Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Uztaila 17 Amarauna irratsaioan hamabostean behin
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Amarauna irratsaioan hamabostean behin

Igandean lehen solasaldia egin nuen Euskadi Irratian.

Pasa den igandean Arantxa Artzak Euskadi Irratian uztailean gidatzen duen Amarauna irratsaioan egon nintzen. Edurne Ayusoren deia jaso nuen duela zenbait aste eta hamabostean behin igande goizetan (10:40-11:00) Internetez eta blogosferaz hitz egitekotan geratu naiz.

Solasaldi bakoitzean hiruna lagun arituko gara. Pasa den igandean Patxi Trapero eta Leire Narbaiza egon ziren etxetik eta ni Donostian. Josu Mendicute eta Jozulin ere badira solaskide. Seguruenik, datorren igandean, hilaren 20an, bi hauekin arituko naiz berbetan.

Ah! Estudioan bertan egon zen ere Xabier, baina honen abizena ahaztu egin zait. Praktiketan dagoen kazetaria da.

Traperoak grabatu zuen irrati tarte hau eta bere blogean eskegi (mila esker, Patxi). Ezin baduzue hemen entzun, jo  Amaraunakoak irekita daude apuntera eta bukaeran duzue entzuteko aukera.

Zelan igo dozu?

leire — 2008/07/18 08:42
Aupa, Iturri!
Ni be ibili nintzan Patxiri grabaziñua "ostu" nahixan. Zelan egin dozu? Neuk be jartzeko...Podcast ikastaruan ez zesten holakorik egiotten erakutsi :-)

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31