Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Ekaina 15 Mikel Laboa 75... Teledonostin
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Mikel Laboa 75... Teledonostin

Kopeta behar da horrelakoak egiteko.

Gaur beteko zituen Laboak 75 urte eta, hori aprobetxatuz, Antiguotarrak Dantza Taldeak Mikel Laboaren omenez emanaldia prestatu zuen pasa den ostiralean Antigua auzoan.

Aste bukaeran Ribadesellako El Corberu etxean izan garenez (oso toki gomendagarria), ezin izan genuen kontzertua ikusi. Hurbildutako lagunek (batzuk sarrerarekin eta besteak gabe) esan didate hunkigarria izan zela gaua (eta hori irakur dezakegu ere Berrian Ainara Gorostizuk sinatutako kronikan).

Halere, gaur goizean jakin dudanean Teledonostik (Vocento taldeko telebista lokalak) kontzertua bota zuela larunbatean bertan, haserretu egin naiz. Esan dizutenean kanta batzuk bakarrik grabatzerik dituzula, kopeta behar da denak grabatu eta hurrengo egunean kontzertua osorik (edo ia-osorik) emititzeko.

Izan ere, telebistek eta gainerako medio grafikoek, normalean, bost-hamar minutuko tartea izaten dute kontzertu, antzerki edo dantza emanaldietan irudiak hartzeko. Hortik aurrera, hanka egin behar izaten dute.

Ikusiko dugu zer gertatuko den, baina antolatzaileek kontzertuaren DVDa ateratzeko asmoa dute.

Honekin loturik, Mikel Laboari buruz eginiko beste DVDa aurkeztuko ei du Elkar argitaletxeak asteazkenean Donostian.

Hona hemen Luistxok ostiralean bertan ateratako argazki bat, Imanol Uribek eginiko filmeko fotograma bat. Irudiak CC lizentzia du.

Bota zuten azkenik?

josemi beltran — 2009/06/25 09:02
inolako baimenik gabe bota zuten azkenik osorik? nik ez nuen ikusi. Eta okerra, ziuraski, kalitatea izango litzateke, ziur. Irudi "txapuzeroak" eta abar...Nola dauden komunikabideak!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31