Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Uztaila 26 Botilaratutako uraren auzia
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Botilaratutako uraren auzia

Zergatik ez edan iturriko ura?

Pasa den astean oso erreportaje interesgarria irakurri nuen El País egunkarian. Negocio redondo: agua y en botella artikulua sinatu zuen Lola Huete Machado kazetariak. Gaur arte ahaztuta neukan hemen aipatu nahi nuela, baina duela gutxi gogoratu naiz berarekin.

Kazetariak Annie Leonard-en The story of bottled water bideoa aipatzen zuen testuan. Hona hemen gaztelaniazko azpitituluekin. Bederatzi minutu eskaseko iraupena du, baina adi-adi irakurri eta entzun behar da.

Hueteren erreportajean webgune gehiago aipatzen dira, baina ez dago inolako loturarik. Adibidez,Journée sans bouteilles, Kanadan gauzatutako iniziatibaren webgunea. Botilaratutako urik ez duzula edango sinatzeko prest?

Mikel Iturria 2010/07/26

Ura ta beste

mikel — 2010/07/27 14:26
Hau irakurrita honekin gogotatu naiz

http://www.argia.com/argia-astekaria/2222/lurreko-zama-garraioa/osoa

izarteak berak horren ardura ere baduela gaineratu du Ugartek: “Supermerkatura joan eta ura dago apalean, baina ez dakit zenbat herrialdetako ura, eta prezio bera daukate inguruan jaso denak eta milaka kilometro eginda ekarritakoak! Ur mota horiek guztiak edukitzeko zenbat kamioi behar dira errepidean? Kontsumo basati hori hedatua dago eta gure administrazioek bultzatu egiten dute, garraio ahalik eta merkeena sustatuz”. Politikariei eredua aldatzeko ahalegina eskatu dietenean, baietz erantzun dietela dio HIRUko kideak, “baina bitartean” hitzek hartzen dutela gain: bitartean AHTa, super-portua, ordainsariak… “munstroa etengabe elikatuz. Inoiz ez zaio ereduari buelta ematen, baietz esaten diguten arren ezetz pentsatzen ari baitira; beste interes batzuei erantzuten diete”.

Kolapsora daraman kontsumo eredua

iturri — 2010/07/27 21:19
Eskerrik asko loturagatik, Mikel.

Hona hemen zuk aipatzen duzun esteka: Kolapsora daraman kontsumo eredua.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31