Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Abendua 22 Komunikazioa (falta)
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Komunikazioa (falta)

Ostiral iluntzean Antzoki Zaharrean egon ginen Hika Antzerki taldearen azken antzezlana ikusten. Aita-semeek egindako bidaian. "Aitarekin bidaian". Jose Ramon Soroiz, Joseba Apaolaza, Jabier Muguruza. Agurtzane Intxaurraga. Arantxa Iturbe.

Jabier Muguruzari irakurri, eta entzun izan diogu berriki, jendeak esaten diola alzheimerra, zahartzaroa eta beste zenbait komeri ageri direla aipatu antzezlanean, baina berarentzat (in)komunikazioa dela antzezlanaren gai nagusia.

Ama hil aurretik, semeak zin egiten dio aita zainduko duela. Unea iristen denean, berriz, ez da hain erraza. Semeak, kontablea, nahiko lana du etxetik kanpo eta ezin du bere munduan bizi den aita behar den bezala zaindu.

Halako batean teloia altxatu (edota altxatuta zegoen ni bertaratu nintzenerako) eta hiru aktoreak ageri dira eszenatokia atontzen. Musika entzuten da. Jabierren azken diskoko kantek girotzen dute itxarote minutu horiek.

Bospasei eszena-geltoki planteatzen dizkigute egileek. Gertukoa egiten zaigu gaia. Eta gogorra, bai, hori ere bai. Baina jendeari gomendatu nahi diot antzezlana hau ikustera joateko. Zergatik?

  • Iji-aja antzerki errazetik ihes egiten duen antzezlana delako.
  • Diru gutxirekin egindako antzezlana izanik ere, asko baitu eskaintzeko.
  • Beti da gustagarria Soroiz edota Apaolaza bezalako aktoreak agertoki baten gainean ikustea.
  • Jabier estreinatu egiten al da antzerkian? Baiezkoan nago, baina ezin dut ziurtatu.

Hona hemen zenbait lotura interesgarri:

Agus Perezek Berria egunkarian eginiko erreseina.

Jabier Muguruzaren zutabea.

Amaitzeko, Gipuzkoa Kultura telebista saioa.

Obrigado

paquinho terra — 2010/01/05 17:30
Poker ederra, Iturbe-Soroiz-Apaolaza-Muguruza. Gaia gertu-gertukoa. Adi egongo naz hurrengo emonaldiei, ea baten bat harrapatuko dodan. Obrigado, Miguelinho!

Bira

iturri — 2010/01/05 21:46
Eskerrik asko zuri, Patxi. Bira Hika Teatroaren webgunean dago ikusterik:

Urtarrilak 15, Gernika
Urtarrilak 24, Arrasate
Urtarrilak 28, Basauri
Urtarrilak 29, Basauri
Urtarrilak 29, Elorrio
Otsailak 5, Beasain
Otsailak 6, Irun
Otsailak 18, Gasteiz
Otsailak 19, Berriz
Otsailak 29, Berriz
Apirilak 16, Galdakao
Apirilak 17, Bera
Apirilak 23, Eibar
Maiatzak 14, Zumaia

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31