Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Ekaina 16 Greba orokorra ekainaren 29an
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Greba orokorra ekainaren 29an

Motorrak berotzen hasi beharko gara.

Euskal Herriko gehiengo sindikalak greba orokorra deitu du ekainaren 29rako. Eta Euskadiko CCOO sindikatuak ere egun horretarako deialdia egina du. UGTk, berriz, ezetz, ez dutela egingo. Espainiako bi sindikatu hauek irailaren 29rako deitua baitute greba orokorra. Atzeratzearen arrazoia, publiko egin dutena behintzat, Europa mailako konbokatoria bat dagoela egun horretarako.

2009ko maiatzean egin bezala, aurten ere zenbait aktibistek Greba Euskal Herrian webgunea muntatu dute dagoeneko. Twitter-en ere @grebaorokorra erabiltzailearekin ari dira mugitzen, argazkiak, bideoak, greba orokorra posta zerrenda, eta abar.

Inoiz ez dator ondo greba bat egitea. Borrokak bezalakoak baitira grebak, zentzu honetan. Nork nahi du borroka? Nork nahi du gerra? Inork ere ez, baina askotan ez da beste biderik geratzen.

Gaurko egunez bidali didate bideo baten lotura. Bideoan ageri da nola Tania Gálvez blogaria saiatu zen Gerardo Díaz Ferrán-i galdera bat egiten ekainaren 10ean Madrilen izandako ekitaldi batean. Bideoan ikusten da Tania nola egozten duten aretotik. Zergatik? Galdera guztiak aurrez egin behar zirelako. Itxurakeria hutsa zelako ekitaldia. Onena da ikustea enpresariak topa egiten lan erreformaren alde. Segi horrela, lagunok!

Eguneratzea, 22:55: Ahaztu egin zait lehen komentatzea, baina gaur arratsaldean jakin dut Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Enpresari Gazteen Elkarte bat dagoela. Asociación de Jóvenes Empresarios vascos-en akronimoa badakizue zein den? AJEBASK. Gaztelaniaz pentsatutakoa, noski. Zelako ajea!

Huelga general en Euskal Herria el 29 de junio, este apunte en castellano.

La verdadera cara del "Foro para la Nueva Economía" from tgalvez on Vimeo.

Empresariak eta beraien foroak

Aitziber — 2010/06/19 11:55
Greba egiteko inoiz baino arrazoi gehiago daude. Enpresariak gure aurpegira barre egiten ari dira. Krisia langileok ordaindu dezagun nahi dute. Benetan lotsagabeki jokatzen ari dira. Beraientzat beti da momentu egokia gure eskubideak( gero eta urriagoak) deusezteko. Eta ezin diegu utzi kareletik botatzen gure aurrekoek borroka gogor eta odoltsuen ondorioz lortutako eskubideak. Planto egin behar dugu eta beraiei aurre egin. Ezin gara geldirik gelditu, beraiek inoiz ez dira gelditzen eta oso antolatuta daude.
Foro horretan argi erakutsi dute zein den beraien benetako aurpegia. Edo men egiten diezu beraien ideiei edo bestela, A LA PUTA CALLE!
EZIN DIEGU UTZI GURE BIZITZEN JABE EGITEN!!!!! Langileak elkartu eta benetako etsaiaren kontra borrokatu behar dugu, guk ez badugu egiten inork ez du guregatik egingo eta beraiek oso argi daukate zer nahi duten, diru gehiago eta gehiago, edozerren gainetik pasatuz ere.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31