Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2009 Otsaila 22 EGA azterketak eta Hezkuntza Sailaren bertsioa
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

EGA azterketak eta Hezkuntza Sailaren bertsioa

Amarauna irratsaioan hitz egin du goizean Iban Asenjok, Hezkuntzako goi karguak.

Gaur goizean Amarauna irratsaioan blogarien tartea zuzenean entzun dut. Zuek entzun ez baduzue, Joxe Rojasek teknopata.net webgunean jarri du jada.

Solasaldiaren hasieran, Maite Goñik pasa den astean esandakoak laburbildu dituzte (bere ahotsean). Gero, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, Iban Asenjok, hartu du hitza. Ibanen argudioak zerrendatu behar nituen, baina lan hori ederto egin du Ainhoa Ezeizak EGA azterketak sareratzea, elkarlana eta Iban Asenjoren adierazpena izeneko apuntean. Irakurri, beraz, Ainhoaren testua. Ni berarekin ados nago, gainera.

Ostegunean, Paco Etxeberria forentseak hitzaldia eman zuen Altzako Casares-Tomasene Kultur Etxean. Gaia: "Exhumando fosas, recuperando dignidades". Bertan, Aranzadiko kide ezagun honek Gerra Zibileko hilobiak aztertzen eginiko lana izan zuen hizpide.

Aranzadi lan hauetan hasi zenean, 2000 urtearen bueltan-edo, eskuineko alderdiek beste alde batera begiratzen zuten eta kritika mingarrienak ezkerreko alderdiek egiten zituzten. Zergatik? Pacoren ustez, errudun konplexuagatik. Franco hil zela urte asko pasa baziren ere, partidu horiek apenas egin zuten zerbait eremu horretan.

Eusko Jaurlaritzari, Hezkuntza Sailari, Iban Asenjori berdina gertatzen zaiola esatera ausartuko naiz. Beraiek egin behar zuten lana irakasle bakar batek egin du, ordea. Eta hori ez zaie gustatu (pirateria aipatu du Asenjok bere interbentzioan). Pirata? Zer txorakeria esaten ari zara, gizona?

Bitxia bada ere, Iban Asenjo Jakintza Ikastola sortu den herri berekoa da. Behintzat, Ordiziako zinegotzia da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2009/02/22/ega-azterketak-eta-hezkuntza-sailaren-bertsioa/trackback

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Iturri twitter-en

Blogaren estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Auskalo iturri, 2010/03/18
Betikoa? juan, 2010/03/18
Zabalarena iturri, 2010/03/09
Txikiagotzea? iturri, 2010/03/09
Desazelerazioa oto lete, 2010/03/09