Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Martxoa 29 Senperena and cia
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Senperena and cia

Bi emanaldi eskaini ditu ostiral eta larunbatean Donostian.

Ostiralean Joserra Senperenak Lugaritz Kultur Etxean aurkeztu zuen duela urtebete ateratako Dardaren interpretazioa diskoa. Pianista bikaina da loiolatarra eta eskarmentu handia du beste musikariekin batera aritzeko orduan. Aldiz, kosta egiten omen zaio lehenengo planoan aritzea. Barikuan Hasier Oleaga (bateria) eta Gonzalo Tejada (kontrabaxua) izan zituen laguntzaile.

Emanaldi gupidagabea izan zen (zentzu onean, noski): kanta guztiak bata bestearen atzetik joan ziren, inolako etenik gabe. Amaieran, Harkaitz Cano igo aurretik, denak aurkeztu zituen Joserrak eta Gereziak irakurri zuen Lasarteko poetak. Kronika egin du Juan Luis Etxeberriak Diario Vascon: Poemas negros.

Larunbat iluntzean, berriz, Arteko Galerian egon zen Senperena. Kasu honetan, Rafa Berriorekin batera amaiera eman zion Lieder lan kolektiboaren erakusketari. Kanta haiek entzuten nituen bitartean aurreko koadroak eskegitzeko erabilitako iltzeen arrastoari erreparatzen nion nik eta irudi hori daukat buruan itsatsita.

Gaurko El País egunkarian aipatzen duten bezala, Erromara eramango ei dute erakusketa ekainean. Lan hauek ez dakit, baina ni, behintzat, ostegunean noa Italiako hiriburura. Oporrak.

 

Ubikuo

Ander — 2009/03/30 10:41
Ubikuo Iturri, zer moduz Kursaaleko solasaldian? Zer esaten dute kanpotarrek guri buruz? "Beti guri buruz ari garela", esango nuke nik, jeje. Ondo ibili Erroman, eta han ez galdetu baskooi buruz. Edo bai, gure berri eman: "Badakizue ortzadarrari Erromako zubia deitzen diogula?", etab.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31