Harrikadak
Galtzeimer (VI) Olinpiar Jokoak
Seul 1988 vs. Pekin 2008. Ben Johnson vs. Usain Bolt. Olariaga vs. Zakilixut.
Michael Phelps alde batera utzita, Olinpiar Jokoetako beste izar nagusia Usain Bolt atleta jamaikarra izan da. Gehienok jakingo duzue, baina 100, 200 eta 4 x 100 metroetako lasterketetan txapela janzteaz gain, munduko errekorra hobetu du hiruretan.
Berari begira 1988an Seulen ospatutako Jokoekin gogoratu naiz. Asian ospatzeaz gain, aita ere gaixo zegoen orduan, munduko markak puskatu ziren 100 metroetan, atleta jamaikarrak bietan tartean, eta abar…
Gogoratzen dut hemengo goizeko 5:00ak aldera korritu zela karrera hura. Ben Johnson jatorri jamaikarreko korrikalari kanadiarrak 9 segundo 79 ehuneneko behar izan zituen nik gehiegi maite ez nuen Carl Lewis estatu batuarrari aurrea hartzeko. Gero dopatze kontuak etorri ziren eta akabo Johnsonen txapela eta errekorra.
Oker ez banago, handik gutxira etorri zen Donostiara Johnson, Euskadiko Sei Orduetara, eta Zakilixut-en tira bat dut gogoan. Bette Davis aktorea ere sartu zuen tartean Olariagak. Aktorea Zinemaldira etorri ondoren, handik gutxira hil egin zen.
"Bette Davis, Bette Davis… eta Davis joan".
"Ben Johnson, Ben Johnson… eta Johnson etorri".
Ez ditut behar den bezala jarraitu Zakilixuten tirak azken bolada honetan, baina uste dut ez duela ezer egin oraingoz Usain Bolt-ekin. Zain nago.
Los Juegos Olímpicos
Afegi