Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Uztaila 21 Jazzaldia eta Heineken
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Jazzaldia eta Heineken

Uztailaren 22tik 26ra Donostian. Biak. Eskutik agarrata.

Miguel Martini entzun nion pasa den igandean MQPn babesleak behar-beharrezkoak direla horrelako jaialdi bat aurrera eramateko. Javier Vizcaínok hasieran galdetu zion: kirolaren munduan erabat onartuta dagoela enpresen presentzia, baina ez dela gauza bera gertatzen kulturaren eremuan.

Eta horrela da, baina niri gogorra egiten zait jendea Gipuzkoako saskibaloi talde nagusiaren izena goratu beharrean, babeslearena behin eta berriro goraipatzen egotea. Egia da ere Gipuzkoa Basket taldeak ez duela Gasteizko Baskoniaren tradizioa (oker ez banago, Gasteizen jendeak Baskonia animatzen du).

Ez dakigu zer bide jorratuko dituen musika munduan hurrengo urteetan, baina Kepa Junkera bada eredu, ederki goaz (diru publikoa barra-barra, babesle pribatuen diruari uko egin gabe).

Argi dago aurtengo Jazzaldiaren edizioa aurrera eramateko ezinbestekoa izan dela Heineken garagardo markaren diru ekarpena. Ez dakit zenbatekoa den enpresak mahai gainean jartzen duena, baina Udalaren aportazioa dezente jaitsi ei da.

Ez naiz jazzalea. Beraz, nahiago pop eta rock izenak kartelean ikustea. Gainera, Martin defendatzen da esanez berak daramatzan urteetan jazz izenen kopurua ez dela jaitsi eta beste musiketako izenek Jazzaldiaren barruko beste festibal txikiagoa osatzen dutela.

Jazza gehiegi jarraitzen ez badut, bihar ikusiko dudan lehen kontzertua jazz pianista batena izango da. Brad Mehldau, hain zuzen. Gustatzen zait bere musika, baina gertu badut jendea kilometro mordoa egin duena haren atzetik. Ni bizikletan joango naiz ikustera.

Ni ados nago

Gari Araolaza — 2009/07/22 06:01

Uste dut babesle komertzialena dela esploratu behar den bide bat. Eredu komertzial falta dago musikaren negozioan eta aukera on bat izan daiteke. Zergatik marketaz lotsatu?


Badakizu zer diren Marshall, Zildjian edo Fender? musikari xumeenak ere egiten die propaganda marka horiei, trukean ezer jaso gabe (izugarrizko prezioak ordaindu bai, tresna horiek erosteko). Zergatik ez jarri Seguros Lagun Aro edo Opel Giauto anplifikadorean?


Zurekin gogoratu nintzen

iturrri — 2009/07/22 08:38
Bai, atzo zurekin gogoratu nintzen lerro hauek idatzi nituenean, Gari. Noizbait idatzi baitzenuen musikariek bide hori jorratu behar zutela.

Espainiako talde komertzialenek jada badute sponsorrik beren biretan. Euskal Herrian Junkera izango da bakarra, ezta? Musikariren bati entzun esan diot ez duela bere izena marka edo enpresa jakin bati lotuta ikusi nahi. Artea kate horietatik libratu beharko litzatekeela.

Ez da erraza.

Athletic-ek ere ez zuen nahi

Gari Araolaza — 2009/07/22 09:07

Musikariek ez dutela nahi. Nik ere ez nuke nahi, baina azkenean aukera egin behar da eta beste diru iturririk ez badago, zer egingo dute? Haydnek ez ote zuen babeslerik? Ez da gauza berria.


Ez ote da hobe normaltasunez eta lasai negoziatzea gauza hauek, eta ito arte zai egon beharrean?


noski!

alajaina! — 2009/07/22 11:32
Wilcok WGri disko erdian saldu zion, Russian Red Kling-en irudia da... Noiz hasi behar du Eroskik babesle mundu hauetan? ez dakit, Mikel Erentxun babestuz, edota Gatiburen galtzak irudiz josi....

Arazoak

iturri — 2009/07/22 13:12
Ez dut uste hain erraza izango denik zenbait eremutan artista bat enpresa batekin lotuta ikustea.

Hau da, Fermin Muguruza zein enpresarekin ikusten duzue?

Iturri

Bertso txapelketak

Mikel — 2009/07/22 13:53
Beti eman izan dit amorru pixkat bertso txapelketako finalean Kutxa edo danadalako enpresa-babesleari txistu egiten diotenean. Babesle horiek gabe txapelketa egon egongo zen, baina sarrerek zenbat balioko zuten?

Enpresa aipatzen dugunean korporazio handiak (nazioartekoak bereziki) datozkigu burura, baina ezin al da egon euskal enpresek sortutako Fundazio bat euskal musika bultzatzeko?

Fundazioa

iturri — 2009/07/22 16:59
Ok, Mikel. Fundazioarena ideia ona da. Kirolean egiten den moduan. Adibidez, Kirolgi.

Publizitatea

cineffo — 2009/07/23 13:31
Agian zailena da betiko izena aldatzea...beti egongo da Heineken Jazzaldiarekin? ala bat-batean agertuko da beste marka bat beste eskaintza batekin? Ekitaldiak bere identitatea galtzeko arriskua du...Niri kostatzen zait...Babesa ulertzen dut eta gustiz beharrezkoa da, baina izena jan arte. Enpresek bere aldetik hori errespetatu beharko lukete.

Aldaketa

cineffo — 2009/07/24 07:44
Beitu, justu atzo TAU-BASKONIA ohiak iragarri zuen bere izen-aldaketa:
http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2009/07/24/deportes/baloncesto/d24bal46.1304792.php
Ezer ez da betiko!

Babesle aldaketa

iturri — 2009/07/24 08:11
Aupa Cineffo: Gaur goizean irratian Baskoniaren babesle aldaketa entzun dudanean hemen botatzea pentsatu dut, baina zu aurreratu egin zara.


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31