Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Azaroa 21 Jose Ignacio Munilla dator
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Jose Ignacio Munilla dator

Sustatun gaur argitaratutako artikulua. Eskuin muturreko gotzaina izango du Gipuzkoak.

Gaur eguerdian egingo omen du publiko Vaticanoak Jose Ignacio Munilla euskalduna izango dela Gipuzkoako gotzain berria. Eta zuek pentsatuko duzue: eta zer? Ba gu bezalakook, eliza katolikotik kanpo gaudenok, dibertituko garela eta, aldiz, eliza horretan izanda, bere korrontekoak ez direnek asko sufrituko dutela. Gaur goizean Radio Euskadin Joseba Egibarrek esan bezala, eskuinago soilik pareta baitauka Munillak (Rouco Varelak bezala, gaineratu du jeltzaleak).

2006an deskubritu nuen Munilla eta haren artikuluak jasotzen dituen webgunea. Nahiz eta beste helbide batean egon, sarean daude irakurtzeko moduan Jose Ignacio Munillaren artikuluak.

Hona hemen 2006an irakurritako bi parrafo homosexualitateari buruzko artikulu batean idatziak:

"El cambio en la consideración de la homosexualidad, de trastorno psicopatológico a mera condición sexual alternativa, se ha debido más a las presiones de los influyentes lobbys gays, que a nuevas evidencias científicas. Fue en 1980 cuando estos grupos consiguieron una de sus mayores "victorias", al lograr que la Asociación Americana de Psiquiatría retirara la homosexualidad del manual de trastornos comportamentales (Diagnostic and Statistical Manual)".

"Existen, no obstante, profesionales de primera línea que se atreven a continuar afirmando lo que la psiquiatría siempre ha afirmado: estamos ante un trastorno neurótico (Van Den Aardweg, Bieber & Bieber, Aquilino Polaino, etc...)"

Oraingoz idatzi duen azken artikuluan, abortuaren inguruan, dio: "quien apruebe la Ley del Aborto estará en situación de complicidad de asesinato". Eta, aizue, Mandela aipatzen du bukaeran.

Barre egingo dugu, baina tristea da horrelako pertsonek agintea izatea edonon daudela ere.

Jose Ignacio Munilla dator. Sustatu. 2009-11-21.

José Ignacio Munilla vuelve a casa por navidad, este apunte en castellano.

Mikel Iturria 2009/11/21

Apezpikuak

Iñaki Murua — 2009/11/22 22:24
Iceta gernikarra Bizkaian; Munilla orain Gipuzkoan. Bitxia da bertakoak izan arren kanpoan hezitakoak jartzea gidari.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2009/11/21/jose-ignacio-munilla-dator/trackback

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Iturri twitter-en

Blogaren estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Auskalo iturri, 2010/03/18
Betikoa? juan, 2010/03/18
Zabalarena iturri, 2010/03/09
Txikiagotzea? iturri, 2010/03/09
Desazelerazioa oto lete, 2010/03/09