Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Iraila 16 Galtzeimer (XI) Ospitalean berriro
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Galtzeimer (XI) Ospitalean berriro

Pasa den asteartean sartu genuen atta Donostiako egoitza batean. Larunbatean ospitaleratu genuen hiriburuan bertan. Irungo ospitalean dago gaur arratsaldetik.

Ohar garrantzitsua: oraingoz blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea.

Astelehen goizean hasi nintzen berriro lanean. Hilabetea azkar pasa da arlo honetan zoritxarrez, nahiz eta betiko errutina ondo etorri zenbait gauza puskatzeko.

Goiza lanean pasa ondoren, anaiari hartu diot txanda iluntzean. Donostia Ospitaleko unitate honetan, Irungo Ospitalearekin konparazionera, beste protokolo batzuk erabiltzen dituzte. Adibidez, ez dute atta gerritik lotu, nahiz eta behin eta berriro eskatu familiak. Arrazoi ezberdinak eman dituzte ezezkoa argudiatzeko, baina gu prest gaude gure ardurapean lotzeko (ezin baituzu gela utzi, besteak beste). Ez dago manerarik, baina. Dementziaren aurkako botiken dosia ere jaitsi egin dute eta horrek dakar atta nahasiago egotea. Azken honek gerorako ondorio garbia dakar: polizia moduan zaudelarik bere aldamenean (ez egin hau, ez egin hori, ez mugitu, ez…), ziur naiz hemendik urte batzuetara gogoratuko naizela oraindik (txarrerako).

Astelehen goizean medikuak esan dio familiari hurrengo krisialdiari begira zer erabaki hartuko dugun argi eta garbi izateko. Eskertu egin dugu horrela hitz egitea. Hau da, gaixotasuna doan moduan ea merezi ote duen berpizteko ahalegina egiteak. Bronkioek lana behar den bezala egiteari utzi omen zioten larunbatean (kontrako eztarritik joandako zerbait geratu zitzaiolako, ingurua infektatuz). Denok argi dugula dirudi, baina unea iritsitakoan ikusiko dugu zer gertatzen den.

Irunerako trasladoa eskatu genuen eta gaur arratsaldean bertan eraman dute berriro Bidasoako Ospitalera. Zenbat gela korritu ditugu hemen azken aste hauetan: 209, 206, 201, 222…

Gaua tokatzen zait berriro. Bihar ez naiz lanera joango.

Hospital tiene mala rima

Mikel Iturria 2008/09/16

Muxu bat

Elena — 2008/09/17 08:43
Muxu handi bat, Mikel.

Eutsi goiari!

Iñaki Murua — 2008/09/17 20:01
Hartzen duzuen erabakia maitasunez hartutakoa izango da zalantzarik gabe.
Animo!

Eutsi goiari¡

ramon — 2008/09/18 06:56
Animo une gogor hauetan, mesedez ez gogoratu modu txarrean, benetan gogorrak eta tristeak, une batzuetan, egiten dira une hauek, bainan egin duguna guztiz borondatez eta maitasunez eginak daudenez (naiz da behar bada beroaldiren bat ere pasatu), hori beti positiboa eta ona da beraz horrekin geratzen sahiatu behar norberan kontzientzian. Animoak berriro¡

Eskerrik asko

iturri — 2008/09/20 19:12
Ba horixe: ezin dut gehiago esan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31