Harrikadak
Mikel Laboa: ez da errespetatu familiaren nahia
Itxura guztien arabera, Gipuzkoako mediorik handiena izan da Mikel Laboaren familiaren nahia alde batera utzi duen bakarra. Zer iruditzen zaizue?
"Hasiera batean, familiak erabaki zuen Mikel intimitatean agurtzea, beilategiko joan-etorriaren ondoren, pasa den asteartean, alor ezberdinetako izen handi asko bildu baitziren bertan. Baina, lagunek erakutsitako interesa zela-eta, errautsak haizatzeko tokia eta eguna jakinaraztea erabaki zuen (familiak). Eta komunikabideei eskatu zien ez grabatzeko eta filmatzeko ekitaldia".
Diario Vasco: Agiña ahora es más sagrado, 2008ko abenduak 8.
Interneten dagoen kronika laguntzeko, ekitaldiaren 20 argazki eskegi dituzte. Goiko paragrafoaren arabera, badirudi kazetaria berak ere deseroso idatzi duela kronika.
Google-n bilaketa azkarra egin dut (Agiña + Laboa)
eta badirudi Gipuzkoako mediorik zabalduena dela, prezeski, familiaren nahia alde batera utzi duen bakarra. Gainerakoek ez dute argazkirik jarri. Eta ekitaldiari buruzko kontaketa zeharka egin dute.
Ez dut garbi. Alde batetik, horrelako une batean hildakoaren sendiak agertutako nahia errespetatu beharra dago. Bestetik, baina, halako pertsonai baten aurrean egonik, ez zait hain gaizki iruditu erreportajea, tonoa ere egokia baita.
Zer iruditzen zaizue? Nahi baduzue, of course.
Mikel Laboari agurra
Diarioko kronika irakurrita, hunkigarria iruditu zait.
Argazkiak atera badituzte, lekuz kanpo, familiak eskatutakoa ez baitzuten bete.
Besarkada bat Bilbotik.
Lekuz kanpo
Hori bai, nik dena irakurri dut eta hori badaki idatzi duenak... Aprobetxategi xamarra iruditu zait.
Gizalegez
Errespetua
Hegoak ebaki banizkio...
Omenaldi egunean irrati bateko kazetari batekin topo egin nuen Agiñan, eta ekitaldian ez zutela egoterik esan zidan. Arraroa egin zitzaidan. Gauza bat da ez grabatzea baina han gertatutakoa ez kontatzea... Urrinetik jarraitu zuten ekitaldi osoa, oker ez banago. Hurrengo egunean DVn irakurri nuen kronika eta benetan ederra iruditu zitzaidan. Eta Garak foto eta testu labur bat besterik eskaintzea, "pobre". Intimitatean ez agurtzeak eta informazioarako eskubideak ez dute txoke egiten? Jende asko zegoen han argazkiak ateratzen... Familiak zer eskatu zuen, ez grabatzea eta filmatzea? Han gertatutakoa kontatzea ondo ikusten dut eta beti ere bestelako irudiekin osatu daiteke informazioa, prentsan behinik behin. Hitzek eta kantuek zuten benetako indarra Agiñan. Edozein modutan, ekitaldia zoragarria, hunkigarria oso izan zen.
Segi ondo, eutsi goiari eta urte berri on-on!