellano.

Lokarri ere bai

iturri — 2010/11/17 10:01
Paul Riosek tuit bidez esan dit erreparatzeko artikulu honen amaierari. Hasiera batean goian aipatutako fundazioak pagatzen omen zion eta, gaur egun, Lokarrik ordaintzen duela. Hori dio behintzat loturak.

enkargua

Elena — 2010/11/17 10:41
Horixe bera bururatu zitzaidan galdera Currinen lehen entrebista entzun nuenean. Posible da fundazio horrek ordaintzea, onar daiteke. Orduan galdera da, nork enkargatu dio fundazioari zerbitzu hau ematea?

Pause

Ander — 2010/11/17 10:59
Kit Kat: oso aproposa su-eten bat negoziatzeko.

Mandatua

iturri — 2010/11/17 11:31
@elena: ezker abertzalearen enkarguz etorri zela dirudi, ezta? Galdera hauek etorkizunean erantzuna izango dutela esango nuke. Gaur egun, zaila.

@ander: Kit Kat saria irabazteko hautagaia zara.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Getaria irabazle iturri, 2012/05/15
Elkarlana da bide bakarra iturri, 2012/05/03
. Ander, 2012/05/03
Polizia iturri, 2012/04/11
Cabacas Sa, 2012/04/11