Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2010 Martxoa 09 Dekadentzia, deshazkundea edo dena delakoa
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Dekadentzia, deshazkundea edo dena delakoa

Etorkizuna.

Pintxos and Blogs izan genuen pasa den ostiralean (irakurri Makgregoryren kronika). Hileko lehen ostiraletan legez. Oraingoan arkitektura izan zen jorratutako gaia. XX. Mendeko 1930-1960 urteen bueltan gauzatutako Arrazionalismoa mugimenduari buruz hitz egiteko (edo entzuteko). Oraingoan ere oso gustura egon nintzen, baina gaur ez dut honetaz hitz egin nahi.

Urte honetako lehen bileran kultura kontuetaz aritu ginen. Pernan Goñi artistaz gain, Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bultzatzen ari den hautagaitzaren ordezkariak etorri ziren. Une jakin batean (Lázaro Carreter-en arabera, gauza guztiak gertatzen diren une horretan) galdetu ziguten nola ikusten genuen gaur egungo Donostia eta nola irudikatzen genuen 2016koa.

Niri egokitu zitzaidan lehen iritzia ematea eta sei urte barruko Donostia dekadentzia hitzarekin lotu nuen. Eta berdin pentsatzen jarraitzen dut. Bada garaia jakiteko, materialki behintzat, aspaldi jo genuela goia eta orain bakarrik erortzea gelditzen zaigula.

Hori txarra da? Ez du zergatik txarra izan behar. Aspaldi esan zuen MCC taldeko buruak, oker ez banago iaz Logroñon emandako hitzaldi batean, krisi ekonomiko honetatik 2014 urtearen bueltan aterako ginela eta orduan baino % 20 txiroago izango ginela. Horrela izango ote den? Batek daki. Niño Becerraren teoria gauzatuko ote den? Auskalo.

Ez gara lider izateko jaio. Nazkatuta nago beti puntaren puntan ibili behar horrekin. Kostata egingo dugu aurrera; are gehiago azken urte hauetan eginbeharrak alde batera utzi ditugula kontutan hartuz. Gure inguruan lagunak, ezagunak, jendea langabezian nola erortzen ari den jabetzea besterik ez dago.

Esnatu beharko dugu. Ez dakit kapitalismoa ez den beste zerbait ezagutzeko ote dugun. Zaila ikusten dut, baina ez ezinezko.

Ez dut deshazkundea delako mugimenduari buruz gehiegi irakurri, baina uste dut bide interesgarria izan daitekeela.

Decadencia, decrecimiento o lo que sea, este apunte en castellano.

Desazelerazioa

oto lete — 2010/03/09 09:49
Mikel, DESHAZKUNDEA terminoa erabili nahi baduzu, hatxea kendu behar zenioke: DESAZKUNDEA (kontsonante ostean ez da hatxerik jartzen: Euskalerria, adib.)
Ez naiz hizkuntzalaria, baina polita litzateke termino hori nola egoki esan erabakitzea: HAZKUNDE EZA, KONTRAZKUNDEA, ATZERAMENDUA... Xipri Arbelbideren azken liburuak horretaz teorizatzen du (modu erreakzionarioegian, niretzat) eta seguru badarabilela hitzen bat honetarako. Orain ez naiz gogoratzen, baina aurkitzen badut, bidaliko dizut. Segi ondo.

Txikiagotzea?

iturri — 2010/03/09 10:21
Kaixo, Oto Lete:

Deshazkunde hitza Euskal Herrian dagoen taldeak erabiltzen du. Deshazkundea edo Decrecimiento EH. Horregatik erabili dut nik.

Gai honi buruz nik irakurritako lehen testua, Pello Zubiriari irakurri nion duela zenbait hilabete. “Décroissance”: patu, estrategia, etika ala partidu?. Berak ere zailtasunak zituen hitzarekin asmatzeko.

Hitzarekin asmatu, asmatuko dugu halako batean. Kontua bestea da. Ereduarekin asmatzea.

Bixi bizi.

Kultura ondareak

patxi lurra — 2010/03/20 11:16
Iruñeko Gobernu foralak zezenketak Nafarroako kultura ondaretzat jotzen ditu, eta ezinbestean "anitz" puntu galdu dau Europako Kultura Uribiruaren bidean. Ez da harritzekoa, Kordobari be gauza bera gertatu jako ikuskizun odoltsu horiek dirala-eta.

Izan be, tortura ez da ez artea ez kultura.

Donostian ere badago zezenketarik

iturri — 2010/03/20 19:09
@patxi: ez da komeni ahaztea Donostian ere zezenplaza badugula eta, noizean behin, zezenketak ere egoten direla. Alde horretatik, beraz, hautagai den-denak berdin daudela esango nizuke.

Besarkada bat.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2010/03/09/dekadentzia-deshazkundea-edo-dena-delakoa/trackback

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Iturri twitter-en

Azken erantzunak
Ura ta beste mikel, 2010/07/27
Katalunia bai iturri, 2010/07/14
Eskerrik asko iturri, 2010/07/14
Zorionak! Joxe Aranzabal, 2010/07/14