Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Abuztua 30 Galtzeimer (VIII) Heriotzaren inguruan
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Galtzeimer (VIII) Heriotzaren inguruan

Umeak dituzunean parkeak dira elkarguneak. Gurasoak zahartzen direnean, berriz, ospitaleak dira elkartzeko tokiak eta heriotzaren inguruan ari zara berbetan.

Ohar garrantzitsua: blog honetan bakarrik erabiltzeko apuntea.

Nabarmena da azken bolada honetan nire idazkietan dagoen kutsu ezkorra. Oporren ondorengo sindromea gainean badaukazu, hobe ez irakurtzea. Nirea, berriz, oporren bete-betean dudan sindromea da.

Bai, nekatuta nago, baina aurrera segitzea beste erremediorik ez dago. Amaren famili-medikuak (kabezerakoa garai batean) zera esan omen zioen aurrekoan: "zure senarraren egoera zein den ikusita, ez dute hobeto zaintzen gehiago maite dutenek, gaixotasunaz dakien jendeak baizik".

Aste honetan pertsona bat hil egin zen gure aurreko gelan. Ez da gela horretan hiltzen den pertsona bakarra, baina gertukoa egin zait haren kasua. Anaiari txanda hartzen nion bitartean izan nuen heriotzaren berri. Semea-edo zebilen alde batetik bestera bueltaka, urduri, telefonoa eskuan zuela.

Arratsaldean amak hitz egin zuen pasilloan gero gauean hil egin zen andrearen senarrarekin. Duela 16 urte antzeman omen zioten Alzheimerra. Azken zazpi urteak pasa omen ditu egoitza batean. Hiltzera ekarri omen zuten bezperan Bidasoako Ospitalera. Lasaitu ederra hartuko zuen familiak, baita gaixoak berak ere.

Ostegunean bertan egin zuten hileta-elizkizuna nire laguna den Albertoren amaren alde. Gutxienez 8 urte eman ditu minbiziarekin borrokan, gorputzak kieto esan duen arte.

Eibartarrak posta zerrendakidea zen Jorge Kruzeta ere hil egin da egun hauetan. Zerrendan aipatu dute e-maila utzi zuela prest lagunei eta sendiari bidaltzeko bere heriotzaren berri emateko. Horrela enteratuko ziren asko.

Eta aste honetan ere enteratu dira komunikabideak Benta Berri auzoko 77 urteko gizon batek bere buruaz beste egitea erabaki zuela ekainaren 24aren bueltan. Errespetua eta bidai on berarentzat.

Aita, seguruenik, egun batzuk barru sartuko dugu Donostiako egoitza batean. Berak oraindik ez daki ezer eta ez dakit nola hartuko duen albistea.

En torno a la muerte

Mikel Iturria 2008/08/30

http://www.fabricadecosas.org

ana m. — 2008/08/31 12:59
Muxu handi bat, Mikel. Muxu handi bat.

animo

leire — 2008/09/03 15:42
Epa, Iturri!
gogorra benetan bizi dozuna! Animo esatiakin badakitt ez dana ezer arintzen, baina esan bihar detsut gustora irakortzen dodala zure kronika hau.
Pentsatzen dot barrua hustutzeko balio detsula. aprobetsau ba!
Ala, guapo, laztanik haundixena zuri eta zure ingurukueri.
Eta badakizu, zeozer bihar badozu badakizu nun naguan.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31