Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Ekaina 20 Giorgio Bassmatiren kontzertua Tolosako Auggie-n
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Giorgio Bassmatiren kontzertua Tolosako Auggie-n

Denda honen 1000. eguna ospatzeko.

Auggie Tolosako Korreo kalean dagoen arropa denda bat da. Ostegunean 1000 egun bete zituzten eta ostiralean, 1001. egunean, Giorgio Bassmatti gonbidatu zuten kontzertu bat eskaintzeko. Bertakoez gain, musikariaren lagun batzuk ere hurbildu ginen.

Goio Telletxeari (zorionak berari ere, ostiralean haren urtebetetzea izan baitzen ere) egokitu zitzaion hamar kanta aukeratzea. Kanta gehiago izan ziren azkenean. Eta kontzertua barruan hasi eta kanpoan bukatu zen kasu honetan (Donostian, Guardetxean, alderantziz izan zen). Honek guztiak adierazten du tipo mugitua dela gure musikoa.

Argazki batzuk atera nituen, baita bideo bat ere. Ez dute kalitate askorik, mugikorrarekin atera bainituen. Dendakoek ere igo dute txuri-beltzean ateratako beste kanta baten bideoa.

Flickr-en pro kontua erosi berritan, Bassmattirena da lehen albuma. Bertan ageri da ere duela hiru urte eskainitako beste kontzertu batean ateratako erretratuan, Tolosako kamiseta bera soinean duela, Mataróko fan club-eko presidentarekin.

Aipatzekoa ere kontzertuak izan zuen Telmo teloneroa eta gero, kanpoan, gehitu zien beste neska batzuk ere (oharra: Lara, trabesera; Nerea, pianoa etxean utzi zuena).

P. S.: Kontzertura joan aurretik, Hor hago Kevin? liburu aurkezpenean ere egon nintzen, Donostian. Pena ez geratzea ondorengo jaian, hark ere itxura ona baitzuen.

Concierto de Giorgio Bassmatti en Auggie, este apunte en castellano.

Mikel Iturria 2010/06/20

mila esker!!!!

BAssmauggie — 2010/06/21 12:17
mila esker!!!!
kronika ederra!!

Jurado moment

axier::auggie — 2010/06/21 17:13
Badaukat jurado moment bideoan, gero jarriko dut zure blogean primizian. ;)

Como una hola!!

auggie — 2010/06/21 22:30
Ba horixe, Bassmattik Rocio Juradoren bertsioak ere egiten dituela, haundia!
http://flickr.com/gp/auggie_tolosa/678741

Entertainer

iturri — 2010/06/21 22:42
Eskerrik asko, Auggie.

Gure lagunaren entertainer arima ere azaldu zen kontzertuan. Gehiago sakondu beharko luke hortik ere.

torero!torero!

Bassmatti — 2010/06/22 09:52
JAJAJAJAJAJAJAJA
enuen Jurado momentua ikusi!!!!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31
WP Ander, 2011/12/31