Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Uztaila 11 Non daude españolak izateari utzi ziotenak?
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Non daude españolak izateari utzi ziotenak?

Espainiaren presentziaz Euskal Herrian.

Pasa den larunbatean Donostiara iritsi nintzen Paraguay-Espainia partida amaitu berritan. Antiguatik sartu, Kontxako pasealekua zeharkatu eta San Martin kalera iritsi bezain pronto Espainiako selekzioaren zale mordoxka zeuden Molly Malone tabernaren kanpoaldean, batzuk errepidean, talde gorriaren banderak eta abar astintzen eta garaipena ospatzen.

Asteazkenean ere makina bat jendek gozatu zuen Donostian espainiarrek alemanei sartutako golarekin eta finalerako sailkapenarekin. Gaurko egunez pantaila handiak eta txikiak egongo dira Euskal Herriko hainbat tokitan.

Espainiaren presentzia nabarmena da gure inguruan eta hori ikusi nahi ez duenak ez dakit non bizi den.

Aste honetan bertan, Gipuzkoako prentsa idatzian ikusitako beste bi adibide:

Albako dukesak aspaldiko ohitura du uztailean Donostian duen jauregian egun batzuk pasatzearena. Aurten, baina, uste dut ohikoa baino gehiago azaldu dela Gipuzkoako prentsan (DVk kontrazala eskaini zion).

Ostiralean Nadal egon zen Galarretan eta Getarian. Mundu mailako izarra da bai, eta Noticias de Gipuzkoak eta DVk azala eskaini zioten.

Ona da española izan nahi duenak nahi hori libre-libre agertzea Euskal Herrian, hobe kanporatzea barrualdean lehertzea baino.

Gauzak horrela, horra hor nire galdera: non daude Los españoles que dejaron de serlo?

Rachid Taha & Gaetan Roussel, Bonjour. Klip ofiziala.

 

Spain needs us

francis earth — 2010/07/14 17:06
Espainiarrak izateari utzi zioten batzuk Hegoafrikan borrokan ibili ziran "España" izeneko futbol talde baten alde, baita garaipena lortu ostean "senyera" eskuan ospatu be.

Do I need Spain? Maybe. Baina, Fredi Paiak aurreko astean idatzi legez, "Spain needs us". Bestela jai deukie. Santillana, Pirri, Juanito, Camacho, Chendo, Gordillo, "La Quinta del Buitre", Raul, Guti eta enparauek sekula lortu ez dabena Puyol, Busquets, Piqué, Capdevila, Xavi eta Xabi Alonsok lortu dabe. Eta zergaitik ez, Iniesta, Llorente eta Javi Martinezek.

Espainiak behar gaitu. Kataluniak irabazi deutsie euren lelengo munduko titulua.

Katalunia bai

iturri — 2010/07/14 21:03
Aupa, monsieur Earth.

Garbi dago Katalunia behar dutela (BPGaren %25etik gertu katalana dela uste dut, oker ez banago), baina uste dut EH ez dela hain beharrezkoa.

Beste gauza bat da ez gaituztela utziko alde egiten... Euskal Herrian jendeak independentziaren aldeko hautua eginez gero, noski.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31