Harrikadak
Boikota
Israeli boikota egitea proposatu dute. No woman no cry kantaren egilea hil da.
Iñigo Saénz de Ugarteren Guerra eterna blogari esker, ikusi dut The Big Picture photologean Gazako eta Israelgo argazki gogorrak.
El regreso de Picapiedran, berriz, irakurri dut Israeli boikota izeneko ekimena abiatu dela Interneten. Ondo iruditzen zait Israelgo gobernuari, enpresei, etab. aurre egitea. Baita Israelgo kirol taldeak Europako lehiaketetatik botatzea ere, baina artistak boikotatzea ere eskatzen dute. Eta ni ez nago horrelako boikot artistiko edo pertsonalen alde. Arau bera aplikatuz gero, zaku berean sartu beharko lirateke hainbat artista estatubatuar eta europar, beren gobernuek munduan barrena egiten dituzten barrabaskeria piloa ez gaitzesteagatik. Ahaztu gabe ere, bere garaian norbaitek idatzi zuen bezala, nola sustatu daitekeen hori eta gero euskal artistei egiten zaizkien boikot kanpainak salatu.
Kanta ederra jarri nahi dut gaur hemen. Aipamenaren arrazoia tristea da, baina. El Paísen jakin dut, gainera, Vincent Ford aka Tata berriki hil dela Jamaikan. Gizonak No Woman No Cry kantaren letra egin omen zuen, Bob Marley & the Wailers taldeak hirurogeita hamargarren hamarkadan arrakastatsu bihurtu zuen abestia. Hor behean utziko dut youtuben aurkitutako bideoa.
The organization-en atzoko zorion mezuari buruz, ezer gutxi dut gehitzeko. Jaso dugula zorion mezua. Eta Javier Vizcaínoren iritzi ausartarekin bat egiten dudala.
Artistak eta enpresak
Zalantzak
Urte berri on, Amatiño.
Zalantza dut nagusi. Boikot antolatuen zale ez naiz. Nahiago dut norbera koherente izaten saiatzea. Eta zu saiatzen ari zara nire inkoherentziak azaleratzen. Bai, inkoherentea naiz.
1.- Argi dut Europako kirol lehiaketetatik kanpo egon beharko liratekeela Israelgo taldeak, batez ere Europakoak ez direlako. Eurovisionekin ere berdin.
2.- Ez dut ulertzen zergatik egin behar zaion boikota, adibidez, Noa abeslariari. Sionista balitz ere.
3.- Enpresak: artista jendea gertu sentitzen dut eta horrek ukitzen nau. Enpresak boikotatu beharko lirateke? Enpresetan lanean ari den jendea? Zergatik batzuk bai eta besteak ez? Touché, mon ami.
Gure herrian frantses produktuen kontrako kanpaina egin zen laurogeigarren hamarkadaren amaieran. Zer onura eta zer kalte lortu zituen kanpaina egin zuenak? Egia da enpresa frantses batzuk, Bic tarteko, merkatua galdu bide zutela gure herrian arrazoi horrengatik?
Artista jendea
boikotak
Niri boikotak sentimentu kotrajarriak sortzen dizkit. Uste dut badela jende arruntak erabili dezakeen ia arma bakarra boteretsuen kontra. Alde horretatik, alde nago. Kontuan izan behar dugu Hegoafrkari ezarri zitzaizkion boikotak eta isolamenduak ekarri zutela apartheid-aren amaiera. Bertako kirolariek ezin zuten nazioarteko probetan parte hartu! Hortaz, eraginkorra ere bada.
Enpresei bai eta artistei ez? ba salbuespenen bat jarriz gero, artistei jarriko nieke. Enpresak dira estatuari diru gehien ematen diotenak. Finantza kontua.
Noari boikota? Uf, niri ikaragarri gustatzen jata, eta ez dut inoiz zuzenean ikusi, baina uste dut Victoria Eugeniara ikustera joango banintz ez nintzatekeela eroso sentituko, eta ez galdetu zergatik. Gauza hauek barrutik sortzen dira!
Ala, wapo, laztan bat
Zehar kalteak
@amatiño: denak berdinak izango gara, baina batzuk besteak baino berdinagoak. Ez dut artista jendea inoren gainetik jartzen, baina askotan tokatzen zaie platerak pagatzea eta hori ere ez zait gustatzen.
@leire: Noa ez ote da zehar kalteak ordaintzea tokatu zaion horietakoa? Lagun batek gogorarazi dit honek kolaborazioak egin izan dituela Khaled algeriarrarekin eta Idir bereberearekin.
Printzipio kontuetan berdinak
Printzipioak
Ijitoek dioten bezala, printzipio onik ez, bukaerak baino. ;-)
Egia esateko nik jada ez dakit zer esan eta zer egin hain irudi gogorrak ikusi ondoren. Ez ote dira gure armak, euskal enpresek eginak, hor tartean egongo? Agian etxetik hasi beharko dugu kanpokoei kontuak eskatu aurretik.
Formula ona