Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Ekaina 10 Omenaldiak
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Omenaldiak

Ekainaren 7an Pepe Rubianesi omenaldia Bartzelonan. Ekainaren 12an Mikel Laboari Donostian (Antiguan, of course).

Harrituta geratu naiz komunikabideetan irakurri dudanean 14.000 lagun bildu zirela Katalunian Pepe Rubianesi eginiko omenaldian (La Vanguardian irakurri dut zerbait, baita El Paísen ere).

Gauza gehiagoren bila Andreu Buenafuentek bere telebista saioan Rubianes hil zen egunean bertan eginiko omenaldi txikia ikusi dut (behean dago bideoa).

Hasiera batean, Rubianes "se metan su puta españa por el culo" (irakurri ere Javier Pérez de Albénizen artikulua) esaldiagatik gogoratu dut, baina Buenafuentek dioen bezala hori oso sinplista da. Ibilbide sendoko aktorea izan baita (TVEn, adibidez, Makinavaja egin zuen).

Eta omenaldiak gora eta behera, ostiralean, ekainaren 12an, Mikel Laboari Antiguako frontoian egingo diotena ere polita dirudi. Izen, belaunaldi eta estilo nahasketa egin zait interesgarri. Lastima, baina ez naiz hemen egongo asteburuan.

Ez da izango Laboaren memoriari eskainiko zaion azken ekitaldia (duela gutxi beste bat egin zioten Usurbilen, adibidez). Udazkenerako beste bat prestatzen ari omen dira, Donostian bertan.

Jaun-andreok, zuekin Andreu Buenafuente eta Pepe Rubianes.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2009/06/10/omenaldiak/trackback

Mikel Iturria

Irundar bat eibarnauta elastikoaz

Estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Horrela izango da iturri, 2010/02/01
Gezurra galanta Serafin, 2010/02/01
Eutsiezina iturri, 2010/01/30
langabezia ROBERTO, 2010/01/30