Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Azaroa 06 Arraytxiki eta Publikatu.com aurkeztu zituzten atzo Donostian
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Arraytxiki eta Publikatu.com aurkeztu zituzten atzo Donostian

Asteazken goizean egon nintzen KMKn Gorkak eta Haritzek eginiko aurkezpenean.

Astelehenean-edo enteratu nintzen Haritz Rodriguezek aspaldian elikatu gabe zuen blogean aurkezpenaren berri eman zuelako. Teketenek ere gauza bera egin zuen bere blogean, baita twitter kontuan ere.

Zertara nindoan oso ondo jakin gabe hurbildu nintzen KMKra. Ez ginen jende asko bildu. DVko Ibargutxi kazetariaz gain, Garako kazetaria ere bertan zegoela uste dut. Gipuzkoako periodiko salduenaren argazkilaria eta Argazki Press agentziakoa ere.

MC Haritz eta Gorka

Blogari gutxi batzuk ere hurbildu ginen. Hogei bat minutuko espitxa bota zuten biek. Gorka hasi zen lehenago Arraytxiki web laborategia aurkezten eta, ondoren, Haritzen txanda iritsi zen. Honek Publikatu.com laborategi-haztegiaren diru-iturri gisa planteatu zuen. Sustatun dago albistea ondo garatua. Slidesharen ere badago aurkezpena.

Galderen txandan Mikel Iturbek aka azken_tximinoak galdetu zuen ez ote zen mundurat.net egitasmoaren antzekoa. Gorkak ezezkoa erantzun zuen, ez zirela konpetentzia. Izan ere, mundurat herri mugimenduen eremuan ari dela lanean eta Arraytxikik innobazio soziala landu nahi duela.

Ekitaldia amaitu ondoren, bi ekintzaile hauekin, Mikel Iturberekin, Nagore izeneko neska batekin eta  UKnetberriko beste partaide batekin hartu genituen han inguruan pare bat trago.

Fish eta txips

Gaur irakurri dut Marko Txopiteak ez duela begi onez ikusten Publikatu.com egitasmoa, kontsumismoa sustatzen duelako-edo. Motza izango naiz, baina bere kritika irakurri ondoren zer esan ez dakidala geratu naiz. Horrela izango da, baina bizi garen munduan bizi gara.

Argazkiak Haritzek bidali dizkit eta nire flickr.com kontuan kargatu ditut. Espero dut ez haserretzea.

Ea zortea duten egitasmo hauekin.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2008/11/06/arraytxiki-eta-publikatu-com-aurkeztu-zituzten-atzo-donostian/trackback

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Iturri twitter-en

Blogaren estatistikak ikusi

Azken erantzunak
Auskalo iturri, 2010/03/18
Betikoa? juan, 2010/03/18
Zabalarena iturri, 2010/03/09
Txikiagotzea? iturri, 2010/03/09
Desazelerazioa oto lete, 2010/03/09