Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

La Perla

Mikel Iturria 2009/01/04 23:14
Calle 13 eta Ruben Blades-en artean eginiko kanta.

Berriro atera zait bidera Ruben Blades musikaria. Azken hamar urte hauetan beste zenbait kontutan egon da, baina ez du musika erabat baztertu. Nik dakidala 1999an Costa Ricako Editus taldearekin Tiempos izeneko diskoa grabatu zuen, 2004an Donostiako Jazzaldian egon zen Cachaoren gonbidatu gisa, Harlemeko Orkestra batekin grabatu zuen beste disko bat...

Politika munduan buru belarri ari zela banekien, baina gaur jakin dut 2004tik dela Panamako Turismo ministroa (Bladesi Wikipediak eskainitako orrian ere datu hori berresten da).

Interneten telebista kanal bat zuela ere ikusi nuen: Show de Ruben Blades. Atzean dagoen adibidean klik eginez, Puerto Ricoko Calle 13 bikoteari eginiko elkarrizketa ageri da. Bost zati ditu saioak eta gogoan dut askotan elkarrizketatuak baino gehiago hitz egiten zuela Rubenek.

Kontua da gaur irakurri dudala Víctor Lenorek eginiko 2008ko nazioarteko kanten zerrenda. Eta bertan berragertu dira biak. Calle 13k Los de atrás vienen conmigo lana argitaratu zuen iaz eta Latinoamerikako izen potolo batzuk gonbidatu zituen.

René Pérez aka Residente eta Eduardo Cabra aka Visitante dira Calle 13 osatzen duten bi kideak eta bere auzoari eskainitako abestian, Blades ageri da lehenengoz rapeatzen. Freskoa da kanta eta Rubénen Antecedente diskoan ageri den Patria abestia gogorarazten dit.

Lenorerentzat La Perla da iazko kanten zerrendan egotea merezi duena: "Una canción sobre los placeres sencillos puede ser el más efectivo himno anticapitalista de 2008, sin necesidad de invocar al comunismo ni rimar la palabra revolución. El sabor del guiso casero".

Boikota

Mikel Iturria 2009/01/01 23:23
Israeli boikota egitea proposatu dute. No woman no cry kantaren egilea hil da.

Iñigo Saénz de Ugarteren Guerra eterna blogari esker, ikusi dut The Big Picture photologean Gazako eta Israelgo argazki gogorrak.

El regreso de Picapiedran, berriz, irakurri dut Israeli boikota izeneko ekimena abiatu dela Interneten. Ondo iruditzen zait Israelgo gobernuari, enpresei, etab. aurre egitea. Baita Israelgo kirol taldeak Europako lehiaketetatik botatzea ere, baina artistak boikotatzea ere eskatzen dute. Eta ni ez nago horrelako boikot artistiko edo pertsonalen alde. Arau bera aplikatuz gero, zaku berean sartu beharko lirateke hainbat artista estatubatuar eta europar, beren gobernuek munduan barrena egiten dituzten barrabaskeria piloa ez gaitzesteagatik. Ahaztu gabe ere, bere garaian norbaitek idatzi zuen bezala, nola sustatu daitekeen hori eta gero euskal artistei egiten zaizkien boikot kanpainak salatu.

Kanta ederra jarri nahi dut gaur hemen. Aipamenaren arrazoia tristea da, baina. El Paísen jakin dut, gainera, Vincent Ford aka Tata berriki hil dela Jamaikan. Gizonak No Woman No Cry kantaren letra egin omen zuen, Bob Marley & the Wailers taldeak hirurogeita hamargarren hamarkadan arrakastatsu bihurtu zuen abestia. Hor behean utziko dut youtuben aurkitutako bideoa.

The organization-en atzoko zorion mezuari buruz, ezer gutxi dut gehitzeko. Jaso dugula zorion mezua. Eta Javier Vizcaínoren iritzi ausartarekin bat egiten dudala.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter