Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Iraila 14 Betiko martxa hartu nahian
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Betiko martxa hartu nahian

Andresa arrain saltzaileari elkarrizketa Berrian. Johny Rotten Gasteizen Viva Españaka. Omenaldiak Donostian Pochi eta Santurtzin Eskorbuto taldeko Iosu Expósito.

Atzo irakurri nuen Donostiako Alde Zaharreko 93 urteko Andresa arrain saltzaileari Idoia Etxeberriak eginiko elkarrizketa interesgarria Berria egunkarian. Kazetariak goiza pasa zuen Bretxa inguruan kalean antxoak saltzen dituen emakume honekin eta oso erretratu txukuna egin du. Andre honekin galduko den ogibidea, itxuraz. Uste dut okerreko bidetik ari garela: horrelakoak behar diren tokian jarri beharrean, ezkutatu egiten dituzte agintariek gaur egunean.

Atentzioa deitu zidan ere ostiraleko Berriako hemerotekan aipatzen zuten Xabier Larrañaga zutabegileak Deia egunkarian publikaturiko Kokakola herria artikuluak. Viva España oihukatzen omen zuen Johny Rotten-ek, Sex Pistols taldeko abeslariak, Azkena Rock jaialdian publikoa probokatu nahian. Haserrea lortu beharrean, jendearen asperdura eragiten omen zuten halakoek. Xabierrek ondo adierazten duen bezala, garaiak aldatu egin dira.

Hala ere, Roberto Moso bertan egon zen eta Zaramatimes blogean telefono mugikorra jaurti ziotela dio. Kasu honetan, haserretu zena musikaria izan zen.

Attaren osasun-egoerak su-etena ematen badit, Viva Poch jaialdiko emanaldiren bat edo beste ikustera joan nahi dut. Oso omenaldi polita antolatu da Donostian 18tik 20ra.

Omenaldiak aipatzen ditudanez, Eskorbuto taldeko Iosu Expósitoren omenez busto bat jarri dute. Atzo egin zen ekitaldia Santurtzin. Gasteizko Caminantea egin zuen artista, Juan José Eguizabal, dela egilea entzun nuen pasadan Más que palabras irratsaioan.

P.S.: pasadan diot, zeren autoan entzun nuen, atta zegoen egoitzatik Donostiako Ospitalera eramaten zuen anbulantziaren atzetik. Ahul dago eta kontrako eztarritik joandako zerbaitek infekzioa eragin dio. Arratsalde eta gaua lasaiak pasa zituen atzo. Printzipioz, bihar goizean hasi behar dut lanean berriro. Baimenak eta oporrak ere agortzen ari baitira.

Intentando volver a la rutina

Betiko martxa hartu nahian

Nahikari — 2008/09/14 18:33
Gure herrian, "venta ambulante"-a galarazita dagoenez, ofizio hau galdu da, nahiz eta Portu Zaharrean oraindik dabilen andre zahar bat arraina saltzen.

betiko martxa hartu nahian

mugu — 2008/09/16 16:02
Animo, bada, "kurtso" berriarekin.

Bide batez, disko bat aholkatu nahi dizut: Maria Bethaniak eta Omara Portuondok ateratakoa. Lagun egiten du eta egoera gogorretan horixe da garrantzitsuena.

Besarkadak.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31